B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Alkateak udaletxean egingo die harrera uriko adinekoen elkarteei

ALKATEAK UDALETXEAN EGINGO DIE HARRERA URIKO ADINEKOEN ELKARTEEI

Ohiko ekitaldi honekin, erakunde horiek zahartze aktiboaren alde egindako ahalegina eskertzen du Udalak.

Urriaren bata Adinekoen Nazioarteko Eguna denez gero, Bilboko Udalak harrera egin die uriko adinekoen 53 elkarteetako ordezkariei. Ohiko ekitaldi horretako buru izan da Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea eta Udalaren izenean eskerrak eman die erakunde horiei Bilbon zahartze aktiboa sustatzen dutelako.

Harreran, Alkateak “Bilbo hiri adiskidetsua adinekoekin” II. Planean landuko diren lehen ekimenak zeintzuk izango diren aurreratu du. Bilboko Udalak politikak bultzatzen ditu pertsonen bizi-kalitatea zahartzen diren neurrian hobetzeko; izan ere, horrela definitzen du Osasunaren Mundu Erakundeak hiri adiskidetsua. Juan Mari Aburtoren esan du: “Bilbo dagoeneko hiri adiskidetsua da adinekoekin. Eta are adiskidetsuago izan dadila nahi dugu. Buru-belarri ari gara II. plana eta Udalak hartu dituen konpromisoak lantzen, Uriko adinekoen oraingo eta etorkizuneko beharrizanak kontuan hartzen dituen uri baten aldeko konpromisoak”.

“Bilbo guztiona eta guztiontzat da. Uri inklusiboa egin nahi dugu, denok sartzen garen uria. Eta pertsona nagusiak lehen mailako hiritarrak izango diren Uria, beren eskubide guztiekin” esan du Alkateak. Bigarren Planean modu koordinatuan eta apustu berarekin ari dira Udaletxeko sail guztiak, denontzat pentsatutako uria egitea, alderdi guztiak kontuan hartuta: herritarrei arreta ematea, obra eta zerbitzuak, garraioak, kultura, komunikazioa… kanpoko eragileen iritziarekin eta adinekoen ordezkariekin batera.

Plan berria 2015eko azken hiruhilekoan abiatu zen eta bere helburu nagusia da zahartze aktiboa sustatzen duen uri batean aurrera egitea, osasunerako, parte hartzeko eta segurtasunerako aukerak optimizatuz. Datozen hileotan, Gizarte Ekintzak azken txostena aurkeztuko du; bertan azalduko dira zeintzuk diren bigarren planaren jarduketa berriak. Horien artean egongo dira ekimen hauek:

  • •Zahartze aktiborako jarduerak fisikoak: Bilbao Kirolak adinekoentzat prestatutako programak; Osasun eta Kontsumo Sailak adinekoentzat prestatutako gimnasia programa; uriak eskaintzen dituen jarduera belaunaldien artekoak, publiko zein pribatuak, adibidez martxak, parkeetan ariketa fisikoa egiteko espazioak eta dantzatzekoak.
  • •Parte hartzeko eta harremanak egiteko jarduerak: adinekoek sail batzuetako kontsulta eta eztabaidako espazioetan parte hartzea, esaterako Obra eta Zerbitzuak, Hirigintza, Zirkulazio eta Garraioak.
  • •Harremanak egiteko jarduerak, horietako batzuk belaunaldien artekoak: adinekoen jarduera ludikoak musikarekin, dantzarekin, antzerkiarekin edo jokoekin, teknologia berrien tailerrak, memora eta trebetasunak lantzeko tailerrak…
  • •Boluntario-lana bultzatzea. “Begirada aktiboa” programa sendotuko da.
  • •Espazio fisikoak hobetzea: parkeak, lorategiak, plazak, hiri-altzariak…
  • •Irisgarritasuna hobetzea goialdeko auzoetan eta erabilera komuneko elementu mekanikoak hobetzea (igogailuak, eskailerak, alfonbra mekanikoak eta beste elementu batzuk).

Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailak lan aparta egin du zahartze aktiboa sustatzen adinekoen elkarteentzako ekipamendua, mantentze-lanak eta jardueretarako diru laguntzen bidez; hain zuzen ere, ez du horretarako aurrekontua murriztu. 2016ko ekitaldian, 99.000 euro daude ekipamenduko gastuak ordaintzeko eta 745.000 euro daude mantentze-lanetarako eta jardueretarako.

Era berean, “Bilbo hiri adiskidetsua adinekoekin” I. Planaren ondorioz (2010-2015), Bilboko Udalak hainbat programa jarri zituen abian: “Begirada aktiboa”, “Adinekoentzako Orientazio Juridikoaren Zerbitzua Udalaren Gizarte Zerbitzuetan”, “Intergen- Bilbao”, “KZNAGUSI+60”, “Bilboko adineko emakumeen egoerari buruzko diagnostikoa” eta “Tailer kulturalak adinekoen elkarteentzat”, besteak beste.

ESKER ONAK

Harrera ekitaldian, Alkateak esker ona adierazteko plakak eman dizkie adinekoen elkarteetako presidente kargua uzten dutenei edo zeregin garrantzitsua izan duten pertsonei. Aurten hauek izan dira: Bolueta-Santutxuko Erretiratuen Elkarteko presidente kargua utzi duen Fermín Porras; Abandoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Zentroko presidente kargua utzi duen Francisco Lopez de Armiño; Amubi Bizkaiko Unitate Progresiboko Adinekoen Elkarteko presidente kargua utzi duen David Rabanal; Nabalur Erretiratuen Elkarteko presidente kargua utzi duen Jesús Duque; Elikagaien Bankuko presidente kargua utzi duen Nicolás Palacios; Indautxuko Etxe-Zuri Erretiratuen eta Pentsiodunen Zentroko presidente den Jose Antonio Fernandez Lauzurica; eta San Gabriel Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko fundatzailea den Maria del Carmen Ontavilla.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN EMANALDIA

Eguna ospatzeko, Bilboko Udal Musika Bandak kontzertua emango du eguerdian (12:00etan), Iñaki Urkizuk zuzenduta, Areatzeko kioskoan. Hau izango da programa:

  • PUENTEÁREAS (Pasodoblea)Reveriano SOUTULLO
  • A JUBILANT OVERTURE Alfred REED
  • EL BATEO (Preludioa)Federico CHUECA
  • ABESTUTEN ETA (Rapsodia euskalduna)Pelayo MARÍN
  • AMAPOLAJosé Mª LACALLE
  • MAMBO JAMBODámaso PÉREZ PRADO
  • ISLAS CANARIAS (Pasodoblea)Josep Mª TÁRRIDAS

EKITALDIA CAMPOS ANTZOKIAN

Ospakizunak bukatzeko, gaur arratsaldean jaia izango da Campos Antzokian. 500 pertsona inguru joango direla espero da eta emanaldi artistikoak izango dira: musika, dantzak, magia, bilbainadak… Beti bezala, adinekoak izango dira protagonistak. Ramón Bustamantek aurkeztuko du saioa eta Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotziak emango du ongietorria.

Ekitaldian, B+60 saria emango da. Sari hori iaz ezarri zen eta Bilbo adinekoekin hiri adiskidetsua izateko laguntzen duten alderdiak bereganatzeko asmoz arlo instituzionaletan, elkartegintzan eta kulturan nolabait nabarmendu diren adinekoen garrantzia azpimarratu nahi du. Oraingoan, elkartegintzaren arloan Sabin Ipiña Hormaetxea sarituko da, adinekoen elkarteetan zahartze aktiboaren alde egindako lanagatik. Arlo instituzionalean, Mª Luisa Mendizabal Varela aukeratu da Bilbon Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren aitzindaria eta bultzatzailea izan delako 80ko hamarkadan. Azkenik, arlo kulturalean, Mª Jesús Cava Mesa saritu da ibilbide oparoa izan duelako historialari, irakasle eta idazle modura.

Era berean, Bilboko Udalak bertaratu guztiei emango die gizarte zerbitzuetako udal baliabideak biltzen dituen agiri bat, adinekoek informazio gehiago eskatzen baitute horren eskaintzaren inguruan.

ctlwp7gweae64vz-jpg-medium

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras