B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BILBOKO UDALAK ZORROZGOITIKO IGOGAILU BERTIKALA ABIAN JARRI DU

BILBOKO UDALAK A8 AUTOBIDEAREN GAINEKO OINEZKOEN ZUBIAREN BITARTEZ, ZORROTZA AUZOAREN BIHOTZERAINO LOTZEN DUEN ZORROZGOITIKO IGOGAILU BERTIKALA ABIAN JARRI DU

Azpiegitura honi Zorrotzako oinezkoen zubia Zazpilanda auzoarekin lotzen duen igogailu makurtua gehitu behar zaio, Bidegain auzoan geldialdia eginda.

Bilbon, 2016ko urtarrilaren 22an. Zorrotzako auzokideek badute elementu mekaniko berria erabiltzeko aukera. Juan Mari Aburtok, Bilboko Alkateak, gaur, abian jarri du, Usandizaga musikaria kalearen altueran, Zorrozgoiti auzoa A8 autobidearen gaineko oinezko zubiarekin lotuko duen igogailu bertikala. Igogailu berriaren eta trenbidearen artean 22 metroko luzera duen oinezko zubi bat ipini dute, orain dagoen bestearekin paraleloa dena.

Igogailu honetan 13 lagun sartzen dira, 10 metroko desnibela gaindituta. Gainera, energia aurrezteko sistema dauka. Obra honetarako 657.000 euroko inbertsioa egin da, Bilboko Udalaren Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan.

Elementu mekaniko berriari irailean funtzionatzen hasiko den igogailu makurtua gehitu behar zaio. Haren bidez, Zorrotzako goialdea auzo-bihotzarekin lotuta geratuko da. Zehatz-mehatz, Zorrotzako oinezkoentzako zubia eta Zazpilanda auzoa lotuko ditu, tartean Bidegain auzoan geralekua edukita.
Elementu mekaniko biak 2.500 auzokok baino gehiagok erabili ahal izango dituzte, Aukera Guneen eta Baliabide Mekanikoen eta Segurtasuneko Bilboko Planaren (PAOMMA) barruan teknikoki zehaztutako lehentasunen barruan.

Elementu mekaniko biekin, Auzoaren Bihotzean bertan duela urte bi egindako lana osatzen da, izan ere, bertan dago Zorrotzako merkataritzaren erdigunea. Jarduera horrekin, auzoaren erdigunea oinezkoentzako aisiarako eta astialdirako espazio gisa kale-giroa berpiztu nahi izan dute eta, bide batez, Untziola kalearen nahiz Abaro Estratan merkataritzako eta ostalaritzako jarduera suspertu.
Igogailu horrez gain, beste sei egin dira azken 4 urteetan. Udalak 2016 eta 2017 bitartean, beste zazpi elementu mekaniko eraiki nahi ditu: lau Atxurin; bat Deustuko Ramon y Cajal kalean; igogailu bidezko lotura bat Miribillan; eta igogailu makurtu bat Santutxuko Laurencin markesaren kalean.
Artxandako Funikularraren datuen arabera, iaz udal igogailuek 16,5 milioi lagun garraiatu zituzten.

zazpi_5626_1

Bilboko elementu mekanikoak

Igogailu honekin, Bilbon, guztira, 20 daude. Horiez gain, arrapala eta eskailera mekanikoak dituzten eremuak daude, bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz. Izatez, irisgarritasuna lehentasunezko zeharkako ildoa da Bilboko Udalaren Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardueraren planifikazioan.

Teknikoki bideragarria den guztietan, Bilboko Udala igogailuen alde agertu da, irisgarritasuna kolektibo guztientzat lortzen delako. Izan ere, edozein egoeratan dauden pertsonak garraiatzeko gai dira (gurpil- aulkiak…) Haren xedea Bilboko Udalaren mendeko espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak egokitzen ibiltzea da, herritarrek oztoporik gabe erabili ahal izateko.

Bilbon hurrengo eremuak ditugu elementu mekanikoekin:

  1. Igogailu bertikala: Ingurabideko errepidea – Betolatza
  2. Igogailu bertikala: Errekalde-Ingurabidea
  3. Igogailu bertikala: Errekalde plaza
  4. Igogailu makurtuak: Prim kalea
  5. Igogailu bertikala: Iturribideko partikularra
  6. Igogailu makurtua: Zurbaranbarri
  7. Igogailu bertikala: Tutulu kalea
  8. Igogailu bertikalak: Trauko kalea
  9. Igogailu bertikala eta arrapala mekanikoak: Otxarkoaga
  10. Igogailu bertikalak: Basurtubekoa kalea
  11. Igogailu makurtua: Iturribide-Zabalbide
  12. Igogailu bertikala: Funikularreko plaza
  13. Igogailu makurtua: Zazpilanda
  14. Igogailu bertikala: Zorrozgoiti
  15. Eskailera mekanikoak: Fagoaga tenorea kalea
  16. Eskailera mekanikoak: Solokoetxe
  17. Eskailera mekanikoak: Trauko zeharkalea
  18. Arrapala mekanikoak: Uribarri kalea

Beste administrazio batzuk ipinitako elementu mekanikoak:

  1. Igogailu bertikala: Irala
  2. Igogailu bertikala: Prim (Museoa)
  3. Bilbao miradoreko igogailua (Etxezuri kalea)
  4. Igogailu bertikala: Isozaki
  5. Igogailu bertikala: Abandoibarra
  6. Igogailu bertikala: Salbe
  7. Igogailu bertikala: Aita Arrupe
Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras