B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Euskal Museoak 3D betaurrekoak jarriko ditu hurrengo erakusketa inauguratzeko: ESTEROSKOPIAK 16+16

EUSKAL MUSEOAK 3D BETAURREKOAK JARRIKO DITU HURRENGO ERAKUSKETA INAUGURATZEKO: ESTEROSKOPIAK 16+16

Eulalia Abaituaren argazkiekin eta euskal emakumezko idazleen kontakizunekin osatutako erakusketa urtarrilaren 29ra arte egongo da irekita.

Euskal Museoak Estereoskopiak 16+16 erakusketa inauguratu du. Erakusketan Eulalia Abaituaren (Bilbo, 1853-1943) argazkiak izango dira protagonistak, erakundeak gordetako altxorra baitira. Argazkilariaren 16 irudiak era harrigarrian aurkezten zaizkie ikusleei; izan ere, 3 dimentsiotan daude, eta euskal emakumezko idazleen 16 kontakizunek deskribatzen dituzte.
Erakusketak ohiko formatuekin hausten du, eta arlo bisualaren eta ahozkoaren arteko batuketa da.

Lehenengo batugaia Eulalia Abaituaren 16 argazki dira, gehienak zuri-beltzean eta beirazko euskarrian, formatu estereoskopikoan. Bi argazki pare modu estereoskopikoan jarriz gero, 3 dimentsiotan ikusten dira.

Normalean, Museoan erakutsitako egile horren irudiak bi dimentsioko formatuan aurkeztu izan dira. Oraingo honetan, dena aldatu da; poliesterreko formatu anaglifoko erreprodukzioak erakusten dira, hau da, 3Dko irudiak erreproduzitzeko teknika erabilita, 110 x 110 cm-ko pantailen barruan leden bidez atzetik argiztatuta. Irudi tridimentsionaletan ikusarazteko, beharrezkoak dira kolore ezberdineko kristalak dituzten betaurrekoak, bata urdina eta bestea gorria. Horiek Museoan eskainiko dira, audiogida batekin batera.

Bigarren batugaia argazkiak deskribatzen dituzten 16 ahotsak dira. Emakume euskaldunen ahotsak dira, Abaituaren lana ikusi ondoren sortutako sentimenduei buruz diharduten testuak egin dituzten idazleenak, hain zuzen ere. Hautaketarako, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta Etxepare Euskal Institutuko euskara sustatu eta hedatzeko zuzendaria den Mari Jose Olaziregiren aholkularitza literarioa izan du Museoak.

Abaituaren argazkiekin “hitz egin” duten egileen zerrenda honako hauek osatzen dute: Aurelia Arkotxa, Laura Mintegi, Lourdes Oñederra, Katixa Agirre, Leire Bilbao, Uxue Alberdi, Ana Urkiza, Mariasun Landa, Yolanda Arrieta, Karmele Jaio, Miren Agur Meabe, Arantxa Urretabizkaia, Tere Irastortza, Itxaro Borda, Eider Rodriguez eta Danele Sarriugartek.

Testuak euskaraz sortu dira jatorriz, eta gaztelaniara eta ingelesera itzuli dira, ikus-entzule gehiagorengana iritsi ahal izateko. Argazkilariaren lanak ikusi bitartean audiogidarekin testuak entzutea da kontua.

Egileari dagokionez, Abaituak bere lekua egin du gure historian, argazkilari gisa egindako jarduerari esker. Egilearen garaia adierazten duten euskarrietan finkatutako ikuspuntu berezia islatzen duten ilustrazioak, bistak, eszenak… dira, eta gure iraganaz hitz egiten dute.

Aukera bikaina da emakume honen lana modu harrigarri eta ezberdinean ezagutzeko. Era berean, aukera bikaina da euskal idazleen lan inspiratzailea entzuteko.

Kolaborazio berezia

Duela zenbait egun, Itsas Museoak “Estereoskopikoa. Bilbo, XX. mendearen hastapenetan, 3Dn” erakusketa aurkeztu zuen. Erakusketan, Jesús de Echebarria argazkilari bilbotarrak egindako irudi estereoskopikoak biltzen dira.

Euskal Museoak eta Itsas Museoak batera lan egin izan dute beste hainbat jarduera eta programaziotan. Oraingoan, argazki estereoskopikoari buruzko bi erakusketa eta hainbat jarduera programatu dituzte. Egintza garrantzitsuenetako bat sarrera konbinatua izango da, eta, hartara, ikusleek bi museoak bisitatzeko aukera izango dute, %50eko beherapenarekin bigarren museoko sarreran.

estereoskopia-imagen

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras