B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BILBOKO UDALAK ZAZPI KALEETAKO ERAIKINETAN IGOGAILUAK JARTZEKO KANPAINA BAT JARRI DU ABIAN, SURBISAREN BIDEZ

Uri Zaharrean eraikinen % 42k dute igogailua; Zazpi Kaleetan, ordea, % 23k.

Bilbon, 2016ko ekainaren 28an. Bilboko Zazpi Kaleetan 281 eraikin daude eta horietatik 66 eraikinek dute igogailua; hau da, % 23k. Uri Zahar guztian baino txikiagoa da portzentajea, Uri Zaharreko eraikinen % 42k baitute igogailua. Horiek horrela, Bilboko Udalak, Surbisaren bidez, irisgarritasuna hobetzeko plan bat prestatu du, uriko eraikin historikoetan igogailua jartzeko.

Zazpi Kaleetan igogailua duten eraikinen portzentajea Uri Zahar guztian dutenen portzentajea baino txikiagoa izateko arrazoi hauek daude:

Eraikinen tipologia:

Zazpi Kaleetako eraikinen lursailak gotikoak dira; hots, estuak eta luzeak. Eraikinek ez dute leku nahikorik igogailua jartzeko eta eraikin gehienetan etxebizitza bakarra dago solairuetan.
Horrek igogailua jartzeko neurrira egindako konponbidea eskatzen du. Hau da, normalean baino inbertsio handiagoa egin behar da eta zailagoa da elkarteko jabeak igogailua ipintzeko ados jartzea.

Arrazoi sozio-ekonomikoak:

Bizilagunen ezaugarri sozio-ekonomikoak eta alde horretako merkataritza-jarduera ere igogailu gutxi egoteko arrazoiak izan daitezke, honako arrazoi hauek direla medio:

  •  Hutsik dauden etxebizitzak gehiago dira Zazpi Kaleetan Uri Zahar guztian baino.
  •  Eraberritze-lanak egin gabe dituzten eraikin asko daude.
  •  % 15 Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak dira.
  •  65 urtetik gorako pertsonak % 11 dira.
  •  Zazpi Kaleetako jabeen % 45ek 21.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzte.

SURBISA hurbiltasunagatik badu ezagutza praktikoa eta etenik gabea Zazpi Kaleetako errealitateaz. Horiek horrela, sozietate egokia da ondoren aipatzen diren neurriak abian jartzeko eta lagun egite profesionala egiteko. Hona hemen laguntzeko neurriak:

  1. Lege eta arau-arloko neurriak.
  2. Jabe-elkarteentzako laguntza integrala.
  3. Ekonomia eta finantza-arloko neurriak.
  4. Gizarte-partaidetza eta partaidetza profesionalaren arloko neurriak.
  5. Jabe-elkarteentzako bitartekaritza-zerbitzua.

Gainera, Surbisak baditu zerbitzu profesionalak eta horietan arkitektoak, aparejadoreak, abokatuak eta gizarte-langile bat. Laguntza bereziak ere emango ditu, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzei erantsi dakizkiekeenak, eta horiek Surbisan tramitatu ahalko dira leihatila bakar batean. Itzuli behar ez diren laguntza horiek baliabide ekonomiko eskasak dituztenen kasuan % 75eraino hel daitezke.

Azkenik, eraikinek dituzten ezaugarri bereziengatik ez dituzte onartzean igogailu estandarrak. Horretarako, SURBISAk kontuan hartuko ditu aukera teknikorik ez-ohikoenak. Horrelako neurri berriak aplikatu dituzte dagoeneko Uri Zaharreko zenbait eraikinetan. Horietara bisita egin daiteke esperientzia bertatik bertara ikusteko eta, egoki iritziz gero, beste eraikin batzuetan horrelako neurriak hartzeko.

SURBISAren Administrazio Kontseiluak landutako beste gai batzuk

  • Surbisaren Administrazio Kontseiluak Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeari Harrobi plazako 7 etxebizitza transmititzea onartu du. Surbisak Bilbo Zaharrean erabilerarik gabe 9 etxebizitza ditu. Abenduan Administrazio Kontseiluak gaia landu zuen eta hiru aukera planteatu ziren: Lehenengoa, gaur onartu dutena, Udal Etxebizitzak erakundeak horietako 7 erostea zen, etxebizitza horiek errentan jartzeko. Gazteria eta Kirol Sailarekin batera, etxebizitzak “BilbaoGazte” Planaren esku uztea adostu da, Unibertsitatearekin erlazionatutako talentua erakartzeko eta Bilbo ezagutzaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren hiria izan bihurtzen laguntzeko. Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Sailari dagokionez, Gizarte Bitartekaritzarako Negoziatuarekin beharrak eta gabeziak elkarbanatu dira genero indarkeriari dagokionez, Bilbo Zaharreko etxebizitzetako baten bateko baliabidearekin batera lan egite aldera.
  • Beste alde batetik, Surbisaren Administrazio Kontseiluak Iralako 57 eraikin bere lan-eremuaren barruan sartzea erabaki du, baita Eusko Jaurlaritzari eskatzea, eremu hori alde degradatua dela adierazteko. Horrela orain dagoen aldea handituko litzateke. Surbisak Iralari buruzko azterlan sakona egin du, udalaren esku-hartzea behar duten eraikin eta hiri-espazioak identifikatzeko. Ildo horretatik, auzoan eraberritu beharrean dauden beste 57 eraikin identifikatu dituzte. 1955ean Etxe Merkeen Planaz ezaguna izan zen Bizkairako Etxebizitzen Planaren barruan eraikitako etxeak dira. Alderdi ekonomikoak, teknikoak, artatze-baldintzak eta eraberritze-beharrak aztertu dituzte aipatutako lanean. Etxebizitza horietan bizi diren familien egoera sozio-ekonomikoa ere aztertu dute. Surbisak 2015ean egindako lanaren ondorioa hauxe da: etxebizitza horiek orokorrean Eusko Jaurlaritzak babestutako berregokipenerako aldea adierazteko lau baldintzak betetzen dituztela. Horiek horrela, Administrazio Kontseilua horren jakinaren gainean jarri ondoren, adierazpena egiteko eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari.

Zer da Surbisa?

SURBISA udalaren sozietatea da eta Bilboko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak eraberritzea du xede. Haren lan-eremuaren barruan daude Uri Zaharra, Bilbo Zaharra, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu. Alde batetik, eraikinen ondasuna segurua, irisgarria eta efizientea izatea; eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea. Bestetik, eraginpeko aldean bizikidetza erraztea. SURBISAk bizi-kalitatea hobetu, jarduera sortu eta urian eragin positiboa izan dezan aberastasun ekonomikoa sortu nahi du.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras