B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak hiriko eraikin berezietara egiten diren bisita gidatuei ekingo die berriro

BILBOKO UDALAK HIRIKO ERAIKIN BEREZIETARA EGITEN DIREN BISITA GIDATUEI EKINGO DIE BERRIRO, ONDAREAREN HEDAPENERAKO BILBAO IZAN PROGRAMAREN BARRUAN, XIX. MENDEAREN AMAIERAKO ETA XX. MENDEAREN HASIERAKO JAUREGIETAN ETA JAUREGITXOETAN ZENTRATUZ

Euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren bisitak asteartetik larunbatera izango dira, goizez eta arratsaldez, eta aurretik erreserba egin beharko da 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz. Plazak datorren ASTELEHENETIK, apirilaren 25etik, aurrera erreserbatu ahal izango dira.

visitas-guiadas-estacion-atxuri-bilbao

Bilbon, 2016ko apirilaren 20an. Bilboko Udaleko Kultura Sailak Hiriko eraikin berezietara egiten diren bisiten edizio berria jarriko du martxan datorren maiatzean. Ekimen hori, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan sartzen da, eta edizio honetan XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako zenbait jauregitan eta jauregitxotan zentratuko da, horien artean Olabarri Jauregia, San Nikolas Jauregia –BBVAren egoitza– eta Alde Zaharreko eta Zabalguneko zenbait higiezin.

2010ean martxan jarri zen jarduerak gero eta bisita gehiago ditu, jendeak oso harrera ona eman baitio. Hori dela eta, aurten, lehen aldiz, maiatzean, ekainean eta irailean programatzen diren ohiko bisitez gain, uztailean ere bisitak izango dira. Izan ere, iazko edizioan 4.110 pertsonak hartu zuten parte, eta hasieran aurreikusitakoak baino 24 talde gehiago programatu ziren, bere egunean ingeniaritzaren arloan benetan garrantzitsuak izan ziren hiru instalazio ezagutu ahal izateko, horien artean Artxandako funikularra.

Bisitak maiatzaren 3an hasiko dira, une honetan Bilboko Portu Agintaritzaren egoitza den Olabarri Jauregian. XIX. mendearen bigarren erdialdean, Bilbok oso hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen, eta Campo Volantin Pasealeku dotorearen ingurua goi mailako auzo bilakatu zen. Lorategiz inguratutako jauregitxoak eta landetxe ederrak eraiki ziren bertan. Olabarritarren “hotela” da inguru horretan kontserbatzen den garai hartako etxebizitza eraikin gutxietakoa, gure hiriaren urrezko adinaren handitasunaren erakusgarri.

Olabarri Jauregia XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Bilboko burgesiaren etxebizitza motaren adibidea da, eta Julian Zubizarreta arkitektoaren lan garrantzitsuenetakotzat hartzen da. XIX. mendearen amaieran modan zeuden arkitektura korronteen lekuko, eraikina 1894an eraiki zen, Jose Maria Olabarriren, garai hartako negozio gizon garrantzitsuaren, familia etxebizitza izateko.

Goi burgesiako familia baten etxebizitza izateko proiektatutako eraikinak arkitektura viktoriarraren ezaugarriak ditu, eta baita xehetasun klasizistak eta bertan bizi zirenen indar ekonomikoaren eta gizartean zuten garrantziaren sinbolo izatera zuzenduta ere bazegoen etxearen erosotasuna bermatzeko behar ziren elementu guztiak ere. 1953tik eraikinaren jabea Bilboko Portu Agintaritza da.

Olabarri jauregira egingo diren bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 16:00etan eta 17:45ean; ostegunetan eta ostiraletan goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 17:00etan (euskaraz), eta larunbatetan goizeko 10:00etan eta 11:45ean, datorren maiatzaren 28ra arte. Bisitak euskaraz egin nahi dituzten taldeek eguna eta ordua adostu dezakete. Bisitek ordubete eta erdi inguruko iraupena izango dute, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 010 / 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara), datorren astelehenetik aurrera.

BILBAO IZAN

Bilbao IZAN programa duela hamar urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz.

Agenda:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa
BISITA GIDATUAK OLABARRI JAUREGIRA (Uriortu kalea)

  • Maiatzaren 3tik 28ra
  • Astearteetan eta asteazkenetan: 16.00etan eta 17.45ean
  • Ostegunetan eta ostiraletan: 10.00etan eta 17.00etan (euskaraz)
  • Larunbatetan: 10:00etan eta 11:45ean
  • Doakoa. Erreserba zabalik apirilaren 25etik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara).

+Infowww.bilbaokultura.eus/ Facebook: Bilbao Izan / Youtube eta flickr: bilbao kultura

Bilbao_-_Autoridad_Portuaria_1

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras