B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak 2018ko aurrekontuetan parte-hartze bidezko proposamenak egiteko epea ireki du

BILBOKO UDALAK 2018KO AURREKONTUETAN PARTE-HARTZE BIDEZKO PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA IREKI DU

  • Parte-hartze bidezko prozesuak iazko lehenengo edizioan izandako harrera ona ikusita, Udalak zenbait hobekuntza egin ditu, horien artean proposamenak aurkezteko epea astebetez luzatzea; epe hori apirilaren 6tik (eguena) maiatzaren 4ra arte izango da.
  • Udalak 2 milioi euro jarriko du parte-hartze bidezko prozesuan onartutako proposamenak gauzatzeko; proposamen bakoitzak, gehienez, 500.000 euroko kostua izango du, hau da, kopuru osoaren % 25, herritarren ekarpen gehiagori lekua egiteko.
  • Prozesuan parte har dezakete Bilbon erroldatutako 16 urtetik gorakoek, euren izenean edo erakunderen baten izenean jardunez. Proposamenak Udalaren eskumeneko zein-nahi arlotakoak izan daitezke (garapen ekonomikoa, gobernu ona, gizarte arloko politikak, kultura, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, mugikortasuna, ingurumena…), baina, ahal dela, barrutiak hobetzeko obrei eta lanei buruzkoak ez direnak; izan ere, obra horiek euren Parte-Hartze bidezko prozesua eta aurrekontua baitituzte (Auzokide Plana).
  • Udalaren iazko aurrekontuetan herritarrek egindako 22 proposamen sartu ziren, besteak beste, hauek: El Fango errugbi-zelaian tribuna egitea aldagelekin; “Eskolako bideak” programa; Bilbon Bizi udal zerbitzuan bizikleta gehiago jartzea; skateboard praktikatzeko guneak atontzea; rokodromo bat jartzea edozeinek erabiltzeko moduan eta gaueko aisiarako gazteentzako programa abian jartzea.

Irudia

Bilboko Udalak abian jarri du bigarren urtez jarraian parte-hartze bidezko proiektua, iaz hasitako bideari jarraiki, herritarrei aukera emanez ideiak eta proposamenak aurkezteko, gero lehentasuna eman eta beharbada udalaren 2018ko aurrekontuan sartzeko.

Udal taldeek eskatuta Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzi den Gotzone Zaldunbidek egindako agerraldian azaldu duenez, proposamenak aurkezteko epearen berri eman du gaur goizean; epe hori bihar, apirilak 6 (eguena) hasiko da eta maiatzaren 4an amaitu.

Zaldunbidek azpimarratu du lehenengo edizioan parte-hartze bidezko prozesuak oso harrera ona izan zuela, guztira 302 proposamen egin zirela, “oso interesgarriak, argumentazio onarekin”. Proposamen horiek norbanakoek (242 proposamen) eta elkarteek (60 proposamen) egindakoak izan ziren, argi utziz herritarrak prest daudela Udalaren gestioan laguntzeko. Azkenik, udalaren 2017ko Aurrekontuetan herritarrek egindako 22 proposamenei lotutako 17 proiektu gehitu ziren, guztira bi milioi euroko kostuarekin.

Iaz esan genuen legez, Parte-hartze bidezko proiektua behin betiko geratzeko asmoz etorri da Bilbora. Eragingarria da eta ilusio-eragilea eta, hortaz, egonkortasuna ematea eta hobetzea besterik ez zaio falta, hartara gero eta jende gehiagok egingo baititu ekarpenak” gehitu du zinegotziak.

ALDAKETAK ETA HOBEKUNTZAK

Horretarako, hainbat hobekuntza tekniko egin dira barruan, betiere prozesua azkartze aldera, eta ekarpenak egiteko astebete gehiago egongo da; aurten, guztira, hilabeteko epea egongo da proposamenak egiteko (apirilaren 6tik maiatzaren 4ra)

Iaz bezala, aurten ere Bilboko Udalak urteko aurrekontuetan 2 milioi euro gordeko ditu parte-hartze bidezko prozesuan onartzen diren proposamenak gauzatzeko.

Aurten, berritasun modura, proposamen bakoitzaren kostua ezingo da 500.00 euro baino handiagoa izan, hau da, Parte-Hartze bidezko aurrekonturako kopuru osoaren % 25a baino handiagoa.

PROPOSAMENAK BIDALTZEA

Prozesu honetan parte har dezakete Bilbon erroldatuta dauden 16 urtetik gorakoek, Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entitateen Erregistroan dagoen edozein erakundek, eta edozein elkartek, fundaziok, sindikatuk, enpresa-elkartek, elkargo profesionalek, zuzenbide publikoko korporaziok edo bestelako edozein entitatek, baldin eta nortasun juridikorik badu, ordenamendu juridikoaren arabera. Azken kasu bi hauetan ere eskatzailea Bilbon erroldatuta egon eta 16 urtetik gorakoa izango da.

Proposamenak aurkeztu ahal izango dira udal webguneko (www.bilbao.eus) “Parte-Hartze bidezko Aurrekontuak” atalean dagoen inprimakiaren bidez, edo idatziz, Bilboko Udalaren Erregistro Nagusian edo uriko 8 barrutietako udal bulegoetan.

Proposamenei identifikazio-kodea esleituko zaie, egileek proposamenaren jarraipena egin dezaten.

UDAL ESKUMENEN BARRUKO EDOZEIN EREMU

Bilboko Udaleko parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesuan aurkezten diren proposamenak Udalaren eskumeneko zein-nahi arlotakoak izan daitezke (garapen ekonomikoa, gobernu ona, gizarte arloko politikak, kultura, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, mugikortasuna, ingurumena…), baina, ahal dela, barrutiak hobetzeko obrei eta lanei buruzkoak ez direnak; izan ere, obra horiek euren Parte-Hartze bidezko prozesua eta aurrekontua baitituzte (Auzokide Plana).

Horiek horrela, gogoratu behar da Bilboko Udalak, Auzokide Planaren bidez, 12 milioi euro jartzen dituela urtero (1,5 milioi euro barrutiko), auzoetako obrak eta hobekuntza-jarduerak planifikatzeko, gauzatzeko eta garatzeko; obra horiei herritarrek eurek ematen diete lehentasuna Barrutietako Kontseiluen bidez, eragile politikoekin eta sozialekin batera.

Nolanahi ere, proposamenak garrantzizkoak eta interes orokorrekoak izango dira auzo edo barruti jakin baterako edo hirirako.

Pertsona edo erakunde jakinentzako diru-laguntzen, sarien, laguntzen edo kontratazioen arloko proposamenik ez da onartuko, ez eta langileen gastuen arlokorik ere.

EMAITZA ZEHATZAK

Iaz, guztira 302 proposamen egin ziren parte-hartze bidezko aurrekontuen proiektuan. Proposamen horietako % 80 norbanakoek egindakoak izan ziren eta hamarretik bederatzi Udalaren webgunearen bidez egin ziren. Horietako 147 ezetsi egin ziren, arrazoi tekniko eta juridikoak tarteko edo udalaren eskumenekoak ez zirelako; beste 79 proposamen ere baztertu ziren, honako honetan eginda zeudelako jada edota Auzokide Planaren barruan edota kasuan kasuko sailaren barruan aurreikusita zeudelako.

Azkenik, udalaren 2017ko Aurrekontuetan herritarrek egindako 22 proposamenei lotutako 17 proiektu gehitu ziren, besteak beste, hauek:

  • Larraskituko kiroldegian rugbya praktikatzen dutenentzako aldagela duen tribuna (625.000 euro)
  • Eskola-bideak” programa, eskolarako bide seguruak egiteko seinaleekin (200.000 euro)
  • Bilbon Bizi udal zerbitzuan bizikleta gehiago jartzea (193.000 euro)
  • Skateboard praktikatzeko zaharkituta geratu diren guneak atontzea (250.000 euro)
  • Rokodromo bat jartzea edozeinek erabiltzeko moduan (170.000 euro)
  • Gaueko aisiarako gazteentzako programa abian jartzea (100.000 euro)

Beste ekimen zehatz batzuk ere aurreikusi dira: krisia jasaten ari diren pertsonei lana aurkitzen laguntzea; Errekaldeko bizimoduaren kalitatea hobetzea; jendearentzat itxita egoten diren eraikinak eta espazioak zeintzuk diren ezagutaraztea; kultur jarduerak sustatzea auzoetan; euskararen erabilera sustatzea eta kaleko edanaren arazoaren aurrean gizalegezko jokabideak bultzatzea.

2018ko PARTE HARTZE BIDEZKO AURREKONTUETAKO EPEAK ETA DATAK

Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzi ordezkariak egin duen agerraldian azaldu duenez, Parte-hartze bidezko 2018ko Aurrekontuetarako proposamenak aurkezteko epea bihar, apirilak 6 (eguena), hasi eta maiatzaren 4an amaituko da.

Azpimarratu behar da proposamenak epe horren barruan baino ezin direla egin, ekimen horiek Udalaren 2018ko Aurrekontuaren Proiektua egin aurretik aurkeztu behar direlako. Hala ere, epe horretatik kanpo herritarrek iradokizunak egin ditzakete Udalak horretarako dituen bideak erabilita.

1.- Proposamenak jasotzea (apirilaren 6tik maiatzaren 4ra)

Garrantzizko eta interes orokorreko proposamenak, hiri edo barruti mailakoak aurkeztu ahal izango dira. Proposamenok Udalaren eskumeneko zein-nahi arlotakoak izan daitezke, baina, ahal dela, barrutiak hobetzeko obrei eta lanei buruzkoak ez direnak; izan ere, obra horiek euren parte-hartze bidezko prozesua eta aurrekontua baitituzte (Auzokide Plana).

Proposamen bakoitzaren kostua ezingo da 500.000 eurotik gorakoa izan, hau da, parte-hartze bidezko aurrekonturako kopuru osoaren % 25 baino handiagoa.

2.- Jasotako proposamenak web orrian argitaratzea (maiatzaren 24an).

Jasotako proposamen guztiak argitaratuko dira, iraingarriak eta diskriminatzaileak kenduta.

3.- Sailek proposamenak aztertzea eta lehentasuna finkatzea (ekainaren 2tik Gobernu Batzordeak aurrekontua onartu arte).

Udaleko sailek, aurkeztutako proposamenen edukia aztertuko dute, ikuspegi juridiko eta teknikotik. Proposamenen balorazio ekonomikoa egin eta legezkoak eta bideragarriak direnei (kalkulu ekonomikoak finkatutako gehieneko kopurua gainditzen ez badute) lehentasuna emango zaie parte-hartze bidezko aurrekontuko 2 milioiak amaitu arte.

4.- Lehentasunezko proposamenak aurrekontuen proiektuan sartzea eta web orrian zabaltzea.

Lehentasuna duten proposamenak Udalaren 2018ko aurrekontuen proiektuan sartuko dira. Proiektua web orrian argitaratuko da, Gobernu Batzordeak onartzen duenean.

Udalak proposamen guztien zerrenda argitaratuko du, adierazita zeintzuk pasatu duten azterketa eta balorazio teknikoaren fasea eta zeintzuk sartu diren 2018ko aurrekontuen proiektuan eta zeintzuk ez.

Parte-hartze bidezko prozesuari buruzko informazioa udalaren webgunean (www.bilbao.eus) edota 010 telefonora deituta kontsultatu daiteke apirilaren 6tik (eguena) aurrera.

INFORMAZIO GEIHAGO:

Resumen PP 2017_cast_ok

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras