B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak alde zaharreko San Nikolas Jauregia zabalduko du jendearentzat

Bilboko Udalak alde zaharreko San Nikolas Jauregia zabalduko du jendearentzat, ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programaren bitartez, ekimenaren arrakasta ikusita uztailean lehen aldiz izango diren bisita gidatuetan.

Uztailaren 5etik 29ra pertsona guztiek, BBVA Fundazioaren egoitza den estilo neoklasiko frantseseko jauregitxoa bisitatzeko eta bere historiari, arkitekturari eta jatorrizko elementu asko kontserbatzen dituen barne diseinuari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko aukera izango dute.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak joan den maiatzean ekin zien berriro Hiriko eraikin enblematikoetara egiten ziren bisita gidatuei, ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programaren barruan. Edizio honetan, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako hainbat jauregitan zentratuko da. 2010ean martxan jarri zen jarduerak gero eta bisita gehiago izan ditu, jendeak gero eta harrera hobea eskaini baitio. Hori dela eta, aurten, lehen aldiz, uztailerako ere programatu dira, maiatzean, ekainean eta irailean egiteaz gain.

Maiatzean jendeak Olabarri jauregia bisitatu ahal izan bazuen eta ekainean Alde Zaharreko zenbait jauregitxo, datorren uztailean, izen bereko plazatxoan dagoen San Nikolas jauregiak zabalduko ditu ateak. Banco de Bilbao izenekoaren, Hiriko lehenengo bankuaren, egoitza izan zen, eta une honetan higiezinak banku horrekin lotuta jarraitzen du, BBVA Fundazioaren egoitza baita. Bisitak uztailaren 5etik 29ra izango dira, eta plaza datorren ASTELEHENETIK, ekainaren 27tik, aurrera erreserbatu ahal izango da.

BBVAren egoitza San Nikolas eraikinean dago, arbelezko mantsarda erremate tipikoa eta ukitu frantsesa dituen estilo neoklasikoko jauregitxoan. XIX. mendean eraiki zen, Eugéne Lavalle Pariseko arkitektoaren planoetan oinarrituta. Lanak Bordeleko Jamain, Pére et fils kontratistei esleitu zitzaizkien. Lehenengo lanek, garai hartan oso kopuru handia zen 395.000 franko balio izan zituen.

San Nikolaseko Ostatua izan zenak eta ondoan zeuden zenbait etxek hartzen zuten orubean eraikia, lehenengo harria 1865eko martxoaren 30ean jarri zen, Areatzako angeluan, eta 1868ko urtarrilaren 7an zabaldu zen jendearentzat. Bankuaren bulegoak patio txikiari zegokion lekuan instalatu ziren, fatxada amaituta zegoen arren, Foruen eta Ascao kaleen artean oraindik ere etxe batzuk zeudelako. Azalera hori patio handiak eta Kutxa zerbitzuek hartu zuten ondoren.

1881ean eraikina handitu behar izan zen. Oraingo honetan proiektua Enrique Epalza arkitektoak –1896an udal arkitekto izendatutakoak– egin zuen. Bera izan zen garai hartan 243.500 pezeta, oso kopuru garrantzitsua, kostatu ziren obren zuzendaria. Denborak ez du asko aldatu eraikinaren barrualdea, jatorrizko elementu asko kontserbatzen dituen arkitekturako harribitxi txikia. Bertan lehenengo bankuaren sukurtsal txikia ere ikus daiteke. Une honetan higiezinak hainbat kultur jarduera jasotzen ditu, kontzertuak, hitzaldiak eta jardunaldiak, baina barrualdea bisitatzeko eta gune pribatura sartzeko aukera orain zabaldu da, BBVA Fundazioaren eta Bilbao IZAN programaren arteko lankidetzari esker.

Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira, astearteetan eta asteazkenetan 10:00etan, 16:30ean eta 18.00etan; ostegunetan 10:00etan, 12:00etan eta 16:30ean (16:30ean euskaraz) eta ostiraletan goizeko 10:00etan, datorren uztailaren 29ra arte. Bisita euskaraz egin nahi duten taldeek eguna eta ordua adostu ahal izango dute. Bisitak ordubete eta erdi inguruko iraupena izango du, eta talde bakoitzak, gehienez ere, 30 pertsona izango ditu. Hori dela eta, beharrezkoa izango da aurretik erreserba egitea 94 401 00 10 telefono zenbakira deituz (astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara), datorren ASTELEHENETIK aurrera.

casco-viejo

BILBAO IZAN

Bilbao IZAN programa duela hamar urte sortu zen, Bilboko biztanleei eta interesa duten guztiei, hiriaren historia, ondarea, eta gaur egun Hiria osatzen duten guneek denboran zehar izan duten bilakaera eta eraikuntza ezagutarazteko. Asmo horrekin zenbait ekimen gauzatu dira, horien artean, auzoetara egindako bisita gidatuak “Bilbo, hil bakoitzean auzo bat”, “Botxoko mendi-mazelak deskubritzen” eta “Hamabi begirada Bilbori” programen bitartez. Auzoetara egindako bisita gidatuen programari jarraipena emanez, Kultura eta Hezkuntza Sailak beste pauso bat eman zuen, bere arreta, ondarearen ikuspegitik bereziak diren Hiriko eraikinetan jarriz. Orain arte Bilboko 19 eraikin berezi bisitatu dira.

AGENDA:

Ondarearen hedapenerako Bilbao IZAN programa
BISITA GIDATUAK SAN NIKOLAS JAUREGIRA
(Topalekua: San Nikolas plaza, 4)

Uztailaren 5etik 29ra
Astearteetan eta asteazkenetan: 10:00etan, 16:30ean eta 18.00etan
Ostegunetan: 10:00etan, 12:00etan eta 16:30ean (16:30ean euskaraz)
Ostiraletan: 10:00etan
Doakoa. Erreserba zabalik ekainaren 27tik aurrera: 94 401 00 10 / 010 (astelehenetik igandera goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara

+Info: www.bilbaokultura.eus / Facebook: Bilbao Izan / Youtube eta flickr: bilbao kultura

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras