B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Jarduera fisikoa sustatzeko “IBILTARIEN SAREA” eta “ZAHARTZE OSASUNGARRIA” programak abian dira

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO “IBILTARIEN SAREA” ETA “ZAHARTZE OSASUNGARRIA” PROGRAMAK ABIAN DIRA

Osasun eta Kontsumo Sailak bizimodu osasungarria izateko ohiturak eskuratzea bultzatzen du, bizimodu aktiboaren oinarri izan daitezen. Jarduera biak doakoak dira.

Beste behin ere, Osasun eta Kontsumo Sailak kiroletako zapatillak jantziko ditu jarduera fisikoa bultzatzeko “Ibiltarien sarea” eta “Zahartze aktiboa” programen bidez. Urrian abian jarriko diren programa bi horien helburua da bilbotarrek bizimodu aktiboan oinarritutako ohitura osasungarriak eskuratzea.

Alde batetik, “Ibiltarien Sarea” aste honetan, urriak 3, hasi da, ibiltzeko ohitura eguneroko bizimodura gehitzea eta harreman sozialak lantzeko helburuekin.

Yolanda Díez Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi duenez, iazko arrakasta ikusita (6.228 bilbotar baino gehiagok parte hartu zuen), ibiltarien sareko programazio zabalagoa eskainiko dute aurten. Horrela, bada, urrian hasi eta ekainaren amaierara arte egunero egingo da, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Eta, berritasun modura, aurten eguazten arratsaldetan ere egingo da, 18:00etatik 20:00etara. Ez dago izena eman beharrik programan parte hartzeko, nahikoa da hileko egutegian adierazitako lekuan eta orduan egotea (www.bilbao.eus).

Programak ibilbide errazak proposatzen ditu, beste bilbotar batzuekin batera, uriko parke eta berdeguneez gozatzeko. Aukeratutako lekuetan jarlekuak, iturriak, komun publikoak, gimnasia egiteko zirkuitu txikiak eta beste azpiegitura batzuk egoten dira. Ikasturte honetarako 12 ibilbide prestatu dira, gutxi gorabehera 6 kilometrokoak. Hasi aurretik berotze-ariketak egiten dituzten parte-hartzaileek eta behin ibilaldia amaituta luzatze-ariketa batzuk.

Esperientzia eta prestakuntza duten monitoreek gidatzen dituzte ibilaldiak eta jarduera dinamizatu eta atseginago egiten dute, ibilbideko puntu interesgarriei buruzko informazioa eta oinetakoei, ibilbideei, luzatze-ariketei, hidratazioari eta beste gai batzuei buruzko aholkuak ere ematen dizkiete parte-hartzaileei.

Denborarekin parte-hartzaileek euren aldetik talde-dinamika propioa edukitzea da helburua, alegia, euren kontura uriko barrutietan taldeak sortzea eta antolatzea.

30 urte baino gehiago abian jartzen dela

Beste alde batetik, “Zahartze aktiboa” programa daukagu duela 30 urte baino lehenagotik. Hasiera-hasieratik, helburu izan du osasuna jarduera fisikoaren bidez sustatzea eta horretarako, hitzaldi-solasaldiak eta tailer teoriko-praktikoak egiten dituzte, pertsona nagusien kezka-iturri diren gaiei buruzkoak.

Honako honetan, ekimena urriaren 10ean hasi eta ekainaren amaierara arte luzatuko da. Díezek azaldu duenez, parte hartzea doakoa da baina lehentasuna emango zaie pertsona nagusienei. Begirale espezializatu batek gidatuko du jarduera, betiere Saileko medikuek eta erizainek gainbegiratuta.

Zehatz esateko, jarduera hau uriko barruti eta auzo guztietan egiten da, talde txikietan (25 pertsona inguru); guztira, 22 zentrotan (kiroldegiak, barrutietako udaltegiak eta bestelako ekipamenduak) egiten dira jarduerak.

Programa honek onarpen handia dauka bilbotarren artean; ikasturte honeterako 3.000 pertsona inguruk eman du izena, gehienak emakumezkoak, batez besteko 77 urtekoak.

Programaren barruan egiten diren Gabonetako eta ikasturte amaierako jaiekin harreman sozialak bultzatu nahi dira; izan ere, parte hartzen duten pertsona nagusien onura psikologikoa ziurtatuta geratu baita urteekin.

red-caminantes-octubre-2016

caminantes_504_1

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras