B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak astebetez eta parte hartzeko ekitaldiez ospatuko du hiriaren 716. urteurrena.

Hiriaren 716. urteurrena ekainaren 13tik 19ra bitarteko astean ospatuko da, antolatzen ari diren ekitaldi eta jai-giroko jardueretan herritarren parte hartu eta disfruta dezaten. “Hiriaren Astean” doako bisita gidatuak egongo dira Bilboko Udaletxean, baita jendeak parte hartzeko kontzertuak, jota herrikoiak… Ekitaldi instituzional garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Bilboko banderaren jendaurreko igoera eguaztenean, ekainak 15: partaidetzarik handieneko Gau Zuria interaktiboena zapatuan, hilak 18, eta hiriaren sortzailearen omenezko lore-eskaintza herritarra domekan, hilak 19.

Bilboko Udalak aurten hiriaren sorreraren ospakizunetan herritarrak inplikatzeko asmoa du. Udalbatzarra berria eratu zenetik eta Juan Mari Aburto alkate izendatu zutenetik urtea bete berri denean, 716. urteurrenean urrats bat gehiago eman nahi da herritarren partaidetzan, antolatuko diren ekitaldi eta jardueretan.

Efemeride honen berrikuntzarik aipagarriena ekitaldiak ekainaren 15ean bakarrik ez izatea da. Horrelako egun batean sortu zuen hiria On Diego Lopez Harokoak. Aurten ekainaren 13tik 19ra arteko aste guztian izango dira ekitaldiak. Horixe izango da “Hiriaren Astea”. Gainera, hiriaren urteurrenetan partaidetzarik handiena izan duena aurtengoa izatea nahi da. Kontzertuak, lore-eskaintzak, bisita gidatuak, Gau Zuria…

Ekitaldi horietan guztietan, herritarrak ospakizunaren “ardatz” eta “eragile” izatea lortu nahi da. “Gure asmoa –esan du Alkateak– bilbotar guztiei zein Hiria bisitatzen dutenei urteurren hau hiri osoaren jaia dela sentiaraztea da; dantzan egin, kantatu eta ondo pasatzeaz gain, parte hartze aktiboa izan dezaten, gure hiriaren urteurrena baita.”

Udalaren webgunean bilbotarren proposamenak

“Hiriaren Astea” astelehenean, ekainak 13, hasiko da. Parte hartu nahi duten pertsona guztiei, hau da, umeei, gazteei zein helduei gonbidapena egiten zaite bilbotar elementuei buruzko argazkiak, marrazkiak eta konposizio artistikoak bidaltzeko. Horiek gero udalaren webgunean (www.bilbao.eus) argitaratuko dira. Proposamen horiek ekainaren 19ra arte ere bidal daitezke helbide honetara: mailto:webmaster@bilbao.eus, sormen-lanaren izenburua eta egilearen izena azalduz.

Ekitaldirik garrantzitsuenak

Ekainaren 15ean, 18an eta 19an izango dira ekitaldi instituzionalik garrantzitsuenak. Eguaztenean, ekainak 15, hiriaren sorreraren urteurrenean, 12:00etan, Alkateak, udalkideekin batera, Bilboko bandera igoko du. Ekitaldi solemne hau jendaurrean izango da eta 716. urteurrena betetzen dela gogorarazteko izango da.

Eguazten horretan, 19:00etan, Txistularien Bandak partaidetzan oinarritutako kontzertua eskainiko du Arriaga plazan. Aukeratutako partituren bidez herritarrei kantatzeko gonbidapena egingo zaie. Tradiziozko kanta ezagun zenbaiten hitzak jasotzen dituen esku-orriak banatuko dira jendearen artean, kantatzeko. Kanten artean, hauxek: Euskal Herrian Euskaraz (Oskorri); Bizkaia Maite (Benito Lertxundi) edota Lau Teilatu (Itoiz).

Partaidetzarik handieneko Gau Zuria eta Lore-Eskaintza

Bigarren ekitaldi nagusia zapatuan, ekainak 18, izango da, Gau Zuria alegia, baina aurtengo edizioan inoiz baino interaktiboagoa eta partaidetza handiagokoa.

Domekan, ekainak 19, azken ekitaldi instituzional handia izango da. Udalkide guztien segizioa izango da, Juan Mari Aburto Alkatea buru, Plaza Biribilean dagoen On Diego Lopez Harokoren eskulturaraino, Hiriaren sortzaileari lore-eskaintza egiteko.

Berritasun gisa, Udalak gonbita luzatuko die bilbotar guztiei eta Hirian bisitari dabiltzanei, segizioarekin bat egin eta lore-eskaintzan parte har dezaten. Horretarako, krabelin gorriak eta zuriak banatuko dira bertaratutakoen artean. Lore-eskaintzan, halaber, Hiriko gizarte, kultura, kirola eta ekonomiaren arloetako agintari eta pertsona ospetsuak bilduko dira (Bilboko Ospetsuak, merkaritza eta ostalaritza elkarteak…).

Aurreskua, ezpata-dantza eta jotak egongo dira herritarrek dantza egin dezaten, eta kontzertu bat egongo da 12:00etan Areatzako kioskoan. Bilboko Udalaren Bandak eskainiko du kontzertua. Obra klasikoak eta herrikoiak egongo dira eta herritarrei parte hartzeko gonbidapena egingo zaie. Kanten hitzak dituzten 250 programa banatuko dira jendearen artean. Kanten artean, besteak beste, hauek egongo dira: Himno al Athletic de Bilbao, Las Siete Calles eta De Atxuri al Arenal…

Bisita gidatuak Bilboko Udaletxera

Osagarri gisa, ekainaren 15ean, 16an eta 17an bisita gidatuak egingo dira Bilboko Udaletxera, hiriaren historia ezagutzera emateko eta udal jauregiak ateak zabaltzeko. Gizarte osoari zein egunotan hirian bisitari dabiltzan pertsonei zuzendutako bisita hauek doakoak izango dira eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin ahalko dira.

Goizez zein arratsaldez egin ahalko da bisita. Hala ere erreserba egin behar da 944204354 telefonoan edo girpa@bilbao.eus helbide elektronikoan.

Era berean, eguenean, ekainak 16, Alkateak harrera egingo dio Udaletxeko Arabiar Aretoan Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari. Hiriaren sorreraren urteurreneko ospakizunekin bat eginez, gozogileek Bilbao Tarta ekarriko dute. Urtero bezala, ikastetxe bat gonbidatuko da ekitaldira; oraingo honetan, Begoñako Andra Mari Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako neska-mutilak bertaratuko dira.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras