B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bisita gidatuen ziklo berezia antolatuko da Bilboko Udaletxearen 125. urteurrena dela eta

BILBOKO UDALAREN ERAIKIN NAGUSIAK 125 BETE DITU

  • Monumentuak barrutik eta kanpotik argitzeko LED sistema berri batek argiztapena eta eraginkortasun energetikoa hobetzen du, eta argindarraren kontsumoa % 90 inguru murriztuko du.
  • www.bilbao.eus webguneko “Ezagutu Udaletxea” atala guztiz berritu eta eguneratu da, eta elementu nabigagarri berrien bidez Joaquín Rucobak diseinatutako eraikinaren aberastasun artistikoa eta arkitektonikoa ezagutzeko aukera dago. Hain zuzen ere, Googlen Street View teknologia erabili da bisita birtuala egiteko.
  • Berritasun nagusietako bat inprimaki erraz bat jartzea izan da, Udaletxean doako bisita gidatuak egiteko hitzordua eskatzeko.
  • Gainera, apirilaren 18tik 21era bisiten ziklo berezia antolatuko da ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, arratsaldez, herritar guztientzat eta egun horietan uria bisitatzen ari direnentzat.

1. irudia

Bilboko Udalak astelehenean, apirilak 17, ospatuko du gaur egungo Udaletxearen 125. urteurrena. Horretarako, monumentuak barrutik eta kanpotik argitzeko LED sistema berria jarriko du abian. Horrela, argiztapena eta eraginkortasun energetikoa hobetuko da, argindarraren kontsumoa % 90 inguru murriztuko da.

Aldi berean, www.bilbao.eus webguneko “Ezagutu Udaletxea” atala guztiz berritu eta eguneratu da, eta elementu nabigagarri berrien bidez Joaquín Rucobak diseinatutako eraikinaren aberastasun artistikoa eta arkitektonikoa ezagutzeko aukera dago. Hain zuzen ere, Googlen Street View teknologia erabili da bisita birtuala egiteko. Gainera, elementu arkitektonikoak, artistikoak eta apaingarriak azaltzeko testuak egin dira.

Berritasun nagusietako bat inprimaki erraz bat jartzea izan da, Udaletxean doako bisita gidatuak egiteko hitzordua eskatzeko. Atala osatzeko, sareko Bilbopedia entziklopediarako sarbidea eta Bilboko Udaletxeko irudi historikoen aukera erakusten dituen “Bilboko Udaletxea” argitalpen turistikoaren bertsio eguneratua daude.

BISITA GIDATUEN ZIKLO BEREZIA

Gainera, apirilaren 18tik 21era bisiten ziklo berezia antolatuko da ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, 17:30ean eta 19:00etan, Bilboko Udaleko eraikin nagusiaren aberastasun artistikoa eta arkitektonikoa herritar guztiengana eta egun horietan uria bisitatzen ari direnengana hurbiltzeko.

Bisita gidatu arruntetan ez bezala, arratsaldez egingo diren bisita gidatuen ziklo berezi honetan interesdunak Udaletxeko ate nagusitik sartuko dira eta handik hasiko da ibilbidea barruko areto garrantzitsuenetatik.

Bilboko Udala ikusteko bisita gidatuen ziklo berezi honetan parte hartu nahi dutenek mezu bat bidali behar dute reservasabril@gmail.com helbidera edo 666262453 telefonora deitu behar dute. Izena emateko epea gaur, hilak 7, hasiko da eta apirilaren 21ean bukatuko da, 09:30etik 14:30ak arte.

ARGI APAINGARRI ERAGINKORRAGOAK

Argi apaingarriak kendu eta LED sistema berri bat jarri da. Sistema hori eraginkorragoa da eta hobeto errespetatzen ditu eraikineko elementu artistikoak eta monumentalak; gainera, elementu horiek eta beren koloreak askoz argiago ikusten dira eta argindarraren kontsumoa % 90 inguru murriztuko da.

Argi apaingarriak kentzeko eta berriak jartzeko lanek Udaletxeko fatxadan eta balkoian izan dute eragina, bai eta barruko areto nagusietan ere: Arabiar Aretoa, Osoko Bilkuren Aretoa, Alkatearen Bulegoa, Alkatetzako Gelaurrea, Gobernu Batzordearen Aretoa, korridoreak, eskailerak eta sarrera nagusia.

Horrela, bada, fatxada argitzen zuten 30 proiektoreek 24,6 kW kontsumitzen zuten eta orain 32 LED proiektore jarri dira. Argi horiek 1,86 kW kontsumitzen dute eta, hortaz, % 90 aurrezten da argindarrean.

Balkoiaren kasuan, zaharrak eta handiak ziren deskarga-proiektoreen bidez argitzen zen gunea. Horiek kendu eta horma guztia argitzen duten LED RGB sistema bat instalatu da. Eszena programagarriak dauzka eta ekitaldi desberdinetara egokitu daitezke, elementu apaingarri horri protagonismo handiagoa emateko. Kasu honetan, % 60 aurrezten da argindarrean.

Gainera, Udaletxearen kanpoaldeko argiak berritu direnean Beteluriko Zin-jesarlekua ere kontuan hartu da. XVIII. mendeko lan eskultorikoa da eta 2003tik Ernesto Erkoreka plazako erdiko lorategian dago. Argi berriak abian jartzean, bere garrantzia azpimarratu nahi da fielek (auzo-alkateek) zin egiteko lekua zelako eta uriko alkateak herritarren kexei erantzuteko eskumen-ekitaldiak egiteko erabiltzen zelako.

Azkenik, eraikinaren barruko geletatik argi tradizionalak (lanpara halogenoak eta tutu fluoreszenteak) kendu dira eta haien ordez azken belaunaldiko LED teknologiako lanparak instalatu dira. Horien zuzeneko eta zeharkako argiek elementu artistikorik garrantzitsuenak nabarmentzen dira, argitasunean, kalitate luminikoan eta kromatikoan irabaziz.

Udaletxeko eraikin nagusiko barruko argiak berritzean lortu diren aurrerapen energetikoak % 60tik % 80 eta % 90era doaz. % 60 aurreztea lortu da Osoko Bilkuren Aretoan, Gobernu Batzordearen Aretoan, Alkatetzako Gelaurrean, beheko solairuan, sarreran eta eskaileretan. Gehiago aurreztu da (% 80 – % 90) sarrera nagusian, Arabiar Aretoan eta Alkatearen Bulegoan.

ELEMENTU KLASIKOAK ETA BARROKOAK

Bilboko Udalaren eraikin nagusia garai hartan udal arkitektoa zen Joaquín Rucobak diseinatu zuen eta 1892ko apirilaren 17an inauguratu zen, Gregorio de la Revilla alkate zelarik.

Bilboko “La República” eta “El Noticiero” egunkarietako kroniketan jasotzen da ospakizuna hamar eta erdietan hasi zen San Anton elizako alboko eraikin zaharrean. Bertan bildu zen Udalbatza azken aldiz, hotsandiko segizioan Zingira kalean eraikitako Udaletxe berriraino joan aurretik.

Bilboko Udaletxeko eraikin nagusia 1883 eta 1892 urteen bitartean egin zen, San Agustin komentua zegoen orubean. Guztira, garai hartako 1,4 milioi pezeta inbertitu ziren.

Eraikinak diseinu eklektikoa dauka eta Frantziako III. Errepublikako arkitektura publikoan inspiratu zen, elementu klasikoak eta barrokoak uztartuz. Ardatz nagusi bat dauka eta bertan daude balkoi nagusia eta hiru arku zortzi zutaberekin. Kanpandorre bat dauka.

Arkupeetako goiko mailan Bilboko historiako pertsonaien bustoak ikus daitezke: Diego López Harokoa fundatzailea, Antonio Javier Gardoqui kardinala, Juan Martínez de Recalde almirantea, Tristán de Leguizamón kapitaina eta Nicolás de Arriquibar ekonomista.

Eguerdiro, kanpandorreko karilloiak beste bilbotar handi bat gogorarazten du, Juan Crisóstomo Arriaga musikaria, “Orkestra handirako Sinfonia Ren” laneko minuetaren zati batekin.

Barruko aldean nabarmentzekoak dira Harrera Aretoa (edo Arabiar Aretoa), Osoko Bilkuren Aretoa, atari zabala eta eskailerak. Duela urte bi Alkateen Aretoa inauguratu zenetik, elementu artistiko eta ondareko elementu berriak jarri dira.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras