B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Herritarrak pozik daude Bilboko segurtasunarekin, garraio publikoarekin eta ekipamenduekin.

HERRITARRAK POZIK DAUDE BILBOKO SEGURTASUNAREKIN, GARRAIO PUBLIKOAREKIN ETA EKIPAMENDUEKIN, AUZOEN BEHATOKIAREN AZKEN DATUEN ARABERA

Bilboko Udalak gaur aurkeztu du Bilboko Auzoen Behatokiaren 2015eko txostena. Herritarrek gai eta arazo batzuei buruz duten pertzepzioa jakiteko egin da txosten hori; izan ere, euren bizimoduaren kalitatean eragina duten egunean eguneko kontuak neurtzeko eta ebaluatzeko balio baitute.

Mikel Álvarez Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzaileak azaldu duenez Udalak sei urtean alderreskan egin den azterlanaren helburua datuak aztertzea eta euren bilakaera ikustea da, aurreko txostenetan lortutakoekin alderatuta. Lan zehatza, talde politiko guztiek parte hartuta egin dena eta, emaitzen arabera, Udal politikak hobetzeko era eskainiko diguna.

Deustu Fundazioko ikerketa-taldeak, Jon Leonardo Aurtenetxe Soziologiako katedradunaren zuzendaritzapean egindako lana Udalaren web orrian (http://www.bilbao.net/observatoriobarrios/percep_i.html) kontsultatu daiteke. Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorakoei egin zaizkien 1.200 inkestetan dago oinarrituta. Gaiak, berriz, honakoak: satisfazioa ekipamenduekin, herritarren segurtasunarekin, garraioarekin eta irisgarritasunarekin, Udalaren gestioarekin, birziklatzearekin, etxebizitzekin etab.

Optimismoa urian

Uriaren Behatoki osoaren ondoriorik nabariena zera da, herritarren auzoetako eta uriko bizitzaren kalitateari buruz duten pertzepzio sano ona, krisia gorabehera. 2009-2015eko azterlana eginda, ikusten da pertzepzio horrek iraun dirauela, hala erakusten baitute datuek.

Oraingo honetan nobedade moduan “Bilbori buruzko irudia” sartu da galderen artean, hau da, “ea uri erakargarria den, igualitarioa ala desigualitarioa, sortzailea…. Arlo honetan ere pertzepzio optimista dute bilbotarren, 7 puntutik gorako nota eman diote eta.

Alderatutako dimentsio guztietatik, Lokala-Globala binomioan bakarrik agertzen da nolabaiteko anbibalentzia; izan ere, biztanleek sektore batek uste baitu Bilbo kanporantz proiektatutako uria dela, baina beste sektore baten iritziz, ostera, Bilbok ez du galdu bere hurbileko eta bertako izaera, hau da, bere ezaugarria den nortasun lokala.

Irisgarritasuna eta garraio publikoa

Hautemandako Bizimoduaren kalitatearen osagaiak aztertuta, alde batetik, satisfazio-maila handia dago uriko dotazioetako eta zerbitzuetako irisgarritasunarekin. Ildo honetan, barruti guztiek balorazio osa ona egin dute horretaz. Segurtasunari buruzko pertzepzioa ere oso ona da.

Irisgarritasunari eta garraio publikoari dagokienez, Bilbon oinez edo garraio publikoa erabilita egin ohi dira joan-etorri gehienak. Garraio publiko hori eta edukiontziak dira herritarrek gehien baloratzen dituzten dimentsioak, lehen mailako aktibo izanik.

Gero eta gehiago erabiltzen da garraio publikoa erosketak egitera joateko eta, horrek, sendotu egiten du uriko merkataritza (garraio publikoaren erabilerak % 22,9 egin du gora).

Ekipamenduekin eta instalazioekin jarraituta, garraio publikoaren ostean, berriz, kaleen garbitasuna, txukuntasuna eta lasaitasuna, berdeguneak, osasun-zentroak, ikastetxeak…

Puntuaziorik txikiena lortu duten arloak: aparkatzeko leku gutxi egotea, trafikoa eta zaratak, baita goiko auzoetako orografia dela-eta, baliabide mekanizatuak erabili beharra ere.

Uri segurua

Herritarren pertzepzioaren arabera, segurtasun handia dago urian. Barruti guztietan puntuazioa 6tik gorakoa izan da. Notak bere horretan dirau 2012az geroztik.

Arazo soziala murriztu samarra da eta eremu batzuetara mugatua: Bilbo Zaharra, Iralabarri eta Zorrotza. Hala ere, txostenean onartzen denez, zaintzeari eta jagoteari buruzko iritziak gora egin du.

Bilboren nazioarteko proiekzioa

Behatokiaren emaitzetan oinarrituta, pertzepzio positibo hori ezinezkoa zatekeen bilbotarrek konfiantza betea ez balute uriaren etorkizunean. Datuek agertzen duten moduan, egoiliar gehienek sinesten dute uriaren nazioarteko proiekzioan eta etorkizuneko proiekzioan.

Azken urteotako esperientzia arrakastatsuaren ondorioz, etorkizun itxaropentsu samarra ikusten dute; sentimendu hau erabatekoa dela esan genezake.. Biztanleen % 73,4k uste du Bilboren proiekzioak gora egingo duela aurrerantzean.

Hiriko ekipamenduei buruzkoa da txostenaren gainerakoa; kontsumo kolektiboan duten zerikusiaz eta uriko jardunean elementu dinamizatzaile moduan hartu duten garrantziaz.

Kultur instalazio onak

Arlo honetan, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Museoa, Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Arte Ederren Museoa etab. dira oraindik ere uriko jardunaren eragile nagusiak, aurreko txostenetako emaitzei jarraiki.

Jaietan eta herri-ekitaldietan ere gehienak dira parte hartzen dutenak. Hartara, inkestari erantzun dioten pertsonen % 75ek adierazi du gustukoa duela gaur eguneko programazioa. Jai-ekitaldien zerrendan Aste Nagusia da aurrena (% 71,6), San Tomasak ondoren, Aratusteak eta auzoetako jaiak.

Galdetutakoen profil soziodemografikoari dagokionez, urian sumatzen den bizimoduaren kalitatea bat dator herritarren ikasketa-mailarekin.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras