B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilbo prest dago aratusteetarako, publiko guztientzako jai programarekin

BILBO PREST DAGO ARATUSTEETARAKO, PUBLIKO GUZTIENTZAKO JAI PROGRAMAREKIN

  • Bilboko Jai Batzorde mistoak 50etik gora jarduera dituen programa diseinatu dute, adin guztietako bilbotarrek ondo pasatu dezaten parte hartzekoak diren jarduera askotako jaiotan.
  • Aratuste-zapatua (otsailaren 25a) izango da egun handia. Egun osoan zehar, makina bat ikuskizun egingo da publiko guztientzat eta arratsaldean, berriz, Aratusteetako Mozorroen Lehiaketa.
  • Udalak behin eta berriz azpimarratu nahi du erasorik gabeko Aratusteen premia dagoela, eta berriro jarriko du abian erasoen prebentziorako kanpaina: “jaietan denak ez du balio, eta berez jazarpena dena ezin da ‘ligoteoarekin mozorrotu”.

1. irudia

Bilboko Udalako Jai Batzorde mistoak, gaur goizean, Itsas Museoan aurkeztu du otsailaren 23tik 28ra bitartean ospatuko diren Aratusteetako programazioa. Fantasia eta dibertsioa izango dira nagusi Bilbon, publiko eta gustu guztietarako hainbat ekimenekin.

Jai-egunotarako Udalak behin eta berriz azpimarratu nahi du erasorik gabeko Aratusteen premia dagoela, eta berriro jarriko du abian erasoen prebentziorako kanpaina: “jaietan denak ez du balio, eta berez jazarpena dena ezin da ‘ligoteoarekin mozorrotu”“Berriro hurbiltzen dira jaiak eta berriro jarri behar ditugu arreta eta kontua erasoetan. Aratusteetan ere ozen eta argi diogu: eraso sexistei eta jarrera sexistei EZ. Denok daukagu eskubidea jaietan ondo pasatzeko, mozorrotzeko, geure buruari barre egiteko, kalera irteteko ordu txikietara arte….baina jazarpenen eta erasoen beldurrik gabe” adierazi du Itziar Urtasun, Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta jaietako zinegotziak.

JaI Batzordeak lanean dihardute ahalik eta pertsona gehien hurreratu daitezen jaiotara eta, horretarako, 50etik gora jarduera antolatu dituzte ordu ezberdinetan: kontzertuak, dantza-ikuskizunak, umeentzako jarduerak, lehiaketak eta euron artean, mozorroen lehiaketa.

KOPLA TXIKIAK, TORRADAK ETA SARDINA ERRETZEA

Bilboko Aratusteak otsailaren 18ko eta 19ko Kopla Txikien Lehiaketarekin hasiko da. Jarduera hau otsailaren 18an (zapatua) izango da, 19:30ean, Zabalguneko eraikinean. Biharamunean, otsailaren 19an (domeka), 12:00etan hasita, Aratusteetako pontxe eta torraden lehiaketaren VI. edizioa egingo da Plaza Barrian.

Atariko horren ostean, otsailaren 23an (eguena) Aratusteetako asteburua hasiko da Zazpi Kaleetan, 20:00etan, hainbat kontzerturekin kalean. Otsailaren 24an (barikua) Bilboko ikastetxeetako eskola-umeen desfilea egingo da eta txokolatada ere bai Plaza Barrian. Arratsaldez, “Epaiketa Farolin eta Zarambolasi” eta eskarnioa Plaza Barrian eta, ostean, Bilbao Social Dantza elkartearen dantzaldia eta Asier Blbaoren ikuskizuna.

Gau-jaiaren ondoren, egun handia iritsiko da: Aratuste-zapatua, kontzertu eta jarduera pilarekin egun osoan zehar, eta Aratusteetako Mozorroen Lehiaketa. Aratusteak otsailaren 28an (martitzena) amaituko dira “Sardina erretzearekin”, Arriaga plazan.

UMEENTZAKO PROGRAMAZIOA

Hurrengo egunean, barikua, hilak 5, haurrentzako programazioaren ekintza nagusiekin hasiko da. Bilboko eskola eta ikastolen desfilea izango dugu, Albia lorategian hasi eta Plaza Barrian txokolatada handi batekin amaitzeko.

Txikienek eurentzako programazio berezia izango dute zapatuan eta domekan ere. Zapatuan, Gargantua, puzgarriak eta haurrentzako tailerrekin gozatu ahal izango dute Zabalguneko eraikinean bai goizez, bai arratsaldez.

Zapatuan, 12:00etatik aurrera, nahi dutenak Plaza Biribilera hurbildu daitezke erraldoiak, gaiteroak eta fanfarreak ikustera. Albia lorategian, berriz, Zirika zirkua, eta bitartean, hainbat kontzertu inguruan. Horrez gain, Zabalguneko eraikinean “El Bosque Encantado” musika eta antzerkia batzen duen antzezlana familiarentzat, hiru saiotan, goizez eta arratsaldez: Arratsaldetan 13.00etan euskaraz eta zeinu bidezko hizkeraren interpretearekin; 16.30etan gaztelaniaz eta 18.30etan euskaraz. Saio guztiak sarrera librea dute aforoa bete arte.

Domeka goizean, 12:00etatik 14:00etara bitartean, Erraldoiak eta Buruhandiak Areatzatik Arriaga plazaraino umeei atzetik segika eta gurasoak pozik, Gargantuaren ondoan.

Astelehenean, hilak 27, eguerdiko 12:30ean, Plaza Barriko Karpan Bilboko Udalaren bandaren kontzertua, Patxi Gonzalezekin, familientzat, eta 17:00etatik aurrera, Plaza barriko Karpan, puzgarriak eta umeentzako jolasak eta tailerrak.

FAROLIN ETA ZARAMBOLAS ATXILOTZEA ETA EPAITZEA

Aurten, Jaietako Batzordeak Bilboko Aratusteen pertsonaiarik herrikoienak diren Farolin eta Zarambolas, Tea Party DJ´s eta Bilboko Plaza Nueva tabernako Jon de Miguel izatea erabaki du.
Farolin bilbotarra da –ez da ezinbestekoa Bilbon jaioa izatea-, eta izugarri nabarmendu izan da bai bere lanean edo jarduera publikoan, betiere botxokoa izateaz nabarmendu eta bere lelorik nagusiena Semper Plus Ultra (Beti Haratago) izan daitekeelarik. Zarambolas bilbotar gibel-handia da, ezerk ere eragin ez-eta bizitza aldatuko ez diona. Bizimodu onaren buruzagi, eta bere bizimodua Carpe Diem-en laburbiltzen duena.

Hauen epaiketa otsailaren 24an, barikuan, izango da Plaza Barrian. Epaiketaren ostean, Farolin eta Zarambolasen iseka izango da kopla eta dantzekin Santiago plazan, eta geroago Asier Bilbaoren emankizuna Plaza Barriko karpan.

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure hiribilduan gaiari kutsu txirenea ematea erabaki zen, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hautsi eta umore kutsua ezarriz, hiritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agerian uzteko.

OTSAILAREN 25ean (ZAPATUA) BILBO JARDUERAZ BETERIK ETA MOZORROEN LEHIAKETA

Bilboko kaleak jardueraz beteko dira Aratusteak ospatzeko otsailaren 25ean (zapatua). Bilboko Udala eta Bilboko Konpartsen arteko lankidetzari esker era guztietako jendearen gustukoak izango diren Aratusteak eskainiko dira Bilboko hainbat gunetan. Hartara, Plaza Biribilean, Kale Nagusian, Zabalgune plazan eta Astarloan, 12:00etatik 19:30era bitartean, hainbat kontzertu, dantza-ikuskizun, Bilbo kantari, umeentzako ekitaldi, soinu-talde, erraldoiak eta nola Aratusteetako Mozorroen Lehiaketa izango dira. Epaimahaia Astarloako eszenatokian jarriko da arratsaldeko 17.00etatik aurrera, talde guztiek arratsaldean zehar euren mozorroak erakutsi ditzaten.

Nahi dutenak 17:30ean joan ahal izango dira Berastegira sardinarekin ‘selfie’ bat egitera. 19:30etik aurrera jaia Zazpi Kaleetan izango da, Santiago plazan eta Plaza Barrian.

INDABA LEHIAKETA

Otsailaren 26an (domeka), goizez, Indaba Lehiaketa egingo da Plaza Barrian. Horrez gain, goizean zehar, Buruhandiak eta Erraldoiak ikusteko aukera, eta arratsaldean, 18:30ean, ikuskizun bat izango dugu Beti Jai Alai Dantza Taldearen eskutik.

SARDINA ERRETZEA

Otsailak 28an, martitzena, arratsaldeko 19.30etatik aurrera Inauterietako unerik tristeena izango da. Sardina erretzearen unea, hain zuzen ere. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, hasiko da Plaza Berrian sardina erretzeko ekitaldia. Gorpua Plaza Barritik Arriaga Antzokiko plazaraino eramango da. Ikusleek segizioarekin batera egin ahalko dute ibilbidea Zazpi Kaleetatik Arriagako Plazaraino lutoz jantzita eta kandelak eskuetan daramatzatela. Arriaga Plazan izango den antzezlan batek emango die amaiera Aratusteei 20.00etan.

INTEGRAZIO NEURRIAK

Bilboko Udalak aurrera dihardu minusbaliotasunen bat daukaten guztiek jaietan parte har dezaten bermatzeko. Horrela jarduera guztiak egokitzen saiatuko da ahalik eta eskuragarriagoak izan daitezen. Horrez gain, jai egitarauak Braillez aurkitu ahalko ditugu Udaleko Informazio Bulegoan, ONCEren egoitzan (Perez Galdos, 11) eta Bilboko Turismo bulegoetan: Plaza Biribila, Abandoibarra 2, Aireportua, La Bolsa Udaltegia eta Barrainkuako Udaltegia. Programa honetan inauterietako kartelaren egileak berak egindako azalpen idatzia bilduko da Braillera itzulirik. Horrez gain, Farolin eta Zarambolasi egindako epaiketan zeinu bidezko interpretaria izango da.

Gainera, Zabalguneko eraikinean familiarentzat zuzenduta egongo den “El Bosque Encantado” musika eta antzerkia batzen duen antzezlanak zeinu bidezko hizkeraren interpretea izango du.

ARATUSTEETAKO EGITARAUA

Aratusteak_2017_liburuzka_FINAL

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras