B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilbobusek kanoaina bat abian jarri du autobusetan bizikidetza hobetzeko

BILBOBUSEK KANPAINA BAT ABIAN JARRI DU AUTOBUSETAN BIZIKIDETZA HOBETZEKO

Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak sustatutako kanpainaren helburua Bilbobusen erabiltzaileentzako arauak eta balioak indartzea da, udalaren autobus-zerbitzuan bizikidetza hobetzeko.

Bilbon, 2016ko apirilaren 11n. Bilboko Udalak, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren bidez, Bilbobus udalaren autobus-zerbitzuan bizikidetza hobetu nahi du. Horretarako, abian jarri du gaur hasiko den kanpaina, Bilbobusen bizikidetza hobetuko dituzten arauak eta balioak indartzeko. Bilbobus Zerbitzuaren Kalitatearen aldeko Itunak Bilbobusen erabiltzaileen zortzi eskubide eta zortzi betebeharretan jartzen du azpimarra. Jarrera jakin batzuk integratuta eta arau erraz batzuk ikasita Bilbobusen bizikidetza hobea izango da.

Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkaria den Alfonso Gilek kanpainaren aurkezpenean esan bezala, Bilbobusek iaz 26 milioi erabiltzaile izan zituen eta kopuru hori urtez urte handiagoa da. Horregatik, Bilbobusek bizikidetza onerako arau eta jarraibide batzuk betetzea garrantzitsua dela gogorarazi nahi die erabiltzaileei.

Kanpaina gaur hasiko da eta ekainaren 5a bitartean burutuko da. Guztira zortzi aste dira eta aste bakoitzean eskubide eta betebehar bana landuko dira, kanpaina original honen barruko hainbata ekintzaren bidez Elementu asko egongo dira. Hona hemen:

  1. Aste bakoitzean Bilbobusen autobusetan flyer bat banatuko da. Flyer horretan eskubide eta betebehar bana agertuko da.
  2. Gainera, esloganak dituzten biniloak jarriko dira markesinetan kanpainaren zortzi astetan.
  3. Kanpaina egin bitartean, astelehenetan, Bilbobusen autobusetan antzezpen bat burutuko dute Mikelen eta Begoñaren eskutik. Autobusen begiratzaile bitxiak dira, joan zen mendekoak. Bilbo hiriko garraio publikoaren erabilera onaren alde lan bikaina egin dute 20 urtean. Hori dela-eta, denboran bidaia egiteko eta XXI. mendeko Bilbo modernoa deskubritzeko aukeratuak izan dira. Autobusen zale handiak dira eta erabilera onaren aldeko sutsuak. Orain Bilbo hiriko garraio kolektiboaren erabiltzaileek dituzten eskubide eta betebehar berriak zeintzuk diren jakin nahi dute. Astero flyer eta binilo bidez gogoraraziko diren eskubideez eta betebeharrez baliatuko dira Mikel eta Begoña geralekuetan eta bidaian bertan egoera komikoak sortzeko. Bidaiariekiko begiruneaz eta horiei molestiarik eragin gabe, agerian utziko dituzte arauak, Bilboko mutur batetik bestera. Begiratzaile horiek lineaz aldatuko dira sarritan hiriko auzo batzuetara heltzeko.

16 eslogan egongo dira; 8 eskubideak dira eta beste zortziak betebeharrak:

1. Igo aurretik eta jaitsi atzetik.
2. Eta gurpil-aulkian bazoaz, eskatu arrapala.

3. Autobus-aldaketa bat egin dezakezu prezio berean.
4. Eta gogoratu garestiagoa dela titulu barik bidaiatzea.

5. Bilbobus geralekuetan bakarrik geratzen da.
6. Autobusaren barruan karga dezakezu eskuko telefonoa.

7. Geralekuan ohartarazi gidaria geratu dadin.
8. Bilbobusen sakatu geratzeko botoia.

9. Joan atzeko aldera, leku gehiago dago-eta.
10. Kamerak ditugu zure segurtasunerako.

11. Ezin da zaratarik atera, ez jan, ez molestatu.
12. baina gida-txakurrak ekar daitezke; gainerako maskotak ere bai, transportinean.

13. Hasierako geralekuan sar zaitezke, bakarrik gidaria dagoenean.
14. Eta hobetzen lagundu nahi badiguzu, jakinarazi guri.

15. Jarleku urdinak, behar dituztenentzat.
16. Eta marra urdina haurren aulkietarako.

Lehiaketa facebooken

Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak, kanpainaren barruan, apirilaren 25ean, Gautxorik facebooken duen orrian lehiaketa bat abian jarriko du: “Quiz Bilbao” jokoa. Joko hau Bilbobus autobus urbanoen zerbitzuarekin eta erabiltzaileen eskubideekin eta betebeharrekin zerikusia daukaten galderen eta erantzunen tribiala da. Gainera, Bilbori buruzko galdera orokorrak daude: historia, bitxikeriak… Lehiaketa irabazteko, ondo erantzun behar dira galdera guztiak, puntuaziorik gorena lortzeko. Lehiaketa maiatzaren 15ean amaituko da. Asmatzaileen artean zozketa bat egingo da, maiatzaren 19an Bilbon Harlem Globetrotters ikusteko pertsona birentzako sarrera emateko.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras