B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Unamunoren Eguna ospatuko da ostegun honetan, egileak Fuerteventura uhartean bizi izan zuen erbesteari buruzko “La isla del viento” filmaren emanaldi bereziarekin

BILBOKO UDALAK UNAMUNOREN EGUNA OSPATUKO DU OSTEGUN HONETAN, EGILEAK FUERTEVENTURA UHARTEAN BIZI IZAN ZUEN ERBESTEARI BURUZKO “LA ISLA DEL VIENTO” FILMAREN EMANALDI BEREZIAREKIN

Manuel Menchón Malagako egilearen lehenengo film luzea datorren azaroaren 18an estreinatuko da Estatu osoko zine aretoetan, baina OSTEGUN honetan Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan ikusi ahal izango da, 19:00etatik aurrera.

Bilbon, 2016ko irailaren 26an. Datorren ostegunean 152 urte beteko dira Miguel de Unamuno Bilbon jaio zenetik, 1864ko irailaren 29an. Bilboko Udalak egilearen egun instituzionala ospatuko du “La isla del viento” (2015) filmaren emanaldi bereziarekin. Manuel Menchón Malagako zinegilearen lehenengo lan horrek, egileak Fuerteventura uhartean bizi izan zuen erbestea kontatzen du. Datorren azaroaren 18an estreinatuko da Estatu osoko zine aretoetan.

Hurrengo egunean, OSTIRALEAN, eguerdiko 12:00etan, Unamuno Plazak, Bilboko Udalak egilea omentzeko urtero ospatzen dituen ohiko lore eskaintza eta adierazpen instituzionala jasoko ditu. Urteurrenarekin bat etorriz, Udalak, gainera, Miguel de Unamuno Saiakera Sariaren 2015eko edizioan saritutako bi saiakerak –euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan– argitaratu berri ditu. Lan horien egileak Joseba Gabilondo eta Encarna Alonso Valero dira.

“La isla del viento” lana, Miguel de Unamunoren erretratua da, uharte horretan bizi izan zuen erbestealdikoa. 105 minututan, Bilboko idazlearengan eraldaketa sakona eragin zuen esperientziaren xehetasunak aztertzen ditu. José Luis Gómezek antzezten du Unamuno, eta gainerako antzezleen artean Victor Clavijo eta Ruth Armas daude.

Emanaldi berezi hori OSTEGUNEAN, arratsaldeko 19:00etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea. Ekitaldian filmaren zuzendaria egongo da, filma aurkeztuz eta ondorengo solasaldian parte hartuz.

Paper-txori bat izango da “La isla del viento” lanaren, Manuel Menchón (Malaga, 1977) zinegilearen fikziozko lehenengo film luzearen, hari gidaria. Miguel de Unamunoren izena institutuko oroitzapenetara lotuta dago, garai hartan egile bilbotarraren eleberrietako batzuk irakurtzea agintzen zutelako.

Denbora igarota, Manuel Menchónek Unamunoren bizitzako oso gertakari garrantzitsua ezagutu zuen: 1936ko urriaren 12an Salamancako Unibertsitateko Paraninfoan ospatutako ekitaldia. Pentsalaria gamelu baten gainean eserita zegoen argazki bat ere aurkitu zuen, eta beste batean egilea irribarrez agertzen zen, eskuak soka batekin, Rodrigo Soriano diputatuari, erbestean bere kide izandakoari, lotuta.

Primo de Rivera diktadoreak erbestera bidali ondoren, Unamunok lau hilabete igaro zituen Fuerteventuran –1924ko martxoaren 10etik uztailaren 9ra–. Uhartean izandako bizipenak eta hamabi urte geroago gertatutakoa elkartzen dira filmean, Calaren pertsonaiaren bitartez. Cala, Puerto Cabraseko neskato behartsu eta azkarra, Salamancan hezkuntza jasoko duen neska gaztea izango da.

ARGITALPENAK

Beste alde batetik, Unamunoren Egunaren ospakizunarekin bat etorriz, Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XVI. Saiakera Sarian saritutako bi saiakerak argitaratu berri ditu: “Mujeres en vanguardia. Escritoras y artistas en la España de preguerra”, Encarna Alonso Valerorena eta “Globalizazioak eta erdi aro berria: diferentzien itzuleraz” Joseba Gabilondok sinatua.

Lehenbizikoan azpimarragarria da historiako garai hori emakumeen ikuspuntutik lantzean egileak erakusten duen originaltasuna, omisio nabarmenak eta bazterketa interesatuak, baina, batez ere, garai hartako intelektual espainiarren “maskulinotasuna edo patriarkalismoa” azaleratuz. Joseba Gabilondoren saiakerari dagokionez, Globalizazioaren inguruan hainbat atzera itzulera eginez, aro biktoriarra, neobarrokoa eta erdi aroa gogorazten ditu eta, azkenik, barbaroen garaiko bizipenak irudikatzen, subjektuaz eta honen geroaz hausnartuz.

Encarna Alonso Valero Granadako Unibertsitateko Espainiar Literatura saileko irakaslea da. Gaur egun, “La configuración del patrón poético español tras la Guerra Civil: relaciones literarias, culturales y sociales” izeneko I+G proiektuko ikerlari nagusia da. Hiru liburu eta hainbat artikulu idatzi ditu nazio eta nazioarte mailako aldizkarietan. Bere ikerketa lana XX. mendeko poesia espainiarrean eta genero azterlanetan zentratzen da.

Joseba Gabilondo –Euskadi Saiakera Saria 2014– Michiganeko Unibertsitateko (EEBB) Espainiera eta Portuges saileko irakaslea da, eta bertan bizi da duela bi hamarkada baino gehiago. Euskal Filologian Lizentziatu eta Literatura Konparatuan doktore, literatur jarduera emankorra izan du, zazpi liburu eta hainbat artikulu espezializatu argitaratu ditu.

Bi liburukiak datozen egunetan egongo dira salgai liburudendetan, eta Udal Liburutegi Sarean maileguan hartu ahal izango dira.

“LA ISLA DEL VIENTO” – FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: “La isla del viento” (Espainia / Argentina, FIC, 2015)
Iraupena: 105 min.
Zuzendaria: Manuel Menchón
Gidoia: Manuel Menchón, Dionisio Pérez, José Javier Rodríguez Melcón
Argazkia: Alberto D. Centeno
Antzezle taldea: José Luis Gómez, Victor Clavijo, Ruth Armas
Ekoizlea: 6M Films, MGC Producciones Cinematográficas y Audiovisuales, Mediagrama eta Motoneta Cine
Banatzailea: Begin Again Films

tarjeton_diaunamuno_160x117a

tarjeton_diaunamuno_160x117b

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras