B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilbotarren % 91k uste du Bilbon ondo edo oso ondo bizitzen dela eta hirutik bik ontzat jotzen dute udalaren gestioa

BILBOTARREN % 91K USTE DU BILBON ONDO EDO OSO ONDO BIZI DELA ETA HIRUTIK BIK ONTZAT JOTZEN DUTE UDALAREN GESTIOA

  • Udal Zerbitzu eta Kudeaketaren aurrean Herritarrek duten Gogobetetasunaren Pertzepzio Orokorrari buruzko Azterlanaren arabera, ia herritar guztiek uste dute Bilboko egoera ekonomikoak oraingoari eutsiko diola edo hobetu egingo dela datozen urteetan.
  • Beste faktoren batzuen artean, azterlanean agertzen da herritarren segurtasunaren arloak emaitzarik onena eman duela 2004az geroztik. Indize ezin hobeak agertzen dira kaleen garbiketan eta zaborren bilketan eta emaitzarik onenetakoak garraio publikoan eta Bilboko auzoen arteko komunikazioan.
  • Hauek izan dira azterlanaren helburuak: Bilboko bizimoduaren kalitateari buruzko iritzia neurtzea, Udalaren gestioaren gainean herritarrek duten gogobetetasuna aztertzea eta Udalako sailen eta jardueren balorazioa ikertzea, 2015-2019ko Gobernu Planaren ardatz estrategikoekin bat etorrita.

 

 

Irudia

Bilboko Udalak gaur aurkeztu ditu Udal Zerbitzu eta Kudeaketaren aurrean Herritarrek duten Gogobetetasunaren Pertzepzio Orokorrari buruzko Azterlanaren emaitzak. Txostenak Bilboko bizimoduaren kalitateari buruzko herritarren iritzia eskaintzen du, Udaleko sailak eta euren jarduerak aztertuta eta elkarrizketatutako pertsonentzat zeintzuk diren lehentasunezko gaien balorazioa eginda.

Mikel Alvarez Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzaileak berak eskatutako agerraldian adierazi duenez, 2004az geroztik urtero egin ohi den azterlana da, herritarren balorazioen bilakaera aztertzeko eta aurrera egiteko gestio hobearen bidean.

Hauek izan dira azterlanaren helburuak: Bilboko bizimoduaren kalitateari buruzko iritzia neurtzea, Udalaren gestioaren gainean herritarrek duten gogobetetasuna aztertzea eta Udalako sailen eta jardueren balorazioa ikertzea, 2015-2019ko Gobernu Planaren ardatz estrategikoekin bat etorrita:

  • 1. ARDATZA. Lana eta jarduera ekonomikoa
  • 2. ARDATZA. Zerbitzu eta politika sozialak
  • 3. ARDATZA. Hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta balioen garapena
  • 4. ARDATZA. Kultura eta aisialdia
  • 5. ARDATZA. Segurtasuna
  • 6. ARDATZA. Hiri-eraberritzea eta ingurumena
  • 7. ARDATZA. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna
  • 8. ARDATZA. Auzoen garapena
  • 9. ARDATZA. Bilbo euskalduna
  • 10. ARDATZA. Gardentasuna, partaidetza eta gestio aurreratua

Bilboko Udalaren web orrian (www.bilbao.eus) eskuragarri dagoen azterlan hau abenduan eta urtarrilean gauzatu da, 1.320 elkarrizketa eginda telefonoz Bilbon bizi diren 18 urtetik dorako pertsonei; % 95,5eko konfiantza-tartea du.

EMAITZA BAIKORRAK

Azterlanaren ondoriorik nabariena Bilboko bizimoduaren kalitateak, berriro ere, indize bikainak lortu dituela da, azken urteotako baloraziorik handienetakora iritsita. Bilbotarren % 91k uste du Bilbon ondo edo oso ondo bizi dela eta hirutik bik ontzat jotzen dute – pertzepzio hori, gainera, zeharka ere ematen da – kolektibo soziodemografiko guztietan errepikatuta– eta elkarrizketatutako pertsona gehienek uste dute etorkizunean uriko bizimoduaren kalitatea hobetu egingo dela (% 70) eta bere barrutikoa ere bai (% 56).

Udalaren gestioari dagokionez, hiru pertsonatik bik ona dela deritzo – iritzi bera dute kontsultatutako kolektibo guztiek– ; horrek esan nahi du pertzepzioa hobetu egin dela aurreko urteetakoarekin alderatuta eta, batez beste, 5 puntutik 3,6 jarri diote.

Jarduteko lehentasunetan, berriz, langabezia, herritarren segurtasuna eta gizarte ongizatea gai nagusiak. Arreta gehien behar duten barrutiak, ostera, Errekalde eta Basurtu-Zorrotza

Etorkizunerako itxaropenetan ia bilbotar guztiek pentsatzen dute Bilboko egoera ekonomikoak, gutxienez, eutsi egingo diola oraingoari edota hobetu egingo dela datozen urteetan.

SEGURTASUNA, GARBIKETA ETA GARRAIOA, EMAITZARIK HOBERENAK

Udal Zerbitzu eta Kudeaketaren aurrean Herritarrek duten Gogobetetasunaren Pertzepzio Orokorrari buruzko Azterlan honek herritarren segurtasunari buruzko emaitzarik onena jaso du 2004az geroztik. 2015ean baino uri seguruagotzat hartzen dute bilbotarrek – baita beste hiri batzuekin alderatuta ere.

Hartara, bilbotarren % 70ek uste du Bilbo hiri segurua edo oso segurua dela. Hirutik bik egokitzat jotzen du Udaltzaingoaren presentzia eta gutxitu egin da Udaltzaingoaren presentzia handiagoaren eskaria, eskaria oraindik dezentekoa bada ere.

Era berean, indize ezin hobeak agertzen dira kaleen garbiketan, zaborren bilketan (hamarretik zortzik positiboa edo oso positiboa dela deritzo) eta auzoen arteko komunikazioan; izan ere, modu esanguratsuan hobetu da pertzepzio positiboa; % 70ek uste du komunikazio ona edo oso ona dagoela Bilboko auzoen artean.

Azkenik, azpimarratzekoa da lanaren eta jarduera ekonomikoaren atalean elkarrizketatutako ia pertsona guztiek ondo deritze uriaren irudiaren sustapenari. % 69k onargarria dela uste du inbertsioa eta talentua erakartzeko Udalak egiten du gestioa.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras