B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Udalak “Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin” izeneko II. PLANA aurkeztu du, 244 ekintzarekin

UDALAK “BILBO URI ADEITSUA ADINEKOEKIN” IZENEKO II. PLANA AURKEZTU DU, ZAHARTZE AKTIBOAREKIN LOTUTAKO 244 EKINTZAREKIN

  • Bilboko Alkatea izan da ekitaldiko buru. Bertan izan dira adinekoen ordezkariak eta uriko eragile sozial, kultural eta ekonomiko nagusietako batzuk.
  • Planak 154 adierazle dauzka uriko lagunkoitasuna ebaluatzeko eta gaur egungo Gobernu Planean identifikatutako 191 ekintza eta 53 berri aurkezten dira, hiru ingurunetan banatuta: fisikoa, gizartea eta osasuna, eta partaidetza.
  • Helburua da zahartze aktiboa ahalbidetuko duen uri baten eraikuntzan aurreratzea, pertsonen osasunaren, partaidetzaren eta segurtasunaren aukerak optimizatuz, adinean aurrera egiten duten heinean.
  • Bilbo nazioarteko erreferentzia da zahartze aktiboaren arloan. Izan ere, munduko 15 hirietako bat da Washington, Hong Kong, Shanghai edo Mar del Plata hiriekin batera.

4. irudia

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak eta Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotziak “Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin. Bilbao+60” izeneko II. Plana aurkeztu dute 2016-2019 aldirako. Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egin da ekitaldi hori eta bertan izan dira Bilboko adinekoen elkarteak eta erakundeak, uriko eragile sozial, kultural eta ekonomiko nagusietako batzuk, Planaren garapenean modu aktiboan hartu baitute parte udal sailekin batera.

Alkateak adierazi du “Bilbao+60 II. Planarekin, Udalak zahartze aktiboa sustatu eta ahalbidetuko duen uri baten eraikuntzan aurreratzea, pertsonen osasunaren, partaidetzaren eta segurtasunaren aukerak optimizatuz, adinean aurrera egiten duten heinean beren bizi-kalitatea hobetzeko. Hiru berba ezinbesteko dira: osasuna, partaidetza eta segurtasuna ongizatearen gizarte bat egiteko, Bilbo egiteko”.

Iñigo Pombok azaldu du proiektu irekia, malgua eta etengabe eraikitzen ari dena dela, eta parte hartzen duten eragileek proposamen berriak egin ahal izango dituztela aplikazio-aldi osoan. Gainera, laneko ikuspegia zeharkakoa da udalean, zahartzeak eragina baitauka bizitzaren eremu guztietan.

Plan hau hiru ardatz edo ekintza-eremutan egituratzen da: ingurune fisikoa (hiri garapena, garraioa, zirkulazioa, etxebizitza), gizartea eta osasuna (zerbitzuak, komunikazioa, partaidetza, kudeaketa), eta partaidetza (borondatezko lana, enplegua, gizarte laguntza, inklusio ekonomikoa, aisialdiko jarduerak eta prestakuntza). Ardatz bakoitzak zenbait arlo biltzen ditu bere jarduera eremurako eta ekintza-ildoetarako. Hiru ardatz horietan 191 ekintza lagunkoi aurkezten dira; horiek betearazten ari dira eta Udalaren 2015-2019 aldirako Agintaldi Planean daude jasota. Gainera, 53 ekintza berri aztertuko dira, planean sartzeko. Era berean, 154 adierazle zehaztu dira uriaren lagunkoitasuna modu zuzenean ebaluatzeko.

Bilboko Udalak “Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin” izeneko II. Plana arduraz eta konpromiso sendoz onartzen du, uri adimentsua garatzeko, profil berri eta era askotakoak dauzkaten herritarren beharrizanak modu pertsonalizatuan betetzeko gai izango dena.

BILBO, MUNDUKO AITZINDARIA ZAHARTZE AKTIBOAN

Gai horrekin lotuta, Alkateak nahi duen Bilbo zelakoa den definitu du: “Bilbok uri inklusiboagoa izan behar du, hemen bizi garen eta hemen bizi nahi dugun pertsona guztiek lekua izan dezagun. Bilborako balioak, zuekin partekatu eta landu nahi ditugunak: Elkartasuna, inklusibotasuna, adinekoentzako eta umeentzako errespetua eta zaintza. Zalantza barik, Udala garen neurrian, gure helburua uriko pertsonen bizi-kalitatea bermatzea da. Zuen bizi-kalitatea. Eta horretan ez gara geldi egongo”.

Nabarmendu behar da Bilbo munduko beste 15 hirirekin aritu dela Osasunaren Mundu Erakundearen “Hiriak adineko pertsonei egokitzeko maila neurtzeko lehen Gida” egiten, Washington, Hong Kong, Shanghai edo Mar del Platarekin batera. Lan horretan, Udalak hiri-eraldaketan eta zailtasun handiko hiri-inguruko adierazle fisikoen hobekuntzan daukan eskarmentua eskaini zuen, gure udalerriaren zati handi batean orografia gorabeheratsua delako.

Herritarren zahartze progresiboa eta biztanleak hiriguneetan elkartzeko joerak gaur egungo gizartearen errokarik garrantzitsuenetako batzuk sortzen dituzte. Fenomeno bi horiek aldi berean gertatzeak, globalak izanik, desafio handiak eragiten ditu tokiko eremuan. Gertakari horri aurre egiteko, Osasunaren Mundu Erakundeak Adinekoekin Adiskidetsuak diren Hirien Nazioarteko Sarearen proiektua sortu zuen 2006an, zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzen eta errazten duten hiri-inguruak sortzeko, uriko errealitatearen dimentsio anitzak adinaren ikuspegitik landuz.

Bilbo sare horretan saratu zen eta konpromiso sendoa hartu zuen. Izan ere, “Bilbo Uri Adeitsua Adinekoekin. B+60” izeneko I. Plana egin zuen 2010-2015 aldirako, arrakasta handiz. Bertan jarri ziren oinarriak Bilbo zahartzen ari den biztanleen beharrizan espezifikoei hobeto egokitzen den uria izan dadin. Hala ere, sortzen den etengabeko desafio soziala eta proiektua onartzeko erabili zen ilusioa kontuan hartuta, aurrera egiteko ahalegina ez da gelditzen. B+60 II. Plan honetan aurkezten da konpromiso horren berrespena, adineko guztiekin adeitsua den Bilbo lortzeko urrats garrantzitsu modura.

Euskadin, Bilbok 2016an egin zuen bat Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Lagunkoia Sarearekin.

 

Presentación del Plan: PRESENTACION II PLAN MAYORES 2017 04 28_opt

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras