B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilbaoarteko erakusketa aretoak urrian zehar bertan ekoiztutako Jonathan García lanaren ‘REVERBERANTES’ erakusketa izango du

BILBAOARTEKO ERAKUSKETA ARETOAK URRIAN ZEHAR BERTAN EKOIZTUTAKO JONATHAN GARCÍA LANAREN ‘REVERBERANTES’ ERAKUSKETA IZANGO DU

Bertan ekoiztutako erakusketa hau gaur inauguratzen da eta ikusgai izango da BilbaoArten urriak 21arte

BilbaoArteko erakusketa aretoak urrian zehar bertan ekoiztutako Jonathan García Lanaren “Reverberantes” erakusketa izango du. Belgikar jatorrizko artista hau doinuan eta elektronikan espezializatzen da, birziklatutako objektuekin musika tresnak eta automatak sortzen dituelarik. 2015ean Bilbao Arten artista egoiliarra izandako Jonathan García Lana epaimahai batek aukeratua izan zen bere egoitza artistikoaren emaitzak erakusteko. “Reverberantes” zabalik egongo da urriak 21arte, astelehenetik ostiralera 17:30tatik 20:30tara.

“Reverberantes” Jonathanek sortzen dituen mekanismo elektronikoek sortu dezaketen dardaran dauka jatorria, artistak edozein motako pieza edo danborretan kokatzen dituen mekanismoak. Artista ez da perkusioa sortzen duen erritmoaz bakarrik interesatzen, kolpearen errepikapena eragiten duen uhin-doinuetan bihurtzen den erresonantziarekin ere esperimentatzen du.

Erresonantziaren kontzeptuaren inguruan sortzen da bere azken lana: “Órgano Geodésico” izeneko dimentsio handiko musika-tresna interaktiboa, erakusketako pieza nagusia. Titulua funtzionamendua eta forman antzekoak diren organoan eta kupula geodesikoan dauka jatorria; lehenaren antzera, ukimen-kontrol bati konektatuta dauka erresonantzia-elementu sail bat; bestetik, kupularekin alderatuz, itxura geometrikoaren erpinak esfera baten azalerarekin bat egiten dute.

Pieza honez gain musika-tresna bitxiak aurkituko ditu bisitariak, eta azken urtean gauzatu dituen esperimentuen grabaketekin ere gozatuko du. Hauen artean bere azken automata musikala nabarmentzen da, espazio ezberdinetara moldagarria den “Rizómata”. BilbaoArten bekaduna zelarik ekoiztua, botanikako hazkuntza errizomatikoan dauka jatorria.

Azkenik, aretoaren atzealdean bere tailer pertsonalaren proiekzio panoramikoa egongo da, non bisitariak azken zazpi urteetan García Lanak sortutako proiektu desberdinetan zehar nabigatu ahal izango duen. Proiektu hauen artean Luigi Russolo Futuristak asmatutako musika-tresna esperimentalan inspiratutako “Variaciones de intonarumori”, Txekiar Errepublikan aurkeztua izan dena.

Jonathan García Lana, Tunipanea ezizenez ezaguna, (1985, Hasselt, Belgika) Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUan, eta “Arte Garaikidea, Teknologikoa eta Performatiboa” masterra burutu zuen. Bide anitzak jorratzen dituen artista da, nahiz eta nagusiki soinuaren eremuan lan egiten duen. Bere ikerketa eguneroko teknologiaren erabileraren ber-adierazpenean garatzen du, hau espresiorako erreminta eta bide berriak aurkitzeko mekanismo modura erabiltzen duelarik.

Hainbat leku eta jaialditan zuzenean aurkeztu du bere musika esperimentala. Eusko Jaurlaritzak saritua izan da Sorkuntza Fabriken barruan “Variaciones del Intonarumori” proiektuarekin, eta Bilboko Udalaren partetik ere saria jaso zuen “Oasis floracústicos” proiektuagatik. Irakaslea izateaz gain, tailerrak eta hitzaldiak ere eman izan ditu hainbat erakundetan, besteak beste, Artium, Bilboko Guggenheim Museoa, Kunst Universität Linz, EHUko Arte Ederren Fakultatea, Bilbao Arte, Hirikilabs (Tabakalera), Bilboko Azkuna Zentroa edo Medialab Prado.

2015 geroztik bere lana BilbaoArte Fundaziora lotuta dago, bertako MediaLab berriaren muntaian parte hartu zuelarik. Hau dela eta fabrikazio digitalarekin lotzen diren teknologietan sakontzeko aukera izan du, prozesu hauek bere azken lanetara gehitu dituelarik.

Erakusketa honen ondoren BilbaoArtek bertan ekoiztutako Nora Aurrekoaetxea eta Laura Ruízen “Si vis pacem para bellum” (urriak 28tik azaroak 18arte) azken erakusketa hartuko du, “Ateak Zabalik 2016” (abenduaren 2tik 19rarte) erakusketa kolektiboaz gain. Aurten ere, artista gazteen arte produkzioa ahalbidetzeko asmoarekin, BBK Fundazioak babesten duen beka programari esker BilbaoArten 35 artistek bere egoitzaren barruan proiektu ezberdinak garatzen dihardute.

JONATHAN GARCÍA LANA

“Reverberantes”

  • Irailak 30etik urriak 21era
  • BilbaoArte Erakusketa Aretoan
  • Inaugurazioa: Irailak 30 ostirala, 19:30etan
  • Astelehenetik-ostiralera 17:30tatik 20:30tara.
  • Sarrera dohainik
  • Fundación Bilbao Arte Fundazioa
  • Urazurrutia, 32. 48003 Bilbao www.bilbaoarte.org

1-3-627x376

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras