B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Abian da “365 JAZZ BILBAO” zikloaren bederatzigarren denboraldia

ABIAN DA “365 JAZZ BILBAO” ZIKLOAREN BEDERATZIGARREN DENBORALDIA

Guztira, 4 kontzertu Regina Carter biolin-jotzailearen (apirilaren 26an), Sendecki eta Olejniczak bikotearen (irailaren 21ean), John Scofield gitarra-jotzailearen (urriaren 19an) eta Francisco Jazz Collective taldearen (azaroaren 9an) eskutik.

 

 

365-jazz-bilbao-2016-homeAurten ere Bilbao 700 Fundazioak “365 Jazz Bilbao” zikloa antolatu du, mundu osoko jazz musikako artista handiek osatutako kartelarekin.

Apiriletik azarora arte luzatuko den zikloaren bederatzigarren edizioan punta-puntako artistak izango ditugu Bilbon; besteak beste Regina Carter biolin-jotzailea, Sendecki eta Olejniczak bikotea, John Scofield gitarra-jotzailea eta San Francisco Jazz Collective taldea.

Aurtengo edizioa apirilaren 26an hasiko da Regina Carterren kontzertuarekin eta azaroaren 9ra arte iraungo du. Zikloko lau kontzertuak Campos Antzokian izango dira 20:00etan.

‘365 Jazz Bilbao’ zikloak irmo eusten dio jazz zaleei edo aurrenekoz entzuten dutenei kalitaterik bikaineneko programazioa eskaintzeko asmoari; izan ere, zikloa dagoeneko finkatuta baitago uriko kultur eta aisialdiaren barruko bederatzi urteko ibilbide luzean.

Sarreren salmenta

Sarrerek 6 euro balio dute eta Kutxabank kutxazainetan, www.kutxabank.es web orrian eta Campos Antzokiko txarteldegietan eskuratu daitezke.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ‘365 Jazz Bilbao’ zikloari buruzko informazio guztia:www.bilbao700.eus.

REGINA CARTER

Hainbat musika-motaren eragina du: R&B erritmoena, musika hinduarena eta musika klasikoarena. Bere estreinako esperientzia musikalak Detroit-en izan zituen, bere jaioterrian, Detroit Civic orkestra sinfonikoko eta pop eta funky musikako Brainstorm taldeko kide moduan. Horrela, zaildu egin zen artista askorekin jardun ahal izateko. Aretha Franklin eta Patti Labelle-kin grabatu du, Kerry Barron jazzeko behinolako piano-jotzailearekin edo Wynton Marsalis-ekin. 2011ko abenduan Genoa-n (Italia) jazzeko lehenengo artista eta lehenengo afroamerikarra izan zen jotzen Gesuko Guarnerin. Reginak, bai biolin-jotzaile moduan, bai orkestrako zuzendari moduan, arrasto ezabaezina utzi du jazzaren munduan eta arlo horretako artistarik ezagunenetakoa da gaur egun.

SENDECKI – OLEJNICZAK

Musikari bi hauen kolaborazioa hirurogeita hamargarreneko hamarkadaren amaiera aldekoa da, Polonia osoan ezaguna zen Extrebal jazz taldeko kideak zirenekoa. 1999an Vladyslav Sendecki eta Andrzej Olejniczak batu ziren Frankfurt/Main-eko (Alemania) Jazz jaialdian parte hartzeko eta euren arteko kolaborazioa indarberritzea erabaki zuten. Vladyslav Sendecki gaur egun piano-jotzailea, konpositorea eta moldatzailea da. Kritika amerikarrak mundu osoko jazz musikako bost piano-jotzaile onenen artean sartu du. Bestalde, Andrzej Olejniczak Espainian bizi da 1984az geroztik eta hainbat proiektu musikaletan parte hartzen du, jazzekoak, musika klasikokoak zein pop musikakoak izan. Lau disko grabatu ditu lider moduan saxofoirako eta harizko laukoterako musikarekin.

Bikote honen musika hard-bop garaikidean kokatzen da eta Sendecki eta Olejniczaken konposizioetan dago oinarrituta: poloniar eta espainiar folklorearen eragina ikus daiteke lan horietan. Gaur egun, bi bidaide “zahar” hauek beste artista birekin aritzen dira: Michal Baranski (baxu-jotzailea) eta Mark Mondesir-ekin (bateria), laukotea osatuta.

JOHN SCOFIELD

John Scofield gitarra-jotzaile bikaina da, musika-estilo bat baino gehiago jo ditzakeena birtuosoaren eran eta bere ‘Überjam’ albumarekin lortu du ospea jazzeko gitarra-jotzaile moduan. Ohion jaio zen 1951n eta Connecticut hiriko aldirietan hazi. Artista handiekin egiten du lan, hala nola, Miles Davis, Jaco Pastorius, Phil Lesh, Billy Cobham, Medeski Martin & Wood, Dennis Chambers edo George Duke-rekin, besteak beste. Bere lanak eragina izan du 70.eko hamarkadako jazzean eta gaur egunekoan ere handia da eragin hori. Bere musikak soinu oso berezia eta dibertsitate estilistikoa ditu. Scofield maisutasun handiko jazz inprobisatzailea da. Bere musika post-boparen, jazzaren funk filoren eta R&B erritmoen artean koka daiteke. Oraintsuko proiektuen artean aipatzekoa da Joe Lovano lankide eta adiskidearekin egin zuen bira.

SAN FRANCISCO JAZZ COLLECTIVE

SF Jazz Collective gaur eguneko jazzaren panoramako zortzi interprete eta konpositore bikainek osatutako taldea da. Maisu handien lanen gainean prestatutako moldaketa freskoetan eta taldeko kide bakoitzak egindako piezetan datza euren maisutasuna . New York Times egunkariak honela definitu zuen talde hau: “benetako jazzak gaur egun duen soinuaren adibiderik onena da”. Honako hauek dira taldea osatzen dutenak: Miguel Zenón, David Sánchez, Sean Jones, Robin Eubanks, Warren Wolf, Edward Simon, Matt Penman eta Obed Calvaire.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras