B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak, SURBISA hirigintza elkartearen bidez, 1.700 familia baino gehiagori eman die laguntza 2016an

BILBOKO UDALAK, SURBISA HIRIGINTZA ELKARTEAREN BIDEZ, 1.700 FAMILIA BAINO GEHIAGORI EMAN DIE LAGUNTZA 2016AN

  • SURBISAk ia 12 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen eraikinak eta bizi kalitatea hobetzeko eta 1,7 milioi euroko laguntzak eman zituen iaz.
  • Guneka, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra dira laguntza espediente eta diru laguntza gehien sortu dituzten lekuak.
  • Era berean, SURBISAk 275 zuzeneko laguntza-ekintza egin zituen iaz jabeen elkarteen bizikidetzarako.
  • Horrela, Surbisak bere helburuetako bat bete du: leku baztertuenetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, etxebizitzak eta eraikinak irisgarritasun eta eraginkortasun energetikoaren irizpideekin berregokituz, eta bere eskumeneko hobekuntza urbanistikoa egitea.

Irudia

Bilboko Udalak, SURBISA eraikin eta etxebizitzetako berregokipena kudeatzen duen udal elkartearen bidez, 1.700 familia baino gehiagori eman zien laguntza iaz beren eraikinak hobetzeko lanak egiteko. Horrela jasotzen da atzo egindako Administrazio Kontseiluan aurkeztutako iazko balantzean.

Zehazki, Surbisak 1.712.000 euroko diru-laguntzak eman zituen eta Eusko Jaurlaritzak berregokipen lanetan 1.244.000 euro inbertitzea lortu zuen.

Gainera, SURBISAren lanak eragin ekonomiko handia izan zuen urian. Bere bitartekaritza, aholkularitza eta laguntze lanak ia 12 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen eraikinak eta bizi-kalitatea hobetzeko.

Horrela, bada, Bilboko Udalak, Surbisaren bitartez, auzo ahulenen berregokipena eta kohesioaren aldeko eta inguru eta eraikin-multzo berezien hobekuntzaren aldeko apustua egin du. Zerbaitegatik dago Surbisaren DNAn berregokipen-lanak egitea sustatzea laguntza teknikoen eta ekonomikoen bidez. Beti jartzen da arreta egoera ahulenetan dauden pertsonengan eta horien bizi-kalitatea hobetzean.

Laguntza hainbat modutan bideratzen da. Nabarmentzekoak dira familia ahulenei lanak ordaintzeko ematen zaizkien laguntzak (382.000 euro baino gehiago). Horren ondoren datoz etxebizitzak konpontzeko laguntzak, kontserbazioa eta irisgarritasuna bermatzeko (430.000 euro). Gainera, jabeen elkarteei emandako laguntzak daude, eraikinetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta ondarearen garrantzia azpimarratzeko (266 euro). Guneka hartuta, Zazpi Kaleak, Gurutze auzo eta Bilbo Zaharra dira laguntzen espediente eta diru-laguntza gehien izapidetu dituztenak. Laguntza teknikoak direnean, Surbisako taldeko profesionalek laguntza ematen dute obrak abian jartzeko, finantzatzeko, erabakiak hartzeko, gatazkak konpontzeko eta abarretarako.

Banaketa, laguntza-lerroen arabera

  • 0 lerroa.- Lineala: Jabeen elkarteei emandako laguntza, beharrezko lanak egiteko pizgarri modura.
  • 1. lerroa.- Ahultasuna: Egoera ahulean dauden familiei emandako laguntzak.
  • 2. lerroa.- Segurtasuna: Elementu komunetan egiten diren lanak egiteko laguntzak, eraikinetako segurtasuna sendotzeko eta egoiliarren eta oinezkoek istripurik izan ez dezaten.
  • 3. lerroa.- Irisgarritasuna: Eraikineko irisgarritasun-egoera hobetzeko laguntzak, eraikinean eta etxebizitzan, oztopo arkitektonikoak kenduz eta igogailuak instalatuz.
  • 4. lerroa.- Proiektu estrategikoak: Eraikinak modernizatzeko, eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko eta ondare-balio berezia daukaten espazio urbanoen tratamendu globala egiteko laguntzak.
  • Diru-laguntza bereziko lerroa.- Zorrotzaurreko egoiliarren eraikinentzako laguntzak, SURBISAren esku-hartze eremuan bizi diren pertsonen bizikidetza baketsua errazteko, adibidez tranbiaren trazatuak eragindako aldamioak jartzeko laguntzak eta finken administratzaileak kontratatzeko onartzen diren laguntzak.

Bizikidetza hobetzea

Diru-laguntzen bidez auzo ahulenetako biren berregokipena eta kohesioaren aldeko apustuaz gainera, Surbisak zuzeneko laguntza eskaintzen du jabeen elkarteen bizikidetzarako. Atal honetan, Surbisak zenbait jarduketa egiten ditu zailtasun bereziak dauzkaten elkarteetan, adostasunak lortzeko (berregokipenaren zenbait alderdirekin lotuta) eta espazio komunen erabilera zuzena eta mantentze-lanak egiteko behar den bizikidetza hobetzeko edo/eta lortzeko.
Guztira, SURBISAk horrelako 275 esku-hartze egin ditu. Elkarteko bileretan laguntza ematea, gizarte ekintzako kasuak eta ahultasunean eta berankortasunean laguntza ematea dira sarrienak.

Beste alde batetik, Administrazio Kontseiluan, SURBISAk Bilbao Arte Fundazioarekin daukan hitzarmena berritu du San Frantzisko kaleko etxebizitza bat lagatzeko eta trukean ari diren artistek bertan har dezaten ostatu. Hitzarmena 2004an sinatu zen lehenengoz eta ordutik hona urtero berritzen da auzoa bizikidetzako proposamen desberdinekin dinamizatzeko.

Zer da Surbisa?

SURBISA udalaren sozietatea da eta Bilboko eraikinak, etxebizitzak eta lokalak, jabeen kontura, eraberritzea du xede. Haren lan-eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu. Alde batetik, eraikinen ondasuna segurua, irisgarria eta efizientea izatea; eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea. Bestetik, eraginpeko aldean bizikidetza erraztea. SURBISAk bizi-kalitatea hobetu, jarduera sortu eta urian eragin positiboa izan dezan aberastasun ekonomikoa sortu nahi du.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras