B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BILBOK MOZORROA JANTZIKO DU OTSAILAREN 4TIK 9RA INAUTERIAK DIRELA ETA

Bilbo Udalak eta Bilboko Konpartsak jarduerez betetako programa bat diseinatu dute mundu guztiak jai anitz eta parte-hartzaile batzuetaz gozatzeko.

(Bilbo 2016ko urtarrilaren 26a).- Bilbok Inauteriak ospatuko ditu otsailaren 4tik 9ra eta egun horietarako Bilboko Udalak hiria dibertsioz eta fantasiaz beteko dituzten jarduera desberdinak antolatu ditu. Gustu eta adin guztietarako diseinatutako hainbat ekitaldi prestatu dira bilbotar guztiek goza dezaten.

Inauteri egunetan zehar kontzertuak, dantza ikuskizunak, dastaketak, era askotako lehiaketak eta txikientzako jarduera desberdinak egongo dira. Nola ez, inauteriaren lehiaketa egingo da.
Jai egitaraua Inauterien ospakizunaren aurreko asteburuan hasiko da. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, hilak 30, arratsaldeko 19.30ean Bilborock Aretoan ospatuko den Koplatxoen Lehiaketarekin.

Hurrengo egunean, igandea, hilak 31, eguerdiko 12.00etatik aurrera Inauterietako pontxe eta torrada lehiaketa izango da Plaza Berrian. Aperitibo honen ostean, inauterien ekitaldiak hasiko dira otsailaren 4an, osteguna, 20.00etan makina bat kontzertuekin Alde Zaharrean.

cartel05_11 NP PRESENTACION PROGRAMACION CARNAVAL 2016

Haurrentzako Programazioa

Hurrengo egunean, ostirala, hilak 5, haurrentzako programazioaren ekintza nagusiekin hasiko da. Bilboko eskola eta ikastolen desfilea izango dugu, Albia Lorategietan hasi eta Plaza Berrian txokolatada handi batekin amaitzeko.

Txikienek eurentzako programazio berezia izango dute larunbata eta igandean ere. Larunbatean, hilak 6, Gargantua, puzgarriak eta haurrentzako tailerrekin gozatu ahal izango dute Zabalguneko eraikinean bai goizez, bai arratsaldez. Zabalguneko

Eraikinak Mama Creak zuzendutako “Munstruo karabaret” familientzako ikuskizunaren estreinaldia hartuko du. Hainbat saio egongo dira: bat goizean, eta beste bi arratsaldean. Larunbatean, eguerdiko 12.00etatik aurrera, nahi dutenek Plaza Biribilera hurbildu eta dultzaina eta banda-doinuz lagundutako Erraldoiekin gozatu ahal izango dute.

Igande goizean, otsailak 7, eguerdiko 12.00etatik 14.00etara bitartean, Buruhandi eta Erraldoiak izango dira Areatza eta Arriaga Plazaren inguruetan txiki eta handiei gozarazten.

Farolin eta Zarambolasen atiloketa eta epaiketa

Aurten, Jai Batzordeak Bilboko Aratusteen pertsonaiarik herrikoenak diren Farolin eta Zarambolas, Ane Zabala kazetaria eta Galder Pérez aktorea eta gidoilaria izatea erabaki du. Hauen epaiketa otsailaren 5ean, ostiralean izango da Plaza Berrian 19.30ean.

Farolin eta Zarambolas Bilboko Aratusteen jatorrizko sinbolo bereizgarri bakarrak dira. Farolin bilbotarra da –ez da ezinbestekoa Bilbon jaioa izatea-, eta izugarri nabarmendu izan da bai bere lanean edo jarduera publikoan, beti ere botxokoa izateaz nabarmendu eta bere lelorik nagusiena Semper Plus Ultra (Beti Haratago) izan daitekeelarik. Zarambolas bilbotar gibel-handia da, ezer ere eragin ez eta bizitza aldatuko ez diona. Bizimodu onaren buruzagi, eta bere bizimodua Carpe Diem-en laburbiltzen duena.

Epaiketaren ostean, Farolin eta Zarambolasen iseka izango da kopla eta dantzekin Santiago Plazan Beti Jai Alai dantza taldearen eskutik eta gaueko 20.30etan Areto-dantzak izango dira Plaza Berrian Bilbao Sozial Dantzaren eskutik.

Otsailak 6an, larunbata, Bilboekitalde desberdin eta lehiaketarekin beteko da

Bilboko kaleak jarduerez beteko dira Inauteriak ospatzeko otsailak 6an, larunbatean. Bilboko Udala eta Bilboko Konpartsen arteko lankidetzari esker era guztietako jendearen gustukoak izango diren Inauteriak eskainiko dira Bilboko gune desberdinetan. Hainbat kontzertu, dantza ikuskizun, Bilbo kantari, umeentzako ekitaldi, soinu-talde, erraldoiak eta nola ez, Inauterietako Mozorro Lehiaketa izango dira. Epaimahaia Plaza Biribilean jarriko da arratsaldeko 17.00etatik aurrera, talde
desberdinek arratsaldean zehar euren mozorroak erakutsi dezaten. Horrez gain izango da ere epaimahai ibiltari bat Kale Nagusian, Moyua Plazan, Astarloan, Diputazio kalean eta Zabalgune ingurutik ibiliko dena. Nahi dutenak 17.30ean joan ahal izango dira Plaza Biribilera Sardinarekin ‘selfie’ bat egitera.

Indaba lehiaketa

Otsailak 7, igande goizean, Indaba Lehiaketa izango da Plaza Berrian. Horrez gain, goizean zehar, Buruhandi eta Erraldoiez gozatzeko aukera izango da, eta arratsaldez, 18.30ean, ikuskizun bat izango dugu Beti Jai Alai Dantza Taldearen eskutik.

Udal Musika Bandaren kontzertua astelehenean, hilak 8

Beste urte batez, BilbaoMusikak familia guztientzako bereziki pentsatuta dagoen Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua eskainiko du astelehenean, otsailak 8, 12.30ean, Plaza Berrian.
Iñaki Urkizu Bandaren zuzendari ordearen batuta azpian eta Patxi González aktore eta abeslariaren parte-hartzearekin, ekitaldiaren maisu izango dena, taldeak bilbainadez, mexikar abestiez edo Natxo de Feliperen gai ezagunez osatutako errepertorio zabala interpretatuko du.

Ekitaldia estilo desberdin eta musika tradizionalen ibilbide moduan antolatuta dago eta Patxi González gai bakoitza aurkezten joango da publikoa inplikatuz.

Egitarauak ordu beteko iraupena izango du gutxi gorabehera eta Malandoren ‘¡Lástima!”-rekin hasiko da, Schneiders-en ‘Cielito lindo”, Natxo de Feliperen ‘Furra Furra’, Sebastián Iradier-en ’La paloma’ habanerarekin eta ‘Aita San Antonio’ ezagunarekin jarraituko du. Ondoren, Panzeri eta Masqueroni-ren ‘Una casita en Canadá’-ren txanda izango da; Xabier Lete-ren ‘Xalbadorren Heriotzean’, ‘Esos altos de Jalisco’ korridoa; Beethoven-en ‘Las ruinas de Atenas’ turkiar martxa eta Gregorio Nadal-en ‘Bilbao y sus pueblos’ jarraituko dute Athletic-en himnoarekin amaitzeko.

Astelehenean, hilak 8, Bilboko Udal Bandak kontzertua eskainiko du familientzat Patxi Gonzalekin Plaza Berriko karpan 12:30etan. 17.00etatik aurrera, Plaza Berrian puzgarriak, jokoak eta haurren lantegiak egongo dira.

Sardinaren erretzea

Otsailak 9an, asteartea, arratsaldeko 19.30etatik aurrera Inauterietako unerik tristeena izango da. Sardina erretzearen unea izango da. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, hasiko da Plaza Berrian sardina erretzearen ekitaldia. Gorpua Plaza Berritik Arriaga Antzokiko plazaraino eramango da. Ikusleek segizioarekin batera egin ahalko dute ibilbidea Alde Zaharretik Arriagako Plazaraino lutoz jantzita eta kandelak eskuetan daramatzatela. Arriaga Plazan izango den antzezlan batek emango dio amaiera Aratusteei 20.00etan.

Integrazio neurriak

Bilboko Udaleko Jai Sailak aurrera dihardu minusbaliotasunen bat daukaten guztiei jaietan parte har dezaten bermatzeko. Horrela jarduera guztiak egokitzen saiatuko da ahalik eta eskuragarriagoak izan daitezen. Horrez gain, jai egitarauak Braillez aurkitu ahalko ditugu Udaleko Informazio Bulegoan, ONCEren egoitzan (Perez Galdos, 11) eta Bilboko Turismo bulegoetan: Plaza Biribila, Abandoibarra 2, Aireportua, La Bolsa Udal Zentroa eta Barrainkua Udal Zentroa. Programa honetan inauterietako kartelaren egileak berak egindako azalpen idatzia bilduko da Braillera itzulirik. Horrez gain, Farolin eta Zarambolasi egindako epaiketan zeinu bidezko interpretaria izango da.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras