B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Zabala auzoak abesbatzen tradizioa berreskuratuko du OTXOTEEN IV. TOPAKETAREKIN

ZABALA AUZOAK ABESBATZEN TRADIZIOA BERRESKURATUKO DU OTXOTEEN IV. TOPAKETAREKIN

Zabala auzoak bihar, urriak 1, ospatuko du Otxoteen Topaketaren laugarren edizioa, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako 2012-2016 aldirako Plan Komunitarioaren barruan dagoena. Topaketak Bilboko Udalaren laguntza dauka, Bilbo Zahar, San Frantzisko eta Zabalako Udal Bulegoaren bidez, bai eta Zabala Berri Auzokoen Elkartearen eta Lur Maitea otxotearen laguntza ere.

Aurreko edizioetan bezala, Zabalako Otxoteen IV. Topaketaren helburua da auzo bilbotar peto-peto honen abesbatzen tradizioa berreskuratzea, duela urte batzuk arte inguruko ostalaritzako establezimenduetan biltzeko ohitura baitzegoen, abesti herrikoiak abesteko.

Horretarako, Lur Maitea, Errobi Kanta eta Jatorki Abots Zuriak otxoteek kalejira bat egingo dute Zabalako kaleetan, eguerdian. Baina eguna lehen orduan hasiko da, txistularien talde batek diana jotzen duenean.

Zabalan egingo duten ibilbidean, otxoteek emanaldiak egingo dituzte auzoko leku desberdinetan. Lehen emanaldia batera egingo dute, 12:15ean, Fleming Doktorearen plazan. Ordu laurden geroago Conde Aresti egoitzan (12:30). Ordutik aurrera, otxote bakoitza bere emanaldia egingo du Zabala kaleko 63an (13:00), Constantino Tenorearen kalean (13:20), Xenpelar eta Juan de Garay kaleen arteko gurutzean (13:20) eta Xenpelar eta Zabala kaleen arteko gurutzean (13:20). Azken emanaldia ere bateratua izango da, Xenpelar eta Zabala kaleen artean (14:30).

Zabalako Otxoteen IV. Topaketa hau amaitzeko, 19:00etan doako kontzertua izango da San Rafael parrokian. Bertan izango dira hiru otxote eta txistularien taldea; bakoitzak hiru pieza interpretatuko ditu eta amaieran Txanton Piperri operako Euskal Herriko semeak gera abestuko dute denak batera.

Berritasunak

Zabalako Otxoteen IV. Topaketa honetako berritasun handienetako bat da emakumeen talde batek hartuko duela parte, Bilboko Jatorki Abots Zuriak otxoteak. Kasu benetan berezia da, otxotismoaren zortzi hamarkadetan nekez egon direlako dozena erdi emakumezkoen talde. Jatorki Abots Zuriak 1989an sortu zen, Jatorki Abesbatzaren barruko ahots zurien talde modura. Jatorki Abesbatza 1973an sortu zuen Andoni Arregi Lizarraga musikari eta konpositoreak.

Era berean, lehen aldiz Iparraldeko otxote bat izango da Zabalako Otxoteen Topaketan, Errobi Kanta. 1979an sortu zen Baionako San Andres elizako parrokiako koru modura.

Aurtengo hirugarren otxotea Lur Maitea da, Bilbon 2012an sortu zena, urteetan Euskal Herriko kultura musikalean garrantzi handia izan duen taldeen eredua gordetzen laguntzeko asmoz.

Otxoteak zortzi pertsonako taldeak dira, ahotsaren tonu desberdinetan banatuta. Tradizio hori 1930eko hamarkadakoa da, Euskal Herri osoko ostalaritzako establezimenduetan zabaldu zenean, bertan biltzen baitziren abesteko eta jaiak eta ospakizunak alaitzeko.

zabala-programa-mano-id2016

zabala-programa-mano-id2016a

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras