B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BILBOKO UDALAK BERE WEBGUNEAN ARGITARATUKO DITU BIHAR 2017KO AURREKONTUAN SARTZEKO HERRITARREK AURKEZTUTAKO 302 PROPOSAMEN

Bilboko Udalak bihar, ekainak 29, eguaztena, argitaratuko ditu bere webgunean (www.bilbao.eus) herritarrek parte-hartze bidezko aurrekontua izenekoaren barruan, aztertzeko, aukeratzeko eta lehenesteko fasea gaindituz gero, udalaren 2017ko aurrekontuetan sartuko diren herritarrek aurkeztutako 302 proposamen. Webgunean horien izena eta azalpen txiki bat agertuko da.

Bilbon, 2016ko ekainak 28

Juan Mari Aburto alkatearen taldeak abian jarritako ekimen berria da, udala herritarrei hurbiltzeko beste urrats bat. Gotzone Zaldunbide Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailaren zinegotziaren ustez, ekimenak harrera ona izan du eta udalaren atarian ikusiko denez herritarrek egindako proposamenak oso interesgarriak dira eta argudio onak dituzte.

302 proiektu jaso eta aztertu dituzte eta azpimarratu behar da gehienak (269) internet bidez aurkeztu dituztela. Erregistro bidez, ordea, 33. Hots, % 89,1 aurkeztu dituzte internet bidez eta % 10,9 bulegoetan. Hortaz, teknologia berrien erabilera gero eta handiagoa da.

Norbanakoek egin dituzte ekarpen gehien; zehatzago 242, hots, % 80,13. Elkarteek, ordea, 60 proposamen egin dituzte, % 19,87.

Norbanakoek aurkeztutako proposamenei dagokienez, sexuen arabera alde txikia dago. Zehatzago, % 51,2 dira gizonek aurkeztutakoak eta % 48,7 emakumezkoek aurkeztutakoak.

Hasierako proposamen hauetako gehienak 41 eta 50 urte bitartekoek egin dituzte, hau da, proposamen guztien % 30,6; ondoren dator 31 eta 40 urte bitarteko tartea, proposamenen % 21,9rekin, eta 18 eta 30 urte bitartekoa, norbanakoen proposamenen % 20,7rekin. Datu bitxien artean nabarmendu behar da 5 adingabekok proiektuak aurkeztu dituztela, 16 urtetik gorakoek proposamenak aurkezteko aukera baitzuten. Bestalde, proposamen bat aurkeztu duen adin handieneko pertsonak 88 urte ditu, eta proposamena webgunearen bitartez bidali du.

Era berean, proposamenak bidali dituzten norbanakoen jatorrizko Barrutiei begira, 7. Barrutikoek (Errekalde) egin dituzte ekarpen gehien, % 21,5. Horren ostean hauexek datoz: 5. Barrutikoak (Ibaiondo) % 15,7rekin eta 6. Barrutikoak (Abando) % 15,3rekin, eta proposamen gutxien aurkeztu duena 4. Barrutia (Begoña) izan da, proposamenen % 5,8 baino ez.

Proposatutako gaiak

Azkenik, aurkeztutako proiektuen gaiak ere oso anitzak izan dira. Gehienek Euskara, ekipamenduak eta mugikortasuna dituzte ardatz, baina aurkeztutako proposamenetan Udal sail guztiei dagozkien gaiak daude: Kultura eta Hezkuntza, Haurrak eta Gazteak, jarduera ekonomikoaren sustapena eta ekintzailetza, irisgarritasuna, ondare historikoa, hiri-garapena, gizarte-zerbitzuak…

Behin Udalaren webgunean aurkeztutako 302 proposamenak argitaratuta, uztailaren 1etik aurrera hasiko da beste fase bat, Udaleko sailek proposamenak aztertu eta lehenesteko, Gobernu Batzordeak onartuko duen 2017ko Aurrekontu Proiektuan jasota gera dadin.

Berritasun asko daude Parte-Hartze bidezko Aurrekontuaren prozesu berri honetan. Herritarrek egindako ekarpenekin batera, beharbada, garrantzitsuena Bilboko Udalak lehen aldiz 2 milioi euroko erreserba egitea da, urteko aurrekontuetan bideratzeko. Zenbateko hori Auzokide Plana programaren 12 milioi euroko zenbatekoari gehitu behar zaio. Auzoen plangintza, garapena eta auzoetako obren burutzapena eta hobetzeko jarduketak adostea da horren helburua, Bilboko herritarrek, eragile politikoek eta gizarte eragileek barrutietako kontseiluen bidez egindako lehenespenen arabera.

Modalitate biak kontutan hartuta, Bilboko Udalak parte-hartze bidezko aurrekontura guztira 14 milioi euro bideratzen ditu.

Parte hartzeko eredu berria

Bilboko Udalak abian jarri duen Parte-hartze bidezko Aurrekontuen prozesua Paris, Reykjavik, New York eta nazioarteko beste leku batzuetan nahiz Madril, Bartzelona eta gasteiz gisako hiri garrantzitsuetan ezarten ari diren beste prozesu batzuen berrikuste eta aztertze sakonaren emaitza da.

Gotzone Zaldunbide zinegotziak azaldu duenez, “orain hasierako etapan gaude, eta parte-hartzeari buruzko kopuruak pozteko modukoak dira oso; esan bezala, hasieran baino ez gaude eta badugu oraindik zer ikasi eta zer hobetu, baina argi dago prozesu hau geratzeko asmoz etorri dela Bilbora.”

foiletoa

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras