B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak egoitza erikinetako irisgarritasunari buruzko aholku zerbitzu berria eratu du

BILBOKO UDALAK EGOITZA ERAIKINETAKO IRISGARRITASUNARI BURUZKO AHOLKU ZERBITZU BERRIA ERATU DU

  • Hiri Plangintzarako sailak 2017ko diru-laguntzetarako deialdia zabaldu du. Aurten 930.000 bat euro banatuko ditu igogailuak jartzeko eta egoitza-eraikinetako arkitektura-oztopoak kentzeko.
  • Iaz, Bilboko Udalak 100 lanetarako diru-laguntza eman zuen uri osoan, 519.071 euro guztira.
  • Igogailurik ez duten Bilboko etxebizitza guztietan banatuko dira eskupaperak, herritarrek izan dezaten aholku-zerbitzu berri honen berri.

1. irudia

Bilboko Udalak egoitza-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeari buruzko informazio-zerbitzu berria sortu du. Eraikinetan sartzean, kaletik etxebizitzetara iristeko oraindik traba diren arkitektura-oztopoak dituzten komunitateek Hiri Plangintzarako Sailak abian jarri duen informazio-zerbitzu berri honetara jo dezakete.

Zerbitzu berri honetaz gain, Udalak 930.000 euro banatu zahi ditu diru-laguntzatan, igogailuak jartzeko eta etxebizitzetara sartzeko arkitektura-oztopoak kentzeko eta egiturazko eraberritze-lanak egiteko.

Bilboko Udalak eraikin partikularretan arkitektura-oztopoak kentzeko hainbat laguntza-programa sustatu ditu 1998az geroztik, herritar guztiei etxebizitzetarako irisgarritasuna bermatzeko asmoz.

Iaz, Bilboko Udalak igogailuak eta etxebizitzen irisgarritasuna hobetzeko beste elementu batzuk instalatzeko diru-laguntzak banatu zituen 519.071 eurotik gorako zenbatekoan, Hirigintza Sailaren bidez.

Gobernu Batzordeak laguntza horietarako eskaera-deialdia ireki du. Aurten, laguntza horiek 930.000 euroko aurrekontua izango dute. Egin-eginean ere, 900.000 euro etxebizitzetako eraikinetako arkitektura-oztopoak kentzeko eta 29.750 euro egoitza-eraikinei lotutako egiturazko elementuak konpontzeko.

Aholku-zerbitzu berria

Bilboko eraikinetako arkitektura-oztopoak kentzeko azken urteotako eskariari erreparatuta, Bilboko Udalak egoitza-eraikinetarako irisgarritasunaren gaineko informazio-zerbitzu berria zabaltzea ebatzi du.

Aholku-zerbitzu berri honetan, igogailuak jartzeko eta kaletik etxebizitzetara traba barik heltzea eragozten duten arkitektura-oztopoak kentzeko egin beharreko tramiteei buruzko informazioa eman nahi du.

  • Komunitateek aurretiaz hartu behar dituzten akordioak.
  • Irisgarritasun unibertsala lortzeko alternatibak.
  • Obretako lizentziak eskuratzeko eta ondasun pribatuak edo espazio publikoak okupatzeko administrazio-tramiteak. Udaleko beste sail batzuekin jardutea.
  • Eskuragarri dauden udal laguntzak.

Udalak diru-laguntzak eman ohi dizkie komunitateei. Obraren benetako kostuaren % 10 da zenbatekoa.

  • Igogailua jartzeko: gehienez 15.000 €, kaletik etxebizitza bakoitzera eskailera-mailarik gabeko ibilbidea lortzen bada.
  • Igogailuaren ibiltartea luzatzeko: gehienez 6.000 €
  • Plataforma jasotzaileak, atarietarako arrapalak eta abar jartzeko: gehienez 2.500€
  • Zenbait atari hartuko dituen igogailua jartzeko aurreproiektua idazteko: gehienez 1.500€
  • Eusko Jaurlaritzak ere ematen ditu diru-laguntzak.

Aholku-zerbitzu berri hau Hiri Plangintzarako Sailean egongo da. Ordua eskatu behar da aurretiaz, bertara joanda (Ernesto Erkoreka pl. 12-beheko solairua) edo helbide elektroniko honen bidez: urbanismo@bilbao.eus, telefono honetara deituta: 944204307 edota Udalaren web orriaren bitartea: www.bilbao.eus “Zure Udalak aditzen dizu” atalean.

Horrez gain, eskupaperak bidaliko dira igogailurik ez duten Bilboko etxebizitzetara, informazioa izan dezaten eta aholku-zerbitzu berri honetaz baliatu daitezen.

Arkitektura-oztopak kentzeko 2017ko diru-laguntzetarako baldintzak

Arkitektura-oztopoak kentzeko diru-laguntzak jaso nahi dituzten etxebizitzek, ondoko baldintzak bete behar dituzte:

  • Eraikinaren erabilera nagusia bertan bizitzekoa izatea.
  • Bizitzeko ez diren erabilerak daudenean, erabilera horiek, gehienez jota eraikitako azaleraren % 50 izango dira; ez dira kontuan hartuko beheko solairuak eta sotoak, horrelakorik egonez gero.
  • Etxeak, gutxienez, hamar urte (10) izatea.
  • Eraikinaren altuera, beheko solairua barne, gutxienez, lau (4) solairukoa izango da.
  • Eraikinaren antzinatasuna zein-nahi izanik ere, diru-laguntza eskatu baino lehenago, eraikinaren ebaluazio-txostena edo Eraikinen Azterketa Teknikoa (EAT) aurkeztu behar da Hiri Plangintzarako Sailean.

Era berean, aintzat hartzen da Otxarkoaga auzoaren berezitasuna; bertan bizi direnen gorabehera sozioekonomikoen ondorioz eta igogailu gehienak eraikinen kanpoaldetik jarri behar izatean obrak garestiagoak direnez, laguntza obraren benetako kostuaren % 20 izaten jarraituko du, gehienez 15.000 euro, hain zuzen ere.

Deialdi honetatik kanpo geratu dira Surbisaren jarduera-eremuaren barruko eraikinak (Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Gurutze auzoa, Irala- alde narriatua eta Zazpilanda), laguntza-sistema berezia dutelako. Ez da diru-laguntzarik emango familia bakarreko edo familia birentzako etxeetarako, ez eta etxe isolatu edo adosatuetarako ere.

Diru-laguntza hauek jaso gura dituzten jabeek edota jabeen elkarteek 2017ko azaroaren 15ª baino lehen aurkeztu ahal dituzte eskariak. Deialdiaren barruan sartzen dira oraindik erabaki gabe dauden lehenago aurkeztutako eskariak.

2016ko balantzea

Iaz, Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Sailak obretarako 106 lizentzia eman zituen, egoitza-eraikinetako arkitektura-oztopoak kentzeko eta 519.071 euroko diru-laguntza eman zuen lehendik egindako 100 obretarako:

  • 11 Otxarkoaga auzoan, igogailua jartzeko (8) eta obren aurreproiektua idazteko 83).
  • 25 igogailua jartzeko; lan horietako 10etan erabateko irisgarritasuna lortu zen.
  • 20 igogailuaren ibiltartea luzatzeko
  • Irisgarritasunarekin lotutako beste 44 obra (eskailera-igogailuak, arrapalak…)

1.220 eurotik 15.000era bitarteko laguntzak barruti guztietan banatu ziren; gehiago, jakina, igogailurik gabeko egoitza-eraikin gehiago dauden aldeetan, taula honetan ikus daitekeenez:

2016ko DIRU LAGUNTZAK IGOGAILUETARAKO
BARRUTIA ZENBATEK (€) LIZENTZIA KOP.
DeustU (1.B) 104.181,35 17
Uribarri (2.B) 51.220,24 9
Otxarkoaga-Txurdinaga (3.B) 126.758,16 11
Begoña (4.B) 71.388,04 20
Ibaiondo (5.B) 15.083,43 4
Abando (6.B) 82.239,45 18
Errekalde (7.B) 31.885,33 7
Basurtu- Zorrotza (8.B) 36.315,67 14
GUZTIRA 519.071€ 100

Udalerriko egoitza-eraikin guztietarako irisgarritasuna lortzea da Bilboko Udalaren helburu estrategikoetako bat. Horretarako, sustapen-programak gauzatzen dira, hala nola, diru-laguntzen programa eta komunitateentzako aholku-zerbitzu berri hau.

 

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras