B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BILBOKO UDALAK 2016RAKO GIZARTE LARRIALDIETAKO LAGUNTZEN TRAMITAZIO PROZESUA HASIKO DU

Aurreikusitakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak iaz baino %4 gehiago esleituko dio Bilbori gizarte-larrialdietako laguntzetarako.

(Bilbon, 2016ko urtarrilaren 27an).- Bilboko Udalak indarrean dagoen 2016 ekitaldirako Gizarte-Larrialdietako Laguntzak tramitatzeko prozesuari hasiera eman dio. Eusko Jaurlaritzak zuzentarauak jartzen ditu laguntza hauek emateko eta Bilbori laguntza hori iaz baino % 4 gehiago izango da, izan ere, 2015eko kopurua 4,6 milioi eurokoa izan zen (4.599.590 euro).

Laguntza hauek kontzeptu hauetako gastuei aurre egiteko dira:

• Alokairua (etxebizitzaren prestazio osagarria jasotzen ez dutenentzat), baterako alokairua, azpialokairua, ostatu-ematea edo logela-alokairua.
• Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabili eta mantentzeko gastuak (energia, ura, estolderia eta OHZ).
• Bizigarritasunerako (konponketak) eta oinarrizko ekipamendurako gastuak.
• Osasuneko Zerbitzu Publikoak estaltzen ez dituen lehen mailako beharrizanetarako gastuak (optika, odontologia eta antzekoak).
• Aurretiko zorretarako gastuak, muga jakin batzuk dituen arren.

Gizarte Larrialdietako Laguntza gisa jasotako diru-kopuruak hurrengo mugen artean daude 2016 urte honetan: 2015 urtera arte 550 euro gehienezetxebizitza mantentze-lanetarako eman badira (ura, argia, gasa, komuniatea eta OHZ), ekitaldi honetan, gastuak bereziiko dira, ragatiko, argia indarragatiko eta gasagatiko eta kontzeptu honegatik; komuniate eta OHZgatiko –etxebizitza mantentzeagatiko- urteko 370 euro gehienez jaso ahal daitezke. Gauzak honela, kontzeptu hauek guztiak ordaintzeko urteko 920 euro jaso ditzakete.

Espediente bakoitzegatiko gehienezko kopurua 2.000 eurokoa izango da eta kopuru hori 2.500 euro arte hel daiteke gizarte langileak eskainitako agiriak markatutako ez-ohizko egoeratan.

Gizarte Larrialdietako Laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, urteko diru-sarrerak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) baino 1,5 bider txikiagoak izan behar dira, hau da, urteko 11.986,20 euro pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea izanez gero; edo 17,235,84 euro, bizikidetza-unitatea osatzen duen kideak hiru edo gehiago badira.

Bizikidetza-unitatea pentsionistek osatzen dutenean, GLLak jasotzeko gehienezko diru sarrerak zertxobait handiagoak dira: 13.620,60 eurokoak (bizikidetza-unitatea kide bakar batek osatzen duenean) eta 18.387,90 eurokoak (bizikidetza unitatea hiru kidek edo gehiagok osatzen dutenean).

Halaber, jasotzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

• Eskaera egiten den momentuan, Bilboko udalerrian erroldatuta egotea eta gutxienez 6 hilabetez Euskal Autonomia Erkidegoan.
• Bizikidetza-unitat independientea osatzea, eskaera egiteko epea baino urte bete lehenago, salbuespneak salbuespen.
• Adin nagusikoa izatea, salbuespenak salbuespen.
• Baliabide nahikorik ez izatea.
• Etxebizitzagatiko laguntza osagarririaren onuraduna ez izatea.

Arquitectura_y_Diseño_Accesible_-_Accesibilidad_Universal_y_Diseño_para_Todos

2016an 7.000 ESKAERA INGURU

Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak eta zenbatekoak kontuan hartuta, Bilboko Udalaren Gizarte Ekintzak egindako kalkuluen arabera, ia 7.000 eskaerak beteko dituzte gizarte-larrialdietako laguntza jasotzeko baldintzak 2016an.

Urtarrilaren 25ean (astelehena) hasi zen jendeari arreta emateko fasea. Aurreko urteetan bezala, 2015eko GLLak jaso zituzten 65 urte baino gehiagokoei eskainitako arreta lehenetsi da (guztira 1.534 lagun). Urtarrilaren 25etik otsailaren 24ra bitartean izan dute hitzordua.

Beste alde batetik, 3.413 pertsona dira, adinekoen taldekoak ez direnak, 2015ean GLLa jaso zuten eta gastuak justifikatu zituztenak. Hauei ere eskutitz bana bidali zaie aldez aurretik izena emanda daudela jakitera eman eta gizarte-langileekin duten hitzorduaren berri emateko.
Gizarte-larrialdietako laguntza 2016an eskatzeko beharrezko informazio guztia oinarrizko gizarte-zerbitzuetan dago.

Ildo horretan, aurrez izen-ematea www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez egin daiteke, edo Barrutiko 14 Udaltegietan eta San Agustineko Udal Eraikinean dauden “Bilbao Klik” izeneko 20 bulego elektronikoetan. Profesionalek lagunduko diete horietan aldez aurreko izen-ematea egiteko.
Epea bihar, eguena, urtarrilak 28, zabalduko da; eta otsailak 15ean (astelehena) itxiko da.

Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailak GLLa eskatu nahi dutenei aholkatzen die denak apurka-apurka etortzeko. Hitzorduak ematea aleatorioa izango da eta, beraz, berdin balio du epeko lehen egunean zein azken egunean izena emateak.

Oharra osorik (euskaraz eta gaztelaniaz)

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras