B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak herritarren parte-hartzeari buruzko erreglamendua lantzeko prozesuko eztabaida-fasea ireki du

BILBOKO UDALAK HERRITARREN PARTE-HARTZEARI BURUZKO ERREGELAMENDUA LANTZEKO PROZESUKO EZTABAIDA-FASEA IREKI DU

  • Aurreikusitako bost lantaldeetako bi zortzi barrutietako herritarrek osatuko dituzte, eta pertsona hauek zozketa bidez aukeratuko dira prozesuan parte hartzeko eskaera egiten dutenen artean.
  • Interesatuta dauden pertsonek eskaera egin behar dute bilbao.eus udal webgunean dagoen formularioa betez eta azaroan eta abenduan egingo diren hiru lan-saioetan parte hartzeko konpromisoa hartuz.
  • Eztabaida-fasean beste hiru lantalde ere eratuko dira: bata, adituek osatutakoa; beste bat, udaletako teknikariak tarteko dituena, eta hirugarren lantaldea, Bilboko Udaleko Kontseilu Sektorialetako kideek osatutakoa.

Bilboko Udalak beste aurrerapauso bat eman du Herritarren Parte-hartzeari buruzko Erregelamendua berrikusteko prozesuan, hainbat lantaldek erregelamendu berriaren balizko egitura eta edukiak aztertzeko eta behin-betiko testua lantzen lagunduko duten proposamenak eta iradokizunak egiteko gauzatuko duten eztabaida-fasearen irekieraz. Lantalde horietako bi Bilboko zortzi barrutietako herritarrek osatuko dituzte. Fase honetan parte hartu nahi duten herritarrek Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Sailak udal webgunean argitaratu duen formularioa bete behar dute.

Herritarren Parte-hartzeari buruzko Erregelamendu berriaren idazketa eta elaborazioaren aurretik osatuko den eztabaida-fase honetako lantaldeetan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea urriaren 31n ireki eta hurrengo martitzenera arte luzatuko da, azaroak 7.

Ondoren, zozketa bat egingo da eztabaida-fase honetan parte hartuko duten herritarrak aukeratzeko, zortzina pertsona dituzten bi lantalde osatuz. Aukeratutako pertsonek lantalde bakoitzak egingo dituen hiru lan-saioetan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute. Lan-saioak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dira, honako egutegi honen arabera:

  • 1. Lantaldea: azaroaren 15ean, azaroaren 29an eta abenduaren 13an
  • 2. Lantaldea: azaroaren 16an, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an

Herritarren osatutako bi lantalde hauekin batera, Bilboko Udaleko Herritarren Parte-hartzeari buruzko Erregelamendua lantzeko prozesuko eztabaida-fasean beste hiru lantalde ere eratuko dira: bata, adituek osatutakoa; beste bat, udaletako teknikariak tarteko dituena, eta hirugarren lantaldea, Bilboko Udaleko Kontseilu Sektorialetako kideek osatutakoa.

Horrela, eztabaida-prozesu osoa aditu nahiz teknikarien ezagutzaren laguntzaz eta ahalik eta gardentasunik handienaz –parte-hartzaileak aukeratzean zein bilerak egitean– egingo dela bermatu nahi da, betiere Bilboko gizartearen aniztasuna bilduz eta parte-hartzaileen adina, sexua eta auzo-jatorriari erreparatuta prozesua ordezkagarria izango dela segurtatuz.

BERRIKUSTEKO PROZESUAREN HURRENGO FASEAK

Bilboko Udaleko Herritarren Parte-hartzeari buruzko Erregelamendua lantzeko prozesua urriaren 5ean abiarazi zen, bilbotarrei zein elkarteei prozesuan aztertu beharreko gaien inguruko iradokizunak eta oharrak aurkeztea ahalbidetu dien kontsulta publikoko epearen irekieraz.

Urriaren 31n, Herritarren Parte-hartzeari buruzko Erregelamendu berriaren ildo nagusiak zehazten lagunduko duten lantaldeetan parte hartzeko eskaera-orria argitaratu behar da udal webgunean, prozesuko eztabaida-faseari hasiera emanez, eta urte amaierara arte luzatuko den fase honen ondoren, honako hauek etorriko dira:

  • Proiektua idazteko eta prestatzeko fasea (Barne-fasea). Aurreko faseak amaitutakoan, erregelamenduaren aurreproiektua idatzi eta Gobernu Batzordeari helaraziko zaio onespena eman diezaion.
  • Erabakiak hartzeko fasea. Udaleko Osoko Bilkurak testua hasiera batez onestea. Gobernu Batzordeak proiektua onesten duenean, epe bat irekiko da udal-talde politikoek zuzenketak aurkeztu ahal izan ditzaten. Zuzenketak ebatzitakoan, Bilboko Udaleko Osoko Bilkurari helaraziko zaio hasierako onespena eman diezaion, eta informazio publikorako aldia irekiko da, herritarrek parte-hartzeari buruzko etorkizuneko erregelamenduari alegazioak edo iradokizunak aurkez diezaizkioten.
  • Erabakiak hartzeko fasea. Udaleko Osoko Bilkurak testua behin betiko onestea. Alegazioak ebatzitakoan, Udaleko Osoko Bilkurari helaraziko zaio behin betiko onets dezan, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da testu osoa.

Informazio gehiago: www.bilbao.eus

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras