B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udal Txistulari Bandak txistu bandarako I. konposizio lehiaketan saritutako obral interpretatukp asteleheneko kontzertuan

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDAK TXISTU BANDARAKO I. KONPOSIZIO LEHIAKETAN SARITUTAKO OBRAK INTERPRETATUKO DITU ASTELEHENEKO KONTZERTUAN

  • Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Eusko Jaurlaritza eta Eresbilekin elkarlanean, antolatutako lehiaketak txistu banda tradizionalentzako obren sorketa sustatzea du helburu.
  • Sari banaketa eta kontzertua, non Bilboko Udal Musika Bandak saritutako obrak interpretatuko dituen, astelehenean, azaroak 6, izango da, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, 20:00etan. Sarrera librea izango da leku kopurua bete arte.

Hurrengo astelehenean, azaroak 6, 20:00etan, kontzertu oso berezia izango da Euskalduna Jauregiko A3 aretoan. Bilboko Udal Txistulari Bandak Txistu Bandarako I. Konposizio lehiaketan saritutako obrak interpretatuko ditu eta halaber, lehiaketa beraren sariak banatuko dira. Aipatutako lehiaketa, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, Eusko Jaurlaritza eta Eresbilekin elkarlanean antolatutakoa da eta txistu banda tradizionalentzako obren sorketa sustatzea du helburu.

Bilboko Udal Txistulari Bandak, Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta eta San Bikandi txistulariak eta Asier García atabalak osaturikoa, Garikoitz Mendizabal zuzendaritzapean, lehiaketan saritutako obrez gain, txistu bandarako bi konposizio klasiko interpretatuko ditu. Jada ohikoa den bezala, sarrera librea izango da leku kopurua bete arte.

Egitaraua “Txistulariak” obrarekin hasiko da. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatutako konposizio lehiaketan bigarren saria eskuratu zuen Victor Zubizarretaren Txistulariak obrak, eta 1933. urtean, Txistulari aldizkariaren 85. alean argitaratu zen. Dantzarako bi zortziko eta hiru fandango dauzka, eta baita Rapsodia bat ere. Azken hau da interpretatuko dena.

Jarraian, “Pastoral (Artzain)” entzun ahal izango da, hiru ataletako obra deskriptiboa. Txistulari aldizkariaren gerra ondoko 115 alean argitaratu zen. José Mª Glez. Bastida maisuak euskal artzainak izan zituen gogoan, eta euren ingurua, izadia eta abestiekin lan deskriptibo hau egin zuen. Lehendabiziko Adagioan, dei moduko baten ondoren, biribilketa barregarri bat ateratzen du. Bigarren atala, Otoitza deitzen diona, oso lasaia eta motela da. Azken atalari Dantza zaharra jarri zion izena, eta kanon ariketa bat bailitzan, kontradantza erritmoan dabil.

Ekitaldia, Txistu Bandarako I.Konposizio lehiaketan Txistulari aldizkarian argitaratzeko aukeratuak izan diren bi obrekin jarraituko du, José María Bastidaren “Jai Erronda” eta Xabier Otaolearen “Historia de la Caverna” lanekin, hain zuzen ere. “Jai Erronda” txistu bandarako estilo tradizionaleko partitura da, hiru zatitan banatua: Zortzikoa, Kontrapasa eta Biribilketa. Zortzikoak minorrean dauden bi esaldirekin hasi, eta maiorreko beste birekin jarraitzen du, tartean minorrari kasu eginez. Kontrapasean, gaia errepikatu egiten da, eta 1. txistuaren eta silbotearen interpretazioak nagusitzen dira, txandaka. Hasierako gaiaren interpretazio berri batekin amaitzen da kontrapasa, eta obra bukatzeko, biribilketarekin uztartzen da. Gasteizko Txirinbil txistulariei eskainia. Bestalde, “Historia de la Caverna” obraren abiapuntua Oihartzuna da. Bertan, motibo melodiko errepikakorra agertzen da hainbat estilotan, lengoaia musikalak hastapenetik izandako garapena iradokiz (gure arbasoek kobazulo horietan egin bezala, pintura eta kantuarekin). Obra Gredilla de Sedanon konposatua izan da, eta konpositorearen beste obra batekin lotura dauka, “Dolmen: diálogos de Vida y Muerte”, herri horretan bertan baitago monumentua.

Azkenik, eta José María Bastida Ibáñez eta Xabier Otaolearen bi obra hauen ondoren, Txisu Bandarako I.Konposizio lehiaketan hirugarren eta bigarren saria jaso duten bi obrak interpretatuko dira, Luis Elizalderen “Passacaglia eta Fuga” eta Urtzi Iraizoz “Uztail”, hurrenez hurren. “Passacaglia eta Fuga” J.S. Bach-en organorako Do minorreko Passacaglia et thema fugatum obratik sortutako ideia du oinarri, eta “Agur, Jesusen Ama” kantuaren aurreneko esalditik gaia hartuta, 29 bariazio eta fuga bat sortu ditu autoreak. Bariazioetan gaia txistu guztien, 1. eta 2. txistua eta silbotearen artean saltoka aritzen da; 3x4ko konpas lasaian, arin-arinean edota Ezpata dantzaren eta Zortzikoaren erritmora. Jarraian, 3x8ko fuga dator, fuga tradizionalaren esposizioko lau sarrera ohikoekin, eta Do minorraren maior erlatiboan dagoen sarreraren batekin. Bestalde, “Uztail” uda giroko egun-pasa batean bizitutakoak musikan jartzen saiatzen den lan bat da. Taularatutako hiru mugimenduek ateraldian bizitako hiru momentu iradokitzea daukate xede. Lehenak, goizaldean herri erdi hutsean barrena egindako txangoa; bigarrenak, bazkalosteko gogoeta; eta hirugarrenak, arratsaldeko giro alai eta jostaria.

Hurrengo hitzordua, azaroaren 27an izango da, Bilboko Musika Banda, Euskalduna Jauregiko eszenatokira bueltatuko da. Okasio honetan, eta “Ansorenatarren danbolina” lelopean, Ansorena familiari (Jose, Isidro eta Jose Inazio) omenaldi txiki bat eskainiko zaio, txisturako gehien idatzi duen saga, hain zuzen ere. Honakoak entzun ahal izango dira, beste batzuen artean: “Beti Nigan gertu (zortzikoa)”, “Ertilari”, “Aguztin, Xantin, eta Juan Joxe”, “Kañoietan”, “Joxe Mari Maixua” eta “Euskal Herriko Zelaietan”. Kontzertu honetan Arkaitz Pascuas eta Nagore de las Cuevas, dantzariak, parte hartuko dute.

Honakoak dira saritutako obren konpositoreak:

  • José María Bastida Ibáñez. José María Bastida Ibáñez Gasteizen jaio zen, 1952an. Txistua jotzen hasi zen 13 urterekin, eta dantza taldeen munduan murgilduta, txirula eta gaita jotzen ikasi zituen. Gasteizeko aurreneko fanfarreko arima, tronpeta jotzen ere ikasi zuen, eta moldaketak eta hainbat sorkuntza propio egin zituen. Hainbat obra konposatu ditu txisturako, gaitarako eta banda nahiz abesbatzetarako, eta hainbat sari irabazi ditu; Txistulari aldizkarian argitaratu ditu batzuk. Urrezko Zeledon eman zion Gasteizko Udalak 1991n, eta 2008ko Gaiteroen Egunean omenaldia jaso zuen.
  • Xabier Otaolea Delgado. Bilbon jaioa, 1989an. Musikenen ikasi zuen konposizioa, Ramon Lazkano eta Gabriel Erkorekarekin, besteak beste. Izaerak eta Dolmen obrak estreinatu zituen Musika Garaikideko BBVA Fundazioa-Bilbao Kontzertu Zikloan. 2016an EOSak orkestrarako Agartha obra interpretatu eta estreinatu zuen. Urte berean, Gracia Querejetak zuzendutako Kalebegiak pelikularako film laburretako bateko soinu banda konposatu zuen. Bilboko Txistulari Bandarekin parte hartu du Txistuak hitz egiten duenean ikuskizunean, eta hainbat euskal doinuren moldaketetan.
  • Luis Elizalde. Zangozan (Nafarroan) jaio zen, 1940an. Bost urtez Erroman ikasi zuen: organoa Ferruccio Vignanellirekin, eta konposizioa Domenico Bartaluccirekin. Madrilen ikasi zituen orkestra zuzendaritza Enrique García Asensiorekin, musikologia Samuel Rubiorekin, folklorea Manuel García Matosekin, klabezina Genoveva Gálvezekin, perkusioa Martín Porrásekin, eta konposizio ikasketekin jarraitu zuen Antón García Abrilekin. Hamabost urtez organo irakasle eta zuzendari izan zen Musika Sakraturako eta Pedagogia Musikalerako Goi Mailako Eskolan, Madrilen, eta Tesoro Sacro Musical eta Melodías aldizkarietan. Flauta Gozorako umeentzako hiru metodo idatzi ditu, beste hiru Eskola Kanturako (oinarrizko lengoaia musikala), eta beste bi txisturako (Aurrak, jo txistua!).
  • Urtzi Iraizoz. 1983an Lesakan (Nafarroa) jaioa. Txistuko ikasketak sorterriko musika eskolan hasi zituen eta Pablo Sarasate Kontserbatorioan jarraitu, Erdi Mailako Titulua eskuratuz. Konposiziokoak Musikenen amaitu zituen eta, egun, irakasle gisa dihardu Iruñeko Kontserbatorio Profesionalean.

TXISTU BANDARAKO I. KONPOSIZIO LEHIAKETAN AUKERATUTAKO OBREN ESTREINALDIAREKIN OSATUTAKOKONTZERTUA ETA SARI BANAKETA

EUSKALDUNA JAUREGIA, 2017ko azaroaren 6an 20:00etan

Egitaraua

  • Txistulariak Rapsodia – Victor Zubizarreta
  • Pastoral (Artzain) – José Mª Glez. Bastida

Txistu Bandarako I. Konposizio Lehiaketa 
(Txistulari aldizkarian argitaratzeko aukeratuak)
-Jai Erronda – José María Bastida
-Historia de la Caverna – Xabier Otaolea

Txistu Bandarako I. Konposizio Lehiaketa 
(hirugarren eta bigarren sariak)
-Passacaglia eta Fuga – Luis Elizalde
-Uztail  – Urtzi Iraizoz

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras