B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Areatza musikaz beteko da berriro ere maiatzeko eta ekaineko ostiraletan, Bilboko Musika Bandarekin

Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira Udaberriko Kontzertuen zuzendaritza lanetan.

Bilbo, 2016ko maiatzak 12.- Bilboko Areatzako pasealeku enblematikoa musikaz beteko da Bilboko Udal Bandaren udaberriko kontzertuekin, Maiatzean eta ekainean. José R. Pascual Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko musika saio horien zuzendaritzan. Ostiraletan eskainiko dira, maiatzaren 20an eta 27an eta ekainaren 3an, 10ean eta 17an, 19:30etan Areatzako Kioskoan, ehun urte baino gehiago dituen gure taldeak 1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen leku berean.

José Rafael Pascual Vilaplana Bandaren zuzendari titularrak diseinatu duen udaberriko lehenengo denboraldia izango da. Maisu eta konposatzaile handiaren ohiturari jarraituz, programatutako kontzertu bakoitzak bere izenburua izango du. Maiatzaren 20an, ostiralean, hasiko da udaberriko zikloa, `Dantza eta Balleta´ izeneko musika saioarekin. Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, Bilboko Musika Bandak dantzarako pentsatutako lan hoberenetako batzuk eskainiko dizkie ikus-entzuleei. Horien artean Hellmesbergerren `Danse diabolique´, Francisco Alonsoren `Danza gitana´ edo Alfred Reeden `Third Suite for Band´.

Astebete geroago, maiatzaren 27an, Pascual Vilaplana Bandaren zuzendari titularra izango da `Oberturak Bandarako´, konposatzaile garaikideek eta gaur egungoek idatzitako lanez osatutako kontzertua, zuzenduko duena. Kontzertuari hasiera emateko Claude Smithen `Emperata Overture´ eskainiko da, eta ondoren Robert Jager, Piet Swerts, Jan de Haan, Thomas Doss eta Franco Cesarini bezalako gaur egungo egileen lanak entzun ahal izango dira.

`Ipuinak eta Kondairak´ izango dira hurrengo kontzertuaren protagonistak, ostiralean, ekainaren 3an. Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, Bandako 45 interpreteek Humperdinck, Appermont edo Schwarz bezalakoen lanez osatutako egitaraua aurkeztuko dute. Egile horietako lan garrantzitsuak eskainiko dituen kontzertua izango da, abenturen munduan murgilduz, `Hansel eta Gretel´, `Gulliver´s travels´ (`Gulliverren bidaiak´) edo `Ivanhoe´ bezalako lanekin.

Ekainaren 10ean `Martxa eta Polka´ Areatzara helduko dira Bilboko Bandaren eskutik. Kontzertua Sparkerren `Karrusela´ lanarekin hasiko da, eta Palau Boixen `Martxa burleskoarekin´ amaitu. Tartean, beste batzuen artean, Tchaikovskyren `Martxa eslaviarra´ eta `Aida´-ren, Verdiren opera ezagunaren, martxa handia entzun ahal izango dira.

Areatzako Kioskoko udaberriko kontzertuak ekainaren 17an, ostiralean, amaituko dira. Pascual Vilaplanak zuzenduko du `Pasodoblearen Historia´ izeneko musika saioa. Bertan, gure musikariek ibilbide kronologikoa egingo dute martxa arin ezagun horretatik. Horrela, Cantó Francésen `Mahomet´ edo Bretónen `La Dolores´ bezalako XIX. mendeko pasodobleak interpretatuko dituzte; XX. mendeko Laportayren `Mi Barcelona´ edo Blanquerren `Julio Pastor´; edo 2003an idatzitako García i Solerren `Patricio Barceló´ bezalako lanak.

Aurten, musika ezagupenez eta estreinaldiz betetako denboraldi bikainari amaiera emateko, Bandak eta Aiko Taldeak `BANDtzaldia´ ikuskizuna eskainiko dute Plaza Barrian, ekainaren 24an, ostiralean.

ZUZENDARIAK

JOSÉ RAFAEL PASCUAL VILAPLANA

1971n Muron (Alacant) jaioa, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. Joan den urtarrilaren 15az geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da. `Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue´ saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso zuen. 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean. Alemania, Argentina, Belgika, Kolonbia, Kuba, Eslovenia, Holanda, Ingalaterra, Italia, Portugal, Errumania eta Suitzako hainbat talde sinfonikoren zuzendari gonbidatua izan da. Ganberako lanak, lan sinfonikoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu ditu, baita Balansiyyà. Bandarako musika biltzen duten 20 CD grabatuak ditu Audiart, RTVE, FLOC, TABALET eta DE HASKE zigiluekin.

IÑAKI URKIZU KEREJETA

2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da Iñaki Urkizu (Beasain, 1961). Zortzi urterekin hasi zen tronpeta jotzen etxeko ohitura jarraituz. Donostiako kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta jarraian Tolosako Udal Bandako kide bihurtzen da, bakarlari bezala arituz hamarkada batez. Ondoren, zenbait musika eskoletako irakasle izan da (Beasain, Tolosa eta Arrasate Musical), zenbait bandetako kolaboratzailea, –Bilboko Orkestra Sinfonikoa edo gipuzkoar hiriburuko Konjunto Barrokoa, Araba Brass Taldea eta Gasteizko Big Band besteak beste- eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 1998an, Ertzaintzako Musika bandako Zuzendaritzara sartzen da ordura arte tronpeta bakarlaria zena. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

EGITARAUAK

* MAIATZAK 20: `DANTZA ETA BALLETA´
Zuzendaritza: IÑAKI URKIZU KEREJETA (Zuzendariordea)

Joseph HELLMESBERGER (1855-1907) `DANSE DIABOLIQUE´ Mold.: T. Takahashi
José FRANCO (1878-1951) `LAU URTEAROAK´
1. Udaberria
2. Udara
3. Udazkena
4. Negua
5. Azkena

Francisco ALONSO (1887-1948) `DANZA GITANA´
André MESSAGER (1853-1929) `LES DEUX PIGEONS´ (Balletako aukeraketa)
1. Entrada de los tziganes
2. Escena de las dos palomas
3. Tema y variaciones
Alfred REED (1921-2005) `THIRD SUITE FOR BAND´ (Balletako aukeraketa)
1. Fanfare and Intrada
2. Pas de deux
3. Polka excentrique
4. Danse générale

* MAIATZAK 27:`OBERTURAK BANDARAKO´
Zuzendaritza: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA (Zuzendari titularra)

Claude T. SMITH (1932-1987) `EMPERATA OVERTURE´ (1964)
Robert JAGER (1939) `SINFONIA NOBILISSIMA´ (1968)
Piet SWERTS (1960) `MARTENIZZA. SPRING OVERTURE´ (1993)
Jan DE HAAN (1951) `OVERTURE TO A NEW AGE´ (1995)
Thomas DOSS (1986) `MAGIC OVERTURE´ (2004)
Franco CESARINI (1961) `IMAGES OF A CITY´ (2008)

* EKAINAK 3: `IPUINAK ETA KONDAIRAK´
Zuzendaritza: IÑAKI URKIZU KEREJETA (Zuzendariordea)

Alfred REED (1921-2005) `A FESTIVAL PRELUDE´
Engelbert HUMPERDINCK (1854-1921) `HÄNSEL Y GRETEL´ Obertura
Mold.: I. Urkizu
Carl WITTROCK (1966) `LORD TULLAMORE´
Bert APPERMONT (1973) `GULLIVER’S TRAVELS´
1. Lilliput. Land of the Midgets
2. Brobdingnag. Land of the giants
3. Laputa. The floating island
4. The Houyhms. Land of the horses
Bert APPERMONT (1973) `IVANHOE´
1. Código de caballería
2. Lealtad o amor
3. Batalla y final
Otto M. SCHWARZ (1967) `AROUND THE WORLD IN 80 DAYS´

* EKAINAK 10: `MARTXA ETA POLKA´
Zuzendaritza: IÑAKI URKIZU KEREJETA (Zuzendariordea)

Philip SPARKE (1951) `MERRY-GO-ROUND´ (`KARRUSELA´)
Wim LASEROMS (1944) `MAGIC SLIDES´
Peter Illich TCHAIKOVSKY (1840-1893) `MARCHA ESLAVA, OP. 31´
Mold.: I. Urkizu
Robert ALLMEND (1938- 2014) `DOPPELTEN DINGS´
Giuseppe VERDI (1813-1901) `AIDA´Martxa Haundia Mold.: V. Echavarría
Josef STRAUSS 1827-1870) `FEUERFEST POLKA OP. 269´
Philip SPARKE (1951) `ORIENT EXPRESS´
Manuel PALAU BOIX (1893-1967) `MARCHA BURLESCA´

* EKAINAK 17: `PASODOBLEAREN HISTORIA´
Zuzendaritza: JOSÉ R. PASCUAL VILAPLANA (Zuzendari titularra)

Juan CANTÓ FRANCÉS (1856-1903) `MAHOMET´ (1882)
Camilo PÉREZ LAPORTA (1852-1917) `EL CAPITÁN´ (1894)
Tomás BRETÓN HERNÁNDEZ (1850-1923) `LA DOLORES´ (1895) Kalejira
Julio LAPORTA HELLÍN (1870-1928) `MI BARCELONA´ (1911)
Amando BLANQUER PONSODA (1935-2005) `JULIO PASTOR´ (1954)
Francisco ESTEVE PASTOR (1915-1989) `CAROL, L’ORGULL DELS AGÜELOS´ (1982)
Santiago QUINTO SERNA (1971) `CIEN AÑOS DE SUSPIROS´ (2000)
J. Vicent EGEA INSA (1961) `EL CAMINO´ (2001)
Ramón GARCÍA I SOLER (1971) `PATRICIO BARCELÓ´ (2003)

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN 2016 UDABERRIKO DENBORALDIA
Lekua: AREATZAKO KIOSKOA
Egunak: MAITZAK 20 ETA 27 ETA EKAINAK 3, 10 ETA 17 (OSTIRALAK)
Ordua: 19:30etan

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras