B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak iaz 3.530 etxebizitzari diru laguntzak eman zizkien bizitokirako eraikinetan arkitektura oztopoak kentzeko

BILBOKO UDALAK IAZ 3.530 ETXEBIZITZARI DIRU LAGUNTZAK EMAN ZIZKIEN BIZITOKIRAKO ERAIKINETAN ARKITEKTURA OZTOPOAK KENTZEKO

  • Hiri Plangintzarako Sailak 2018ko diru-laguntzetarako deialdia zabaldu du. Aurten 700.000 bat euro banatuko ditu igogailuak jartzeko eta bizitokirako eraikinetako arkitektura-oztopoak kentzeko.
  • Deialdi honetan lehenengo aldiz laguntzak emango dira titularitate pribatuko espazioetan dauden kanpoko oztopo urbanistikoak kentzeko.
  • Iaz, Bilboko Udalak, Hiri Plangintzarako Sailaren bidez, uri osoko 152 lanetarako diru-laguntzak eman zituen. Guztira 682.089,32 euro; hots, aurreko urtean baino % 52 gehiago. Jarduketa horien onuradunak 3.165 etxebizitza izan ziren.
  • Beste alde batetik, SURBISA udal sozietateak bere ardurapean ditu eremu hauek: Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Zorrotzaurre, Trenbideko Langileen auzoa, Olabeaga, Gurutze auzoa, Iralako eremu hondatuak eta Zazpilanda. SURBISAk arkitektura-oztopoak kentzeko 33 jarduketa diruz lagundu zituen iaz. Guztira 282.354 euro banatu zituen eta onuradunak 365 etxebizitza izan ziren.
  • 2017an guztira 185 jarduketa burutu zituzten arkitektura-oztopoak kentzeko eta horiek 3.530 familiaren onurarako izan ziren.

Bilboko Udalak, Hiri Plangintzarako Sailaren bidez, abian jarri du aurten ere, etxebizitzen eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko diru-laguntzen deialdia; 2018ko deialdia, hain zuzen. Bizitokirako eraikinetan irisgarritasuna hobetzea da horren xedea.

Diru-laguntza horietan, aurreikuspenen arabera, 700.000 euro banatuko dira etxebizitzen eraikinetan igogailuak eta irisgarritasuna hobetzen dituzten beste elementu batzuk jartzeko, arkitektura-oztopoak kentzeko eta egiturazko eraldaketak egiteko. Aurrekontuko diru-partida hori handitu daiteke beharrezkoa izanez gero. Beste alde batetik, 29.785 euro emango dituzte bizitokirako eraikinei lotutako egiturazko elementuak konpontzeko lanak egiteko.

Bizitokirako diren eraikinen barrualdeko elementu komunetan dauden oztopo arkitektonikoak eta atarian bertan berehala sartzeko dauden kanpoko oztopoak kentzeko (mailak edo eskailera-mailak, esaterako) eta, halakorik ez dagoenean, igogailua jartzeko obrak zati batean finantzatzea da deialdi honen xedea.

Era berean (eta hau aurten berria da), bizitokirako eraikinen inguruetan lehendik dauden erabilera publiko zein pribatuko titularitate pribatuko kanpoko urbanizazioak eraldatzeko obren finantzaziorako diru-laguntzak ematea ere deialdiaren helburua izango da, baldin eta obra horiek oztopo urbanistikoak kentzea badakarte.

SURBISAren ardurapeko eremuak (Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Zorrotzaurre, Trenbideko Langileen auzoa, Olabeaga, Gurutze auzoa, Iralako eremu hondatuak eta Zazpilanda) ez dira diru-laguntza hauen deialdian sartzen, diru-laguntzen sistema propioa dutelako.

Iaz, Bilboko Udalak, Hiri Plangintza Sailaren bidez, igogailuak eta etxebizitzen irisgarritasuna hobetzeko beste elementu batzuk instalatzeko diru-laguntzak banatu zituen; guztira 682.089,39 euro.

Bilboko Udalak eraikin partikularretan oztopo arkitektonikoak kentzeko hainbat laguntza-programa sustatu ditu 1998az geroztik, herritar guztiei etxebizitzetarako irisgarritasuna bermatzeko asmoz.

ARKITEKTURA OZTOPOAK KENTZEKO 2018KO DIRU LAGUNTZETARAKO BALDINTZAK

Orokorrean, arkitektura-oztopoak kentzeko diru-laguntzak jaso nahi dituzten etxebizitzen eraikinek, ondoko baldintzak bete behar dituzte:

  • Eraikinaren erabilera nagusia bizitzekoa izatea.
  • Bizitzeko ez diren erabilerak daudenean, erabilera horiek, gehienez jota eraikitako azaleraren % 50 izango dira; ez dira kontuan hartuko beheko solairuak eta sotoak, horrelakorik egonez gero.
  • Etxeak, gutxienez, hamar urte (10) izatea.
  • Eraikinaren altuera, beheko solairua barne, gutxienez, lau (4) solairukoa izango da.
  • Eraikinaren antzinatasuna edonolakoa dela ere, laguntza eskatu baino lehen, Eraikinaren Ebaluazioari buruzko Txostena edo Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) txostena aurkeztu beharko da Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Sailean.

Era berean, aintzat hartzen da Otxarkoaga auzoaren berezitasuna; bertan bizi direnen gorabehera sozioekonomikoen ondorioz eta igogailu gehienak eraikinen kanpoaldetik jarri behar izatean obrak garestiagoak direnez, laguntza obraren benetako kostuaren % 20 izaten jarraituko du, gehienez 15.000 euro, hain zuzen ere.

Deialdi honetatik kanpo geratu dira Surbisaren jarduera-eremuaren barruko eraikinak, laguntza-sistema berezia dutelako. Ez da diru-laguntzarik emango familia bakarreko edo familia birentzako etxeetarako, ez eta etxe isolatu edo adosatuetarako ere.

Diru-laguntza hauek jaso gura dituzten jabeek edota jabeen elkarteek 2018ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ahal dituzte eskariak. Deialdiaren barruan sartzen dira oraindik erabaki gabe dauden lehenago aurkeztutako eskariak.

Udalak diru-laguntzak eman ohi dizkie jabe-elkarteei.

a)Obraren benetako kostuaren % 10 da zenbatekoa.

  • Igogailua jartzeko: 15.000 €, kaletik etxebizitza bakoitzera eskailera-mailarik gabeko ibilbidea lortzen bada.
  • Igogailuaren ibiltartea luzatzeko: gehienez 6.000 €.
  • Plataforma jasotzaileak, atarietarako arrapalak eta abar jartzeko: gehienez 2.500 €.
  • Zenbait atari hartuko dituen igogailua jartzeko aurreproiektua idazteko: gehienez 1.500 €.

b)Lehendik dauden titularitate pribatuko kanpoaldeko urbanizazioak izanez gero:

Igogailua jartzeko: kostuaren % 10; gehienez 9.000 €.
Oztopoak kentzeko beste jarduketa batzuk: kostuaren % 20; gehienez 4.000 €.

Diru-laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak eta beste administrazio edo entitateek ematen dituzten diru-laguntzekin bateragarriak dira.

2017an ARKITEKTURA OZTOPOAK KENTZEKO DIRU LAGUNTZEN BALANTZEA

Iaz, guztira, 185 jarduketa burutu zituzten. Onuradunak 3.530 etxebizitza izan ziren eta diru-laguntzen bidez 964.443,39 euro banatu ziren.

Jarduketak esku hartzeko eremu bitan daude banatuta. Alde batetik Hiri Plangintzarako Sailak arkitektura-oztopoak kentzeko ematen dituen diru-laguntzak daude; eta, bestetik, SURBISAk bere-berea duen sistemaren bidez ematen dituena. Hauexek dira Surbisaren ardurapeko eremuak: Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Zorrotzaurre, Gurutze auzoa, Olabeaga, Iralako eremu hondatuak eta Zazpilanda.

1)BILBOKO UDALEKO HIRI PLANGINTZAKO SAILAK Bilboko 152 jarduketa diruz lagundu zituen uri osoan, 682.089,39 euro guztira horretarako bideratuta. Aurreko urtean baino % 31,41 gehiago (2015ean 519.071 euro banatu ziren diru-laguntzetan).

  • 19 jarduketa igogailua jartzeko. Horietan erabateko irisgarritasuna lortu zen.
  • 7 jarduketa aurreproiektua idazteko eta igogailua jartzeko.
  • 6 Otxarkoaga auzoan, igogailua jartzeko eta obren aurreproiektua idazteko.
  • 47 igogailuaren ibiltartea luzatzeko gehienez.
  • Irisgarritasunarekin lotutako beste 73 jarduketa (eskailera-igogailuak, arrapalak…)

Jarduketa horien onuradunak 3.165 etxebizitza izan ziren. Horietako % 15,32 halakorik ez zuten eraikinetan igogailuak jartzeko izan ziren. Eta % 84,68 beste oztopo batzuk kentzeko jarduketak burutzeko; esate baterako, igogailuaren ibiltartea luzatzeko, eskailera-igogailuak, arrapalak eta abar jartzeko.

1.200 eurotik 15.000era bitarteko laguntzak barruti guztietan banatu ziren; gehiago, jakina, igogailurik gabeko bizitokirako eraikin gehiago dauden aldeetan. Hortaz, jarduketa gehien Deustuko, Abandoko, Uribarriko eta Begoñako barrutietan egin ziren.

Udalerriko bizitokirako eraikin guztietarako irisgarritasuna lortzea da Bilboko Udalaren helburu estrategikoetako bat. Horretarako, sustapen-programak gauzatzen dira, hala nola, diru-laguntzen programa eta jabe-elkarteentzako aholku-zerbitzua.

2)Beste alde batetik, uri guztiko onuradunei emandako diru-laguntzez gain, SURBISA udal sozietateak emandakoak daude. SURBISAk diru-laguntzetarako sistema propioa du eta auzo hauek daude haren eraginpeko eremuan: Zazpi Kaleak, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Zorrotzaurre, Olabeaga, Gurutze auzoa, Iralako eremu hondatuak eta Zazpilanda.

Iaz aipatutako eremu horretako bizitokirako eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko 33 jarduketa diruz lagundu ziren. Guztira 282.354 euro izan ziren eta 365 etxebizitza izan ziren arkitektura-oztopoak kentzeko laguntza horien onuradunak.

Jarduketa horiek Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharrean eta Zorrotzaurren burutu ziren. 21 igogailuak jartzearekin izan zuten zerikusia eta gainerakoak irisgarritasuna hobetzeko izan ziren.

UDALAK JABE ELKARTEEI AHOLKUAK EMATEKO ZERBITZUA

Bilboko Udalak badu bizitokirako eraikinetan irisgarritasuna hobetzeko informazioa emateko zerbitzua. Iaz sortu zen zerbitzu hori, aurreko urteetan Bilboko eraikinetan arkitektura-oztopoak kentzeko egon zen eskaera handia kontuan hartuta.

Aholku-zerbitzu berri horrek, igogailuak jartzeko eta kaletik etxebizitzetara traba barik heltzea eragozten duten arkitektura-oztopoak kentzeko egin beharreko tramiteei buruzko informazioa eman nahi du. Gai hauek dira informazioak lantzen dituenak:

  • Jabe-elkarteek aurretiaz hartu behar dituzten akordioak.
  • Irisgarritasun unibertsala lortzeko alternatibak.
  • Obretako lizentziak eskuratzeko eta ondasun pribatuak edo espazio publikoak okupatzeko administrazio-tramiteak. Udaleko beste sail batzuekin jardutea.
  • Eskura daitezkeen laguntza ekonomikoak.

Aholku-zerbitzua Hiri Plangintzarako Sailean ematen da. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, Ernesto Erkoreka plazako 12ko beheko solairuan dauden bulegoetara joanda, urbanismo@bilbao.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita, 944204307 telefonora deituta edo www.bilbao.eus udalaren webgunearen (“Zure Udalak aditzen dizu” atalean) bidez.

2017ko martxoan hasi zenetik abenduaren 31ra arte, zerbitzuak aholkuak 113 jabe-elkarteri eman dizkie. Gainera, erabiltzaileen balorazioa oso positiboa da. Beraz, zerbitzuak oso harrera ona izan du herritarren aldetik.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras