B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak AMIARTE elkartearen alde Campos Antzokian azaroaren 30era egingo den kontzertu solidarioan hartuko du parte

•  Amiarte egoera ahulean edo gizarte-bazterkeria jasaten duten pertsonei laguntzen dien elkartea da, sormen artistikoa erabilita prebentziorako, tratamendurako eta gizarteratzeko.

•  Fabio Álvarez piano-jotzaileak Mompou, Beethoven, Liszt, Debussy eta Crumben obrak joko ditu.

1. irudia

Gaur goizean AmiArte elkarteak Fabio Alvarez piano-jotzaileak Campos Antzokian, azaroaren 30ean, 20:00etatik aurrera eskainiko duen kontzertu solidarioa aurkeztu du. Prentsaurrekoan Begoña Inchaustegui AmiaArteko zuzendaria, Guillermo Barandiaran, Gondra Barandiaran Fundazioaren Patronatuko presidentea, eta Iñigo Pombo, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko zinegotzia izan dira.

15 euro balio duten sarreretatik ateratakoa osorik izango da Amiarte elkartearentzat, egoera ahulean edo gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonei prebentziorako, tratamendurako eta gizarteratzeko sormen artistikoa erabilita laguntzen dien elkartearentzat, alegia.

AmiArteko zuzendariak adieraz duenez, elkartetik baliabiderik gabeko dozenaka pertsona pasatzen direla urtean eta euren arazoei ihes egiteko eta komunitatea egiteko bidea aurkitu dutela.

“AmiArte aterpetxo bat da askorentzat. Bertan, hizkuntzen oztopoak gorabehera, denek elkar ulertzen dute euren sormen-lan artistikoei esker. Komunitatea sortu eta oinarrizko aurreneko laguntza ematen diegu Bilbora heltzen diren guztiei” azpimarratu du.

Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak, berriz, Bilboko Udalak horrelako hainbat ekimenetan esku hartzen duela nabarmendu du, kolektiborik ahulenei laguntzeko; kasu honetan, artearen bidez egiten da lan erabateko integrazioa lortzeko Bilboko gizartean.

Fabio Álvarez piano-jotzaileak Federico Mompouren obrarik adierazgarrienetakoa den Musica Callada (laburpenak) entzuteko aukera eskainiko du. Ludwig van Beethovenen 26. zenbakidun Sonata, Mi bemol Maiorrean Op. 81 Les Adieux entzungo dugu. Obra hau musikagilearen ikasle eta babesle izan zen Habsburgeko Rodolforen ohoretan idatzi zuen. Beste hauek ere entzun ahal izango ditugu: Franz Liszten Funérailles eta programari amaiera emateko Claude Debussyren Pour le piano eta George Crumb amerikar misikagilearen Makrokosmos II.

FILA CERO

Gainera, kontzertura joaterik ez baduzu ere, Fila 0ren bidez lagundu dezakezu, banku-transferentzia eginda elkartearen kontu hauetara:

  • Kutxabank ES04 2095 0008 3091 0895 7672
  • LaboralKutxa ES95 3035 0019 9101 9004 4624
  • La Caixa ES92 2100 0732 2302 0076 7296.

FABIO ALVAREZ

Musika-jotzaile aldartetsua eta adierazkorra. Musikarako grina erakusten du bere kontzertu komentatuen bidez, kontzertu benefikoetan parte hartuz eta jendeari laguntzeko arteaz baliatzen diren gizarte-erakundeei lagunduz.

New Yorken bizi da gaur egun; musikako masterra ari da egiten Phillip Kawin piano-jotzaile eta pedagogo ospetsuaren tutoretzarekin Manhattan School of Music eskola ezagunean. 2015ean Gondra Barandiaran Fundazioaren babesletza lortu zuen ikasketak egiteko.

Fabiok Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan (Donostia) ikasi du bere gradua, Emmanuel Ferrer-Lalöe piano-jotzaile frantsesarekin. Zenbait arlotan espezializatuta amaitu ditu ikasketak: musika garikidean Ricardo Descalzorekin, ahozko akonpainamenduan Maciej Pikulskirekin eta ganbera-musikan Gabriel Loidirekin.

Espainian, Frantzian, Portugalen eta AEBetan jo du. Aipatzekoak dira emanaldi hauek: “Lives at the Piano” Greenfield Hallen (New York); 400. Urteurreneko Kontzertua Mesnil Saint-Martinen bakarlari arituta Camerata Inceptumen (Frantzia; XII y XIV Ciclo de Novos Intérpretes “Teresa Berganza” (Santiago de Compostela); Donostiako Orfeoia (Donostia); Emakumeak Musikan XIII. Jaialdia (Getxo); Alzheimerra duten gaixoen familiartekoei laguntzeko kontzertu benefikoa (Ourense).

Nazioarteko hainbat jaialditan parte hartzeko aukeratu dute: LV “Música en Compostela” musika espainiarrari eskainia osorik; III Círculo Mercantil (Vigo) edo International Piano Festival “Jesús González Alonso” (Gijón).

Honako aholkulari hauek ere izan ditu: Ivo Pogorelich, Imre Rohmann, Josep Colom, Eldar Nebolsin, Ricardo Requejo, Jose Ramón Mendez, Julian Martin, Robert McDonald, James Giles, Nino Kereselidze, Gustavo Díaz Jerez, Mariana Gurkova, Jean-Philippe Guillo, Aurélie Forre, María Jesús Crespo, Maria Teresa Perez eta Alexander Kandelaki.

Zuzendari musikalaren postua lortu du oraintsu New Yorkeko United Moravian Churchen, piano-jotzaile, organo-jotzaile eta koruko zuzendari moduan lan egin duelarik.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras