B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak Irala auzoko 56 eraikinetan igogailuak jartzeko plan berezia jarriko du abian, SURBISAren bidez

BILBOKO UDALAK IRALA AUZOKO 56 ERAIKINETAN IGOGAILUAK JARTZEKO PLAN BEREZIA JARRIKO DU ABIAN, SURBISAREN BIDEZ

  • Udal sozietateak eraikin bakoitzerako banakako irtenbidea idatzi du, horietako bakoitzaren premiei erantzuteko irtenbide egokienak eskaintzeko asmoarekin.
  • Planaren helburu nagusia da eraikin horiek irisgarritasun unibertsala izatea, auzokoen bizimoduaren kalitatea hobetze aldera.

 

Bilboko Udalak, eraikin eta etxebizitzen hiri-birgaitzea kudeatzeko ardura duen SURBISA udal-sozietatearen bitartez, Iralako auzoko Irisgarritasun Plan Berezia idatzi du agiri tekniko batean. Agiri hori Administrazio Kontseiluak onartu eta Udalak izapidetuko du. Irisgarritasun arloko gabezia handiak dituzten 56 eraikinek igogailuak jartzeko udal sozietatearen laguntza eta babes integrala jasoko dute.

Bilboko Udalak lortu du Eusko Jaurlaritzak Bilboko zonalde hori Eraberritzeko Eremua dela aitortzea. Aitorpen hori iazko azaroan eman zuen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko sailburuak. Kalifikazio horri esker, auzokoek errazago izango dute euren etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak jasotzea, hezetasun- eta kondentsazio-arazoak konpontzea eta Eraikinek Ikuskapen Teknikoaren arabera egin beharreko egokitzapen-lanak egitea.

Eraginpeko eraikinetako hobekuntza-lanak egin aurretik, SURBISAk bilera egin du 574 etxebizitzetako bizilagunekin, euren etxeetako eraberritze-lanen norainokoa eta aukerak azaltzeko.

56 etxe horien arazo nagusia irisgarritasuna da. Horregatik, udal sozietateak banan-banan ikuskatu zituen eraikin guztiak, bakoitzari bere premien araberako irisgarritasun-irtenbideak eskaini nahian. Kasurik gehienetan igogailua fatxadaren kanpoaldetik jartzea aurreikusi da. Helburu nagusia eraikin horiek irisgarritasun unibertsala edukitzea denez gero, hau da, etxebizitzako ateraino oztoporik gabe iritsi ahal izatea, igogailua eskailera dagoen lekuan jarri behar da eta eskailera fatxadaren kanpoaldetik erantsi.

Ikuspegi teknikotik irtenbide garesti eta konplexuak dira eta horregatik, hainbat urrats eman behar dira aurretik: Irisgarritasuneko Plan Berezia onartu; espazio publikoaren (espaloiak) okupaziorako udal emakida, eraikinari erantsiko zaion eskailera egiteko; eraikin-multzoetarako irtenbide bateraturako aurreproiektu teknikoak; urrats horietako bakoitzerako tramiteak eta baimenak. Prozesu luzea da, inondik ere, eta SURBISAk bide luze horretan erraztasunak eta laguntza eskainiko ditu.

Lehenengo laguntza aipatutako Plan Berezia idaztea izan da; ondoren, planaren izapideak egitea bultzatuko du Udalak eta gainera, jabeen elkarteetara hurbildu da, aztertzeko eta jakiteko ea plana gauzatzeko prest dauden edota zailtasunak dituzten, hartara, egoera zein dela ere, baina beti bizimoduaren kalitatea hobetzeko helburua kontuan hartuta, laguntza eskaini ahal izateko.

IGOGAILUAK ERAIKINEN KANPOALDETIK JARTZEA BULTZATZEA

Administrazio Kontseiluak SURBISAk ematen dituen diru-laguntzen arautegia moldatzea ere onartu du, Irala eta Zazpilanda auzoetan igogailuak jar daitezen, auzo horietako eraikuntza arloko ezaugarriak direla-eta, Zazpi Kaleetako eta Bilbo Zaharreko eraikinetako irtenbide teknikoak balio ez eta bestelako irtenbideak hartu beharra dagoenean.

Horrela, Udal Sozietatek zenbait egokitzapen egin ditu diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrietan. Hona hemen:

  • Itzuli beharrik gabeko diru-laguntza aurreikusi da “irisgarritasuna hobetzeko aurreproiektu bateratua”ren agiri teknikoa idazteko, hain zuzen ere, agiria idaztearen ordainsarien % 100eko diru-laguntza (BEZa kanpo) (gehienez ere, 1.500 euro), baldin eta Udalak agiria eskatzen badu obretarako lizentzia tramitatu aurretik.
  • Surbisaren 2. Lerroaren barruan (egituraren edo eraikuntzaren arloko obrak) diruz lagun daitezkeen kasuetan sartzea igogailua instalatzeko jarduketak, igogailua solairuen artera iritsi eta, ondorioz, erabateko irisgarritasuna lortzen ez denean. Jarduketa horiek irisgarritasunerako 3. Lerroko diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira.

ZER DA SURBISA?

SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Haren esku-hartzeko eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helburu bi ditu: alde batetik, eraikinen ondasuna segurua, irisgarria eta efizientea izatea eta kalitateko etxebizitzak eskaintzea, eta bestetik, bere eragin-eremuetan bizikidetza erraztea. SURBISAren lanaren helburua da bizi-kalitatea lortzea, jarduera sustatzea eta hirira itzuliko den aberastasun ekonomikoa sortzea.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras