B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bidebarrieta Kulturgunearen “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” programa.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” PROGRAMAK INÉS ORTEGA GASTRONOMIA IDAZLE EZAGUNA ETA XABIER GUTIERREZ SUKALDARI ETA IDAZLEA ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, LITERATURARI ETA SUKALDARITZARI BURUZ BERBA EGITEKO

Almudena Cacho kazetariak aurkeztuko duen hitzordua arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. (Streaming-ez eskainiko da:www.kulturguneatb.net)

Bilbon, 2016ko maiatzaren 13an. “Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketa lasaiaren bitartez literaturako zenbait figurarengana hurbiltzea proposatzen duen BIDEBARRIETA KULTURGUNEAREN ekimenak, Inés Ortega gastronomia idazle ezaguna, eta Los aromas del miedo eleberri beltz seriearen bigarren partea den El bouquet del miedo liburua argitaratu berri duen Xabier Gutiérrez Arzak jatetxeko Berrikuntza Zuzendaria elkartuko ditu datorren asteartean, MAIATZAREN 17an. “Literatura entre fogones” izeneko topaketa Almudena Cacho kazetariak moderatuko du.

Ohikoa denez, topaketa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte. Ezin izango da aretora sartu ekitaldia hasi ondoren.

Xabier Gutiérrez (Donostia, 1960) sukaldari, psikologo eta idazlea da. 1990etik Donostiako Arzak Jatetxeko berrikuntza saila zuzentzen du. Gainera, hainbat komunikabiderekin lankidetzan aritzen da, eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen die elikaduraren sektoreko enpresei. Basque Culinary Centerreko Berrikuntza Masterreko irakasle gisa, hogei lan inguru –horietako asko gastronomiarekin erlazionatutakoak– eta sukaldaritzako estetikari buruzko bost saiakera argitaratu ditu. Lan horietatik hamarrek aintzatespenak jaso dituzte, horien artean 2005. urteko Gastronomia Sari Nazionala eta Best World Cookbook Award bezalako sari garrantziatsuak.

2015ean bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, El Aroma del crimen, eta horren ondoren El bouquet del miedo, gastronomian oinarritzen den eleberri beltz tetralogiako bigarren liburukia. Protagonista Vicente Parra inspektoreordea da, eta bere eszenatokien artean, ardoa egiteko errituala ezagutzeko aukera ematen digun Arabako Errioxa dago.

Inés Ortegari –Simone Ortega gastronomia idazle ezagunaren alaba– dagokionez, bi milioi ale baino gehiago saldu dituen 1080 recetas de cocina izeneko best sellerraren egilea da. Institutuko irakasle gisa egiten duen lanaz gain, gastronomiaren munduan ere aritzen da. Berak esaten duen bezala, aitaren eta aitonaren aldetik jaso zuen komunikazioarekiko zaletasuna, eta amak sukaldaritzako grina piztu zion. Astero idazten du Hola aldizkarian, irratiko eta telebistako saioetan aritzen da eta liburu berriak idazten ditu etengabe. 40 izenburu baino gehiagoko bibliografia zabalean lan hauek azpimarra daitezke: Sándwiches, canapés y tapas, El libro de los huevos y de las tortillas, Cocina con plantas silvestres, El libro de los postres edo La vía láctea.

HAMARGARREN EDIZIOA

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, 270 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 8.500 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Denbora tarte horretan, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak hainbat idazle bikoteren arteko elkarrizketak jaso ditu, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte, besteak beste.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleengana hurbiltzeko modu berria da, jende aurreko elkarrizketaren edo eztabaidaren bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste), edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras