B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilbao Kirolak erakundeak eta Deporte Sin Barreras Fundazioak kirolari desgaituentzako makina egokitu bat eskaintzen dute

BILBAO KIROLAK ERAKUNDEAK ETA DEPORTE SIN BARRERAS FUNDAZIOAK KIROLARI DESGAITUENTZAKO MAKINA EGOKITU BAT ESKAINTZEN DUTE, EUSKADIKO BAKARRA

Bilbao Kirolak erakundeak eta Deporte Sin Barreras Fundazioak sinatutako hitzarmenari esker erosi ahal izan da makina. Fundazioaren helburua da kirola pertsona desgaituak gizarteratzeko tresna modura sustatzea.

(Bilbo, 2016ko apirilaren 14a).- Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitiak, Deporte Sin Barreras fundazioko ordezkariekin, Ohorezko Patroi Javier Conde eta Juan Jose Rodriguezekin eta Iker Sastre kirolariarekin batera bisita egin dute gaur goizean San Ignazioko Udal Kiroldegian bertatik bertara ezagutzeko, Fundazioarekin adostutako hitzarmenaren bitartez, Bilbao Kirolak erakundeak erosi duen makina, desgaitasun fisikoa edo mugikortasun urria daukaten pertsonentzat egokitua.

Euskadi osoko erabilera askoko eta biomekanikoki egokitutako lehen makina da, desgaitasun fisikoa edo mugikortasun urria daukaten pertsonek gorputzaren goiko aldearekin ariketak egin ahal izan ditzaten, aulkitik bertatik. Erabiltzeko erraza da eta makina horrek kirolariaren independentzia errazten du, hura modu errazean jartzen baita jarrera egokian aulkian; horrela, erabiltzaileak 100 ariketatik gora egin ditzake. Gainera, goiko aldeko talde muskular guztiak lantzeko eta errehabilitazioko ariketak egiteko behar diren osagarriak dauzka. Ariketak egiteko funtzio anitzeko makina hau ez da desgaitasun fisikoren bat daukaten pertsonentzat soilik, goiko aldeko muskuluak landu nahi dituenak ere erabil dezake.

HITZARMENA DEPORTE SIN BARRERAS FUNDAZIOAREKIN
Fundazioa buru den egokitutako makina honen proiektuak helburu soziala du erabat, eta horregatik, beka bat sortu da, desgaitasunen bat duen kirolari beka bat eskaintzeko, kasu honetan Iker Sastrerentzako. Bi entitateek sinatutako hitzarmenaren helburua desgaitasunen bat duten pertsonei udal kiroldegitan kirola praktikatzeko orduan autonomia eskaintzea da eta bide batez, burujabetasun, sentsibilizazio eta irisgarritasunaren esparruan motibazioa bezalako balioak sustatzea da, erabateko normalizazio bat lortze aldera.

Horrela, bada, Bilboko Udalak beste urrats bat eman du kirol egokituaren sustapenean, mugikortasun urriko pertsonentzat eskuragarri izan dadin, Bilbao Kirolak erakundearen eta, hortaz, Bilboko Udalaren ildo estrategiko nagusietako bati erantzunez.

KIROLDEGI IRISGARRIAK
Konpromiso berri hori Bilbao Kirolak erakundeak aurtengo urtarrilean egindako erosketan ere islatzen da: aulki egokitu bat jarri zen Deustuko kiroldegiko helduen igerilekuan eta, horrela, uriko udal igerileku guztiak irisgarriak egiteko helburua bete zen.

Ildo horretatik, Bilbao Kirolak erakundearen instalazioak egokitu egin dira denentzako irisgarriak izan daitezen. Beste moldaketa bat Txurdinagako Udal Kiroldegian egin da, kirol egokitua egiteko leku hobezina. Izan ere, Bidaideak Bilbao BSR gurpil-aulkiko saskibaloi kluba, Bilbao Kirolaken diru-laguntza izendun bat jasotzen duena, Txurdinagako kirol instalazioetan entrenatzen da.

Bilboko Udala, uriko kirola sustatzeko diru-laguntzen barruan, kirol egokiturako lerro bat dauka, 20.000 eurokoa, mugikortasun urriko edo desgaitasun fisiko edo intelektuala daukaten pertsonengan ere kirol-praktika errazteko eta sustatzeko.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras