B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak urtarrilaren 25ean eman zion hasiera belaunaldien arteko lehen zine forumaren zikloari

BILBOKO UDALAK URTARRILAREN 25EAN EMAN ZION HASIERA BELAUNALDIEN ARTEKO LEHEN ZINE FORUMAREN ZIKLOARI

  • Urtarrilaren 25ean lehen filma proiektatu zen, “¿Y si vivimos todos juntos?”, arratsaldeko 19:00etan Indautxuko El Carmen aretoan. Ondoren, ikusleek gai nagusiari buruzko elkarrizketa eta gogoeta egin zuten.
  • Filmak emango dira urtarril, otsail, martxo, maiatza, urri eta azaroko azken eguaztenean; sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.
  • Proiektatuko diren filmak gaur egungo gaietakoak izango dira, helduentzat eta herritar ororentzat: dibertsitate funtzionala, etxe kolaboratiboak, mendekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, dibertsitate kulturala eta harreman afektiboak.
  • Jarduera honen bidez, Udalak adin eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen parte-hartzea bultzatu eta uriko ekitaldietan belaunaldiartekotasuna sustatu nahi du.

Irudia

“Bilbo, Hiri Adiskidetsua Adinekoekin” izeneko bigarren planaren barruan ((B+60), Bilboko Udalak Belaunaldien arteko Zine Forumaren lehen zikloa aurkeztu du; ziklo hori 2017an egingo da. Ekimen honetan ikusleen artean elkarrizketa eta gogoeta sustatuko duten sei film proiektatuko dira. “Jarduera hauekin adin eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen parte-hartzea bultzatu eta uriko ekitaldietan belaunaldiartekotasuna sustatu nahi dugu”, adierazi du Gizarte Ekintzako zinegotzi den Iñigo Pombok.

Proiektatuko diren filmak gaur egungo gaietakoak izango dira, helduentzat eta herritar ororentzat: dibertsitate funtzionala, etxe kolaboratiboak, mendekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, dibertsitate kulturala eta harreman afektiboak

“Urte askotan zahartzaroari buruzko ikuspegi bakarra izan dugu, estereotipo negatiboetan oinarrituta, esaterako mendekotasuna, ahultasuna, hauskortasuna, eta abar, zahartzeak dakartzan arazo biologikoak soilik kontuan hartuta. Adineko pertsonak talde homogeneoa eta pasiboa zirela uste genuen. Kontzeptu hori zaharkituta geratu da eta gaur egun zahartze aktiboaz hitz egiten dugunean, adinekoen belaunaldi aitzindari batez ari gara, aipatutako estereotipoak apurtu nahi dituena, zeregin aktiboa behar duen talde heterogeneo modura aurkeztuz, bere nortasuna berreraikitzeko eta berriro definitzeko”, esan du Iñigo Pombok.

Jarduera honen bidez, Udalak tresna analitiko bat eskaini nahi die adineko bilbotarrei, aukera eta ekintzarako askatasuna neurtzeko eta sustatzeko, eta beren arazoak aztertzeko eta irtenbideak bilatzeko agente izan daitezen; horrela, adinekoak komunitatean eta beste adin eta kultura batzuetako taldeetan integratzea bultzatuko da. Horretarako, belaunaldi desberdinetako pertsonak etortzea eta belaunaldien arteko eztabaidarekin filmetako gai nagusiei buruzko gogoeta egitea espero da, elkar aberasteko, eta adinekoen inguruko aurreiritziak eta estereotipo faltsuak leuntzeko.

Filmak El Carmen aretoan emango dira (Indautxu), hileko azken eguaztenean, arratsaldeko 19:00etan, urtarrilean, otsailean, martxoan, maiatzean, urrian eta azaroan. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

PROIEKZIOEN EGUTEGIA

Urtarrilaren 25a: “¿Y si vivimos todos juntos?”
Zuzendaria: Stéphane Robelin
Generoa: Komedia. / Herrialdea: Frantzia /Iraupena: 97 minutu
Laburpena: Zahar-etxe batera ez joateko, bost lagun elkarrekin bizitzen hasi dira. Haiekin batera joango da etnologiako ikasle gazte bat, tesiko gaitzat adinekoen azterketa aukeratu duena.

Otsailaren 22a: “La familia Belier”
Zuzendaria: Eric Latirgau
Generoa: Komedia/ Herrialdea: Frantzia/ Iraupena: 105 minutu
Laburpena: Bélier familiako kide guztiak gorrak dira 16 urteko Paula izan ezik. Berak egiten ditu interprete-lanak gurasoentzat, batez ere familiak daukan landetxearen funtzionamenduari dagokionez. Paulari institutuko mutil bat gustatzen zaio eta abesbatzan eman du izena, harekin egoteko. Han jakingo du kantatzeko talentua daukala.

Martxoaren 29a: “La fiesta de despedida”
Zuzendariak: Tal Granit eta Sharon Maymon
Generoa: Drama/ Herrialdea: Israel /Iraupena: 95 minutu
Laburpena: Jerusalemgo zahar-etxea batean, lagun talde batek eutanasiarako makina bat egin du gaixo terminala den lagun bati laguntzeko. Baina makinari buruzko zurrumurruak zabaltzen direnean, beste zahar batzuek laguntza eskatuko diete, eta horrek dilema emozionala eragiten die eta abentura zentzugabe batean sartuko ditu.

Maiatzaren 31: “Amor”
Zuzendaria: Michael Haneke
Generoa: Drama/ Herrialdea: Austria /Iraupena: 107 minutu
Laburpena: Georges eta Anne, laurogei urtekoak, musika klasikoko irakasle jubilatuak dira eta Parisen bizi dira. Alaba ere musikaria da eta Londresen bizi da senarrarekin. Egun batean Annek bihotzekoak dauka eta albo bat paralizatu dio, eta hainbat urte iraun duen maitasunaren zenbaterainokoa neurtuko da.

Urriaren 25a: “El amor es extraño”
Zuzendaria: Ira Sachs
Generoa: Drama/ Herrialdea: Estatu Batuak/ Iraupena: 92 minutu
Laburpena: 2011n ezkontza homosexuala legeztatu zen New Yorken. Benek eta Georgek 39 urte daramatza elkarrekin eta ezkontzea erabaki dute. Handik gutxira, George azalpenik gabe kaleratu dute musika irakasten duen eskola katolikotik eta Chealsean daukaten pisua galdu dute. Polizien bikote gay batek George hartu du etxean, eta Ben ilobaren etxera joan da, Brooklynera. Beste pertsona batzuen etxeetan bizi behar izatea, atseginak izateko ahalegina edo zalantzazko etorkizunagatik daukaten kezka estreserako arrazoiak dira, denentzat.

Azaroaren 29a: “A cambio de nada”
Zuzendaria: Josu Inchaustegui
Generoa: Drama Herrialdea: Espainia Iraupena: 93 minutu
Laburpena: Darío, hamasei urteko mutila, Luismirekin ibiltzen da. Luismi auzokoa eta bere lagunik onena da. Baldintzarik gabeko adiskidetasuna daukate, umetatik ezagutzen dute elkarte eta elkarrekin ikasi dute bizitzaz dakiten guztia. Darioren gurasoak banatzen direnean, Daríok etxetik alde egiten du eta Caralimpiaren tailerrean hasten da lanean. Caralimpia aspaldiko gaizkilea da, garaile itxurak egiten; ofizioa eta bizitzaren onurak erakusten dizkio. Gainera, Daríok Antonia ezagutzen du, motogurdian altzari zaharrak biltzen dituen atsoa. Berarekin aurkituko du bizitza ikusteko beste modu bat. Luismi, Caralimpia eta Antonia izango dira bere familia berria, bizitza aldatuko dien uda batean.

  • Lekua: El Carmen aretoa (Indautxu)
  • Ordua: 19:00etan
  • ***Sarrera doakoa da, aretoa bete arte.
Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras