B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak bosgarren edukiontzia zabalduko du Zurbaran, Uribarri, Arabella, Txurdinaga, Otxarkoaga, Begoña eta Bolueta auzoetara

BILBOKO UDALAK BOSGARREN EDUKIONTZIA ZABALDUKO DU ZURBARAN, URIBARRI, ARABELLA, TXURDINAGA, OTXARKOAGA, BEGOÑA ETA BOLUETA AUZOETARA

Hirugarren fase honekin edukiontzi marroia bilbotarren % 35en esku jarriko da.

Bilboko Udalak abian jarri du gai organikoak bereizita batzeko edukiontzi marroia zabaltzeko hirugarren fasea.

Guztira 135 edukiontzi berri jarriko dira, 2. Barrutian (Zurbaran, Uribarri eta Arabella), 3. Barruti osoan (Txurdinaga eta Otxarkoaga) eta 4. Barrutiko auzo bitan (Begoña eta Bolueta). Hiru faseak eginda, bilbotarren % 35en eskura jarriko da edukiontzi marroia; hau da, etxeetan gai organiko begetal kozinatu zein gordina bereizita bildu ahalko dute. Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean zabaltzen ari da bosgarren edukiontzia apurka-apurka Bilbon.

Hondakinak hobeto aprobetxatzea da gai organikoa bereizita hartzearen helburua, hain zuzen, ingurumenerako, ekonomiarako eta osasunerako ona delako. Hondakin guztien % 40 gai organikoak dira. Hortik hondakin horiek behar bezala tratatzeak inguruarentzat duen garrantzia.
Edukiontzi marroian jatorri begetaleko (fruta, barazki, lekale, ortuari, landare, lore eta holakoen hondakinak) kozinatuak eta gordinak batu daitezke. Hondakin horiek bildu ondoren konposta egiteko instalazioetara eramaten dituzte. Konposta lurraren ongarria da eta, besteak beste, lorazaintzan, nekazaritzan eta obra zibilean erabiltzen dute.

Edukiontzi marroiek, besteek ez bezala, sarraila dute eta sarraila giltzaz zabaltzen da. Kalitateko konposta egiteko, edukiontziaren erabilera ekimenarekin konprometituta dauden pertsona ondo informatuek bermatzea da kontua.

Bilboko Udalak, aurreko faseetan bezala, informazio-bilerak antolatu ditu auzoetan. Familiak materiala hartzen ari dira gai organikoak bereizita batu ahal izateko. Hain zuzen, 10 litroko zakarrontzi bat, alde guztietatik aireztapena duena, hatsa ekiditeko; edukiontzi marroia zabaltzeko giltza, konposta egiteko balio duten poltsak eta azalpenak batzen dituen foileto bat, zein hondakin bildu eta zein ez jakiteko.

Era berean, informazio-kanpaina egiten den bitartean, ingurumen-arloko hezitzaile bat bilerak egingo diren auzoko kaleetan eta plazetan herritarrei horren berri ematen die, bereizitako bilketa berri honekin bat egin dezaten. Triziklo batean doa eta kanpaina iragartzen duen kartela daroa, jendearen arreta erakartzeko.

Edukiontzietan aurrerago kendu ahalko diren eranskailuak jarri dituzte eta auzoetako etxeetako gutun-ontzietan 25.500 diptiko sartu dituzte informazioa emateko. Eraginpeko aldeetako eraikinetan eta espazio publikoetan informazioa emateko 100 kartel jarri dituzte.

Errefortzua

Urriaren 6an amaituko da kanpaina eta dagoeneko edukiontzia zabalduta dagoen aldeetan (1. eta 2. Barrutietan) errefortzu-ekintzak egingo dira. Foiletoak, informazio-txartelak, telefono-deiak eta informazio-saio bereziak erabiliko dituzte, besteak beste, herritarrei egiten duten lana eskertzeko eta gai organikoa bereizita hartzen ez dutenak egiten has daitezen animatzeko.

Bilboko Udalak birziklatu daitezkeen zati guztiak bereizita biltzeak, Bizkaiko hondakinen plan integrala betetzeari begira, duen garrantzia gogorarazi nahi du. Hori Europa Batasunak emandako zuzentaruekin bat etorrita. Izan ere, hondakinen pizu guztiaren % 50 gutxienez bereizita bildu behar da, geroago berriro erabiltzeko edo birziklatzeko. Horiek horrela, herritar guztiak kontzientziatzea oso garrantzitsua da.

quinto_contenedor

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras