B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
“BILBAO DISTRITO JAZZ” ekimenak bere errepertorio anitza, gaur gaurkoa eta kalitatekoa eramango du auzoetara

Errekaldeko, Begoñako, Deustuko eta Otxarkoagako udaltegietan eta Bidebarrietako Liburutegian izango dira aurtengo programaren bost kontzertuak.

(Bilbon, 2016ko otsailaren 8an).- Bilboko Udalaren Kultura Sailak, Bilbaina Jazz Clubekin elkarlanean, abian jarriko du ekimen honen edizio berri bat otsailaren 12an (barikua). Bilboko auzoetan jazza zabaldu nahi du Bilboko Udalak, genero minoritarioa dela jakinda; izan ere, entzule berriak erakarri nahi ditu eta 1991n astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkarte beteranoak egiten duen lanari lagundu.

“Bilbao Distrito Jazz” ekimenaren edizio berri honetan eskaintza anitza eta kalitatekoa dago, nazioarte-mailan proiekzio handi-handia duten artisten eskutik. Otsailaren eta martxoaren bost barikutan, bost astean, 19:30ean hasita izango dira kontzertuak. Sarrera doakoa da eta lekuak mugatuta daude.

AF folleto Bilbao distrito Jazz 016 copia1

EUSKAL HERRIKO, ESTATUKO ETA NAZIOARTE MAILAKO BIRTUOSISMOA

2016ko edizioko lehen kontzertua nazioarte-mailako artista garrantzitsu batzuek emango dute. Bill McHenry-k eta R.J Miller-ek joko dute, Texaseko Corentin Le Hir kontrabaxu-jotzailearekin batera, Errekaldeko Udaltegian, otsailaren 12an (barikua).

Bill McHenry saxofoi-jotzaile eta musikagile handiak zazpi album argitaratu ditu bera liderra dela. Lehenengo biak Paul Motian, Reid Anderson eta Ben Monder-ekin grabatu zituen. “La Peur du Vide” albuma (2012) zuzenean grabatu zuen Village Vanguard-en, Orrin Evans, Eric Revis eta Andrew Cyrille-rekin. Gainera, Bill ezaguna da Andrew Cyrille, Paul Motian, Eric Revis, Guillermo Klein, Andrés D’Angelo, Reid Anderson, Orrin Evans, John McNeil, Ben Waltzer, Rebecca Martin, Duane Eubanks , Jamie Saft eta Ethan Iverson-ekin egindako lanagatik.

RJ Miller bateria-jotzaile eta musikagilea luzaro egon da jazzaren eszenan eta New Yorkeko eszena esperimentalean. Gaur egun, Danimarkan, hirukote batean lan egiten du George Garzone saxofoi-jotzailearekin batera.

Otsailaren 19an, Begoñako Udaltegian, Ernesto Aurillac-en boskotearen emanaldia izango da. Ernesto Aurillac Estatuko jazzaren panoraman saxofoi-jotzaile eta musikagile handienen artean dago. Aurillacek talde askotan jo du, musikari handiekin; hala nola, Chano Rodríguez, Perico Sambeat eta Darryl Hall-ekin. Gaur egun, Carlos Saura zinegilearen “Flamenco hoy” ikuskizuneko musikari-taldean dago. Malagako Jazz Elkartearen sortzailea da eta saxofoi, harmnonia eta konboetako irakaslea da “Maestro Puyana” Arteen eta Musika Modernoaren Zentroan.

Aurreko urteetan bezala, programak nazioarteko musikariak eta bertako talde bat tartekatzen ditu. Aurten bertokoa Jose Luis Canalen eskutik dator. Bilboko piano-jotzailea jazzean eta musika klasikoan nabarmentzen da eta euskal musikaririk garrantzitsuenekin jo du. Zenbait urtez bere hirukotearen buru jardun du, Jon Pris-ekin eta Teté Monteliuren bateria-jotzailea izandako Peer Wiborys-ekin. Kontzertu hau otsailaren 26an izango da, Bidebarrietako Liburutegian.

Albert Sanz piano-jotzailea eta musikagile valentziarrak, nazioarte-mailan izen ona duenak, martxoaren 4an joko du. Deustuko Udaltegian eskainiko du errepertorio zabala, jazzeko munduko figura handi batzuekin batera jardun du traiektoria luzean eta horren erakusgarri da errepertorioa.

“Bilbao Distrito Jazz” ekimenaren 2016ko edizioko azken kontzertua Trío Horacio Fumero hirukoteak eskainiko du, Otxarkoagako Udaltegian, martxoaren 11n. Argentinako kontrabaxu-jotzailea Tete Montoliu Tríoren kidea izana da eta gaur egun ere jazzaren eta flamenkoaren musikari garrantzitsuekin lan egiten jarraitzen du.

JAZZA MAILEGUAN

“Bilbao Distrito Jazz” programa dela-eta, Bilboko Udal Liburutegien Sareak gogorarazi nahi du, jazz-zaleen ezagutza handitzeko baduela genero horretako lanen bilduma handia: grabazioak eta liburuak. Horiek maileguan har daitezke. Katalogoawww.bilbao.eus/bibliotecas webgunean kontsulta daiteke eta hala nahi dutenek iradokizunak egin ditzakete, erosketei eta bilduma gaurkotzeari begira.

2016ko BILBAO DISTRITO JAZZAREN AGENDA

OTSAILA

 Otsailaren 12an, Miller –Mc Henry- Le Hir Trio, Errekaldeko Udaltegian.
 Otsailaren 19an, Ernesto Aurignac Quintet, Begoñako Udaltegian.
 Otsailaren 26an, Jose Luis Canal Trío, Bidebarrietako Liburutegian.

MARTXOA

 Martxoaren 4an, Albert Sanz, Mediterranies Trío, Deustuko Udaltegian.
 Martxoaren 11n, Horacio Fumero Trío Otxarkoagako Udaltegian.

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira.

AF folleto Bilbao distrito Jazz 016 copia2b

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras