B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
ADINEKO PERTSONEK ETA GAZTETXOEK AUKERA IZANGO DUTE ZENBAIT PLATER PRESTATZEN IKASTEKO.

 Sukaldaritza-tailer bat izango da gaur arratsaldean, gaztetxoentzat eta adineko jendearentzat. Gaztetxo batzuentzat sukaldaritzarekiko lehen kontaktua izango da. Gainera, adineko pertsonekin harremanak indartzeko aukera ere izango dute.

(Bilbon, 2016ko urtarrilaren 20an).- Sukaldaritza-tailer batean parte hartuko dute 12 eta 17 urte bitarteko zenbait gaztek, adineko pertsonekin batera. Gastronomiarekin kontaktuan jartzeko ez ezik, adineko pertsonen kolektibokoekin harremanak indartzeko ere balioko du tailerrak. Bilboko Udalaren Begoñako Gaztegunearen jardueren programako ekimen hau Santutxuko Kirikiño egoitza eta eguneko zentroan burutuko da.

Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen ditu gazteguneak 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoak elkarrekin egoteko eta era askotako jarduerak egiteko lekuak dira. Gazteek haien gustuko proposamenak egiten dituzte gazteguneetan: musika entzutea, kirola egitea, txangoak eta jaiak antolatzea, zinema-aretoetara edo antzerki-obrak ikustera joatea, arte plastikoetako ikastaroak, antzerkia, zinema, dantza eta musika, baita ekitaldi gehiago ere.

Oraingo honetan Gastronómica Cantábrica enpresako sukaldari batek irakatsiko die gaztetxoei eta adinekoei pizzak prestatzen. Ikasteko aldi hori, gainera, belaunaldi bietako pertsonen arteko harremanak indartzeko ere baliagarria izango da. Tailerra gaur, urtarrilak 20, eguaztena, 17:30etik 19:30era izango da.

Zahartze aktiboari emango zaio lehentasuna, adinekoek geldotasunetik urrun senti dezaten baliagarriak, protagonistak eta aktiboak direla. Zahartze aktiboak gizartean parte hartzea dakar berekin, adineko pertsonek bizitza independentea eta osasungarria izan dezaten oztopo fisikorik eta sozialik ez duen inguru batean.

pizza-1048299_960_720

 

BELAUNALDI EZBERDINETAKOEN ARTEKO HARREMANAK

Kirikiño egoitzako adinekoek eta Begoñako Gazteguneko gaztetxoek parte hartuko dute elkarrekin ekimen honetan, belaunaldi horietakoek elkar hobeto ezagutzeko, hobeto ulertzeko eta elkarren arteko harremanak sustatzeko. Belaunaldi ezberdin horietakoak hurbiltzeko tresna izango da ekimena.

Otsailean gaztetxo-talde batek adinekoei irakatsiko diete ordenadoreak eta Internet erabiltzen. Gainera, adinekoen esperientzien testigantza jasoko dute. Horren ondoren, jasotako testigantzak landuko dituzte gazteguneko beste gazteei aurkezteko. Aurkezpen hori martxoan izango da eta parte hartutako adinekoak bertan egongo dira.

BEGOÑAKO GAZTEGUNEAREN ETA KIRIKIÑO EGOITZAREN JARDUERAK

– urtarrilaren 20an: Begoñako Gazteguneko gazteak Kirikiño egoitzara joango dira sukaldaritza-tailer batean parte hartzera egoitzako adinekoekin batera. Sukaldari bat izango da ekimenaren zuzendaria.

– Otsailaren 17an eta 19an: Begoñako Gazteguneko gazteek tailer bat egingo dute kazetari batekin, Kirikiño egoitzako adineko pertsonei aurkeztuko dieten galde-sorta prestatzeko.

– Otsailaren 24an: bisitaldia Kirikiño egoitzara. Gaztetxoek elkarrizketak izango dituzte adinekoekin, hauen bizitzetako esperientziak eta traiektoriak jasotzeko.

– Martxoaren 2an eta 4an: gaztetxoek elkarrizketetako materiala aztertuko dute eta horren ondoren materiala ordenatuko dute.

– Martxoaren 16an: Kirikiño egoitzako adineko batzuk Begoñako Gaztegunera joango dira eta ekitaldi horretan elkarrizketetan oinarrituta prestatutako materiala aurkeztuko dute gaztetxoek.

 

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras