B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Musika Banda izango da Estatuko Flauta joleen Konbentzioaren lehen kontzertuaren protagonista

BILBOKO MUSIKA BANDA IZANGO DA ESTATUKO FLAUTA JOLEEN KONBENTZIOAREN LEHEN KONTZERTUAREN PROTAGONISTA, DATORREN APIRILAREN 30EAN, CAMPOS ANTZOKIAN

Juana Guillem ONEko lehenengo flauta bakarlari gisa arituko da José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara

(Bilbo, 2016ko martxoak 31).- Bilboko Udal Musika Bandak, apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 1ean ospatuko den Estatuko Flauta Joleen IV. Konbentzioan hartuko du parte. Bi urtez behin flautaren inguruan ospatzen den kongresu horretako lehenengo kontzertua eskainiko du Bandak. Apirilaren 30ean, larunbatean, izango da, arratsaldeko 18:00etan, Campos Elíseos Antzokian. José Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularrak zuzenduko du Bandako 45 interprete baino gehiagori, Juana Guillem Espainiako Orkestra Nazionaleko flauta nagusiaren maisutasuna bakarlari gisa gehituko zaien kontzertu berezia. Gure taldeko bi interprete ere bakarlari gisa arituko dira. Iñaki Gurruchaga (piccolo) eta Juan Jesús Silguero (flauta).

Nazioarteko egile, denda espezializatu eta editore hoberenak eta musika tresna horren profesionalak eta zaleak elkartuko dira Asociación de Flautistas de España (AFE) izenekoak antolatzen duen eta beste batzuen artean Juliette Hurel, Jacques Zoon edo Peter Lukas Graf bezalako musika tresna horretako figura handiak elkartuko dituen kongresu horretan.

Bilboko Udalak lagunduko dio Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioa hiru egunez flautarekin erlazionatutako hitzaldiz, maisu klasez eta bestelako jarduerez beteko duen kultur ekitaldiari. Konbentzioaren barruan, Iberiar Penintsulan bizi diren eta goi mailako ikasketak egiten ari ez diren 20 urtetik beherako flauta joleei zuzendutako III. Lehiaketa ere egongo da.

Musika Bandaren zuzendari titularrak oso egitarau berezia diseinatu du kontzertu horretarako. Hasieran, 1885ean haize ensemblerako eta flauta jole bakarlariarentzako Charles Gounodek idatzi zuen `Petite Symphonie´ entzungo da. Flauta jole bakarlaria Juan Jesús Silguero Bandako interpretea izango da.

Ondoren, flautinerako `O canto do Rouxinol´ polka anonimoa eta Samuel Pascoal konposatzaile portugaldar gaztearen `Concertino para flautín´ entzun ahal izango dira, bigarren hori Iñaki Gurruchaga Bandako bakarlariarekin.

Kontzertuaren bigarren parterako, Pascual Vilaplanak, 1966an Joaquín Rodrigok idatzi zuen `Adagio for wind instruments´ aukeratu du. Kontzertuaren lehen parteari hasiera emango dion lanarekin gertatuko den bezala, lan hori ez du banda osoak interpretatuko, haize musika tresnek baizik. Amaitzeko, Juana Guillem bakarlariak, Mike Mower konposatzaile eta flauta jole ingeles garaikidearen `Concerto for flute and wind orchestra´ interpretatuko du, musikari guztiekin batera.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN ESTATUKO FLAUTA JOLEEN IV. KONBENTZIOAN

EGITARAUA

I:

Charles GOUNOD (1813-1901) `PETITE SYMPHONIE´ (1885)
Bakarlaria: Juan Jesús Silguero (flauta)

Ezezaguna `O CANTO DO ROUXINOL´ (Piccolorako Polka) Moldaketak: V. Sequeira

Samuel Pascoal `CONCERTINO para flautín´
Bakarlaria: Iñaki Gurruchaga (piccolo)

II:

Joaquín RODRIGO (1901-1999) `ADAGIO FOR WIND INSTRUMENTS´ (1966)

Mike MOWER (1958) `CONCERTO FOR FLUTE AND WIND ORCHESTRA´ (2004)
Bakarlaria: Juana Guillem (flauta)

Eguna: Apirilak 30, larunbata
Ordua: 18:00etan
Lekua: Campos Elíseos Antzokia

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras