B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
BASQUE FEST-ek programarik zabalena eskainiko du aurten, eta Aste Santuan euskal kulturaz gozatzeko doako 200 proposamen baino gehiago izango ditugu Bilbon

BASQUE FEST-EK PROGRAMARIK ZABALENA ESKAINIKO DU AURTEN, ETA ASTE SANTUAN EUSKAL KULTURAZ GOZATEKO DOAKO 200 PROPOSAMEN BAINO GEHIAGO IZANGO DITUGU BILBON

  • basque FEST 2018 ekimenean doako 200 plan baino gehiago eskainiko dira, besteak beste, gastronomia, musika, dantza, antzerkia, herri kirolak, kalejirak, euskal pilota eta kaleko animazioa egongo dira, baina herritarren parte-hartzea izango da nagusi. Martxoaren 28tik apirilaren 1era izango da, eta orain arte izandako programaziorik aberatsena izango dugu Bilbo euskal kulturaren hiriburu izan dadin. Gainera, adin guztietako herritarrentzat pentsatutako jarduerak eta proposamenak egongo dira.
  • Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtokbasque FEST 2018 inauguratuko du asteazkenean, hilak 28, Azkuna Zentroan. Bertan Manez eta Kobreak taldearen kontzertua egingo da. Errenteriako Atlantikaldia jaialdiak programatuko du, Bilbora gonbidatu baitute kartelaren aurrerapena aurkeztera.
  • Kepa Junkerak FOK izeneko azken diskoa aurkeztuko du martxoaren 30ean, ostirala. Lehenengoz aurkeztuko du Euskadin eta Kataluniako, Valentziako, Balearretako eta Sardiniako musikan dago inspiratuta.
  • basque FEST 2018 ekimena beste hiru espaziotan izango da: San Anton zubia, Berreginen Museoa eta Erriberako Merkatua. Hain zuzen ere, aurreko edizioetan izango 14 agertokiekin egingo dute bat: Txoko Gourmet karpa, Azkuna Zentroa, Plaza Barria, Guggenheim Bilbao Museoko zabaldegia, Bilborock, Pio Baroja pantalana, Martzana kalea, Martzana kaia, Artxanda, Areatzako Sport espazioa, Ledesma, Villarias, Garcia Rivero eta Poza Lizentziatua.
  • Bilboko itsasadarra aurtengo basque FESTen edizioko beste protagonista garrantzitsu bat izango da. Berritasunak ekarriko ditu, eta San Anton zubitik bateletan arraun egiteko edo Pio Baroja pantalanetik itsasontzian ohiko paseo antzeztuetan parte hartzeko aukera egongo da, esaterako.
  • Guztira, 342 merkatari eta ostalaritza-establezimenduk egin dute bat basque FEST 2018rekin; hau da, % 46an hazi da aurreko urteko edizioarekin alderatuta.
  • Metro Bilbaok goizeko ordu biak arte luzatuko du zerbitzua Ostegun Santuan, Ostiral Santuan eta larunbatean, hilak 31.
  • Bilboko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin sustatu du basque FEST ekimena, eta turismo-eskualdeek, lanbide-elkarteek, enpresa pribatuek eta kultura-eragileek parte hartuko dute.

Bilbo euskal kulturaren jai erraldoia gogo ikaragarriz bizitzeko prest dago: basque FEST. Jaialdian kaleko animazioa, gastronomia, musika, dantza eta beste hamaika jarduera ludiko eta didaktiko antolatuko dira Bilbo Aste Santuko planik onena izan dadin.

Bilboko Udalak egindako programak, guztira, 235 jarduera izango ditu, hau da, gaur egun arte egin den anbizio handieneko kartela, hiriko bizitza sozial eta ekonomikoa dinamizatuko duen ekitaldiaren bultzada ere badena. basque FESTek proposamen berriak ekarriko ditu, jai-espazio berriak, itsasadarrean egiteko jarduera berriak eta lehen mailako musika-eskaintza. Kepa Junkeraren ikuskizuna azpimarratu behar da, FOK izenburua duen azken diskoa aurkeztuko baitu lehenengoz Euskadin.

Jaialdia martxoaren 28tik apirilaren 1era antolatuko da, eta hiria euskal idiosinkrasia izango da, herritarrei eta bisitariei euskal unibertso osoa eskaintzeko pentsatutako programazioarekin. basque FESTen eskainiko den kultura eta aisialdirako eskaintza ugaria da, hain zuzen ere, Aste Santuan Euskadin zein Kantauriko kostaldean Bilbo turismoa egiteko erreferentziazko leku izateko aktibo erabakigarrienetako bat.

Bilboko Udalak ekitaldia antolatzearekin batera, halaber, hiria dinamizatu nahi du, goi-mailako kultura eta aisialdirako eskaintza proposatu, jarduera ekonomikoa sustatzen duen giro dinamikoa sortu eta metropoliko, alboko lurraldeetako, estatuko eta atzerriko bisitariak erakarri. basque FESTekin Aste Santua izango da hiria ezagutu eta Euskadiko kultura eta tradizioetan murgiltzeko unerik aproposena.

Gastronomia, herri kirolak, euskarazko musikaren artista garrantzitsuen emanaldiak, euskal rocka, dantza, ibilbideak itsasadarrean, kalejirak, tailerrak, merkatuak, bertsolaritza, haurrentzako planak… Euskal unibertso osoa egongo da basque FEST jaialdian.

Bilboko Udalak programatuko ditu jarduerak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Horrez gain, merkatarien laguntza izango du, Bilbao Dendak, BilbaoCentro, Casco Viejo-Zazpi Kaleak eta San Fraztzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako elkarteekin. Bestalde, beste entitate batzuk ere eskaini dute laguntza: Bizkaiko Ostalaritza Elkartea, Bilbao Historikoa, turismo-eskualdeak, enpresak pribatuak eta kultura-eragileak. Horrenbestez, hirian ekitaldi handiak martxan jartzeko erakundeen arteko kooperazioaren eta kolaborazio publiko eta pribatuaren beste adibide bat da.

basque FEST jaialdiak herritar guztien parte-hartzeari irekitako jaialdiaren arima berrituko du; aldi berean, herritar guztiek eta hiria bisitatzera etorri diren pertsonek parte hartzea nahi du, eta egun batzuez euskal kulturaz erabat jabetzeko gonbita luzatzen die. Aurtengo edizioa inoiz baino leialagoa izango zaio horri, eta programatutako ia ekitaldi guztiak doakoak izango dira. Aurreko urteetan bezala, programazioak bost atal nagusi izango ditu: Gourmet, Musika, Kultura, Sport eta Market. Horien bidez, euskal kulturaren esentzia osoa jasotzea da asmoa.

ALKATEAK, JUAN MARI ABURTOK, INAUGURATUKO DU BASQUE FEST 2018

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hilaren 28an, asteazkena, inauguratuko du jaialdia. Arratsaldeko 20:00etan izango da, Azkuna Zentroan, eta bertan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Atlantikaldia jaialdiko zuzendaria den Laura Landa.Zuzeneko musika izango da programazioari hasiera emateko protagonista garrantzitsuena, eta Manez eta Kobreaktaldearen emanaldiarekin hasiko da. Thierry Biscary da taldeko burua, eta euskal errepertorioa eskainiko du, non zirkuko artistek ere parte hartuko duten. Atlantikaldia jaialdiarekin egindako lankidetzari esker iritsiko da taldea Bilbora, jaialdi hori aurtengo ediziora gonbidatu baitute Bilbon kartelaren aurrerapena aurkezteko.

GOI-MAILAKO MUSIKA-ESKAINTZA: KEPA JUNKERAK ETA RUPER ORDORIKAK AZKEN LANAK AURKEZTU DITUZTE

basque FESTek zuzeneko musikaren aldeko apustu oso ausarta egin du aurtengo edizioan. Kepa Junkera euskal musika mundu osoan zehar zabaldu duen artista dugu, eta azken lana aurkeztuko du lehenengo aldiz Euskadin. FOK izenburuarekin, Kataluniako, Valentziako Balearretako eta Sardiniako musika herrikoiaren soinu eta erritmoetan murgilduko da. Trikitilari bilbotarra Plaza Barriko agertokira igoko da martxoaren 30ean, ostirala, gaueko 21:00etan. Kataluniako, Valentziako, Balear Uharteko eta Alguer hiriko (Sardinia) instrumentistekin batera arituko da, ‘Amics de FOK’ izena hartzen dutenak.

Euskal musikaren funtsezko beste izen bat Ruper Ordorikarena da, eta Azkuna Zentroan joko du larunbatean, hilaren 31n, 22:00etan. Mugalaris taldearekin batera egongo da. Ia lau urteko hamarkadako ibilbidearen ostean eta hogei bat disko saldu ondoren, Ordorika da euskarazko musikaren berritzaile handienetako bat, eta basque FEST jaialdian azken diskoa aurkeztuko du.

Xabi Solano Maiza musikari eta konpositorearen proposamen berrik Inpernuko du izena, eta diziplina anitzeko ikuskizuna eskainiko du, non trikitixaren historia kontatzen duen. Betiko soinu hori gitarrekin, DJekin, dantza tradizionalarekin eta umorearekin uztartuko da agertokiaren gainean. Hitzordua hilaren 29an izango da, ostegunean, Plaza Barrian 21:00etan.

Horrez gain, zuzeneko musika eta DJak egongo dira hiriko beste hainbat espaziotan, hala nola Erriberan, Martzana kaian eta kalean, Plaza Barriko erromerietan, Artxandan, Erriberako Merkatuan eta Bilborocken. Kalejira eta emanaldiek turista ugari dauden tokiak animatuko dituzte, besteak beste: Ledesma, Villarias, Poza Lizentziatua, García Rivero, Bilbo Zaharra eta Guggenheim Bilbao Museoa

Kafe Antzokian ‘basque FEST City Rock’ delakoaren beste edizio bat programatuko da, eta oraingo honetan sarrera doakoa izango da kontzertu guztietarako. Guztira, bederatzi euskal talde egongo dira, Kataluniatik datorren aurtengo gonbidatuaz gain, The Excitements. Agertokira igoko dira guztiak martxoaren 28tik 31ra.

BASQUE FEST AGERTOKI BERRIETAN EGONGO DA

basque FEST gero eta handiagoa da. Aurtengo edizioan, programatutako jarduerez gain, basque FEST 2018 bizitzeko aukera izango dugun Bilboko espazioen kopurua handitu da. Hain zuzen ere, HIRIKO HIRU ESPAZIO BERRIK irekiko dizkiote ateak: San Anton zubia, Berreginen Museoa eta Erriberako Merkatua. Itsasadarrarekin zerikusia duten jarduerak antolatuko dira bertan, kalejirak, animazioak eta ibilbide antzeztuak, besteak beste.

Hiru agertoki horiez gain, aurreko edizioetako ohiko agertokiak egongo dira: Txoko Gourmet karpa, Azkuna Zentroa, Plaza Barria, Guggenheim Bilbao Museoko zabaldegia, Bilborock, Pio Baroja pantalana, Martzana kalea, Martzana kaia, Artxanda, Areatzako Sport espazioa, Ledesma, Villarias, Garcia Rivero eta Poza Lizentziatua.

ITSASADARRA, BASQUE FEST-EKO PROTAGONISTA

Bilboko itsasadarra hiriaren arima da, eta basque FEST ekimenaren betiko agertoki bat da. Edizio honetan beste agertoki bat eta beste jarduera bat gehituko dira: San Anton zubitik batelean ibiltzea martxoaren 29an, 30ean eta 31n, 11:30etik 16:30era.

Beste jarduera bat gehitu da programara, Pio Baroja pantalanetik itsasontziz egiten diren ibilbide antzeztuez gainErriberako Merkatuan amaituko den 30 minutuko ibilbidea izango da, eta bi gidari oso berezi izango dira bertan: Mirentxu eta Begoña. basque FESTen programa osoan kostu sinbolikoa izango duen jarduera bakarra da, 2 euroko prezioa izango baitu, tokien kontuagatik.

TXALAPARTA, BERTSOLARITZA ETA SUKALDARITZA TAILERRAK, TXISTULARIEN UDAL-BANDA…

basque FESTen plan eta jarduera berriak eskainiko dira, hiriko ekitaldi handien agendan ondo finkatutako ekitaldi bat indartzeko. Bilboko Udalak programazioa indartu nahi du Bilbo Zaharra eta San Frantziskoko eremuetan, eta txalaparta eta bertsolaritza tailer berriak eskainiko ditu horretako. Berreginen Museoan emango dira. Eremu horretatik irten gabe, San Anton zubiaren parean, itsasadarra izango da beste berritasun baten protagonista, bateletan arraunean egitea. Plan ona da, eta familientzako pentsatu da. Itsasadarra berriz deskubritzeko modu bat da, batel batean, alegia.

Bilboko Txistularien Udal Bandak lehenengoz egingo du bat jaiarekin. Munduan danbolin-jotzaileen talde profesional oso gutxi daude, eta hori da horietako bat. Alde Zaharretik kalejira antolatuko dute dantzari eta erraldoiekin hilaren 29an, osteguna, 12:00etan. Gero, kontzertu bat eskainiko dute Azkuna Zentroan 18:00etan.

‘Txoko Gourmet’ izenarekin ezaguna den jaialdiko esparrua Areatzan dago, eta lehenengo aldiz hartuko ditu sukaldaritzako minitailerrak. Ekitaldian parte hartzeko gune didaktiko baten aldeko apustua egiten den lehenengo aldia da. Jarduera familiarekin gozatzeko plan ona da, eta ogia ore amarekin egiten ikasteko aukera bikaina, bai eta taloa Idiazabal gaztarekin, txokolatearekin edo bakailaoarekin eta “detox” irabiatuak ere, besteak beste.

Instrumentu eta dantza tradizionalak izango dira beste protagonistetako batzuk. Jendeak hainbat dantzen oinarrizko pausoak ikasi ahal izango ditu, eta Euskadiko betiko zenbait musika-tresnen sekretuak ezagutuko dituzte. Martxoaren 31n izango da, Guggenheim Bilbao museoaren zabaldegian.

EZ DIRA BASQUE FEST-EKO KLASIKOAK FALTAKO: GASTRONOMIA, HERRI KIROLAK, ERROMERIAK, ‘BILBOKO ANFITRIOIAK’…

Gastronomia euskal idiosinkrasiaren zutabeetako bat da, eta, hortaz, leku oso garrantzitsua du programan. Areatzan 1.500 m2 baino gehiagoko ‘Txoko Gourmet’ karpa handia instalatuko danon zortzi euskal turismo-eskualdek –Arabako Errioxa, Enkarterri, Gorbeia, Lea Artibai, Urdaibai, Uribe, Goierri eta Tolosaldea– sukaldaritzako espezialitate eta produktu garrantzitsuenen berri emango digute. Jendeak eskualde horietako betiko platerak dastatu ahal izango ditu doako dastatzeetan parte hartzeko egongo diren 2.160 tokiei esker. Horrez gain, berritasun gisa, aipatutako turismo-lekuetako gastronomia-produktu ezberdinak erosi ahal izango dira.

Beste alde batetik, ‘Bilboko anfitrioiak’ aurten ere Alde Zaharreko kaleetara itzuliko dira modu ludikoan hiribilduaren historia kontatzeko, ezustekoz eta bitxikeriaz betetako ibilbide batean. Areatzan, nola ez, ez dira faltako herri kiroletako proba ikusgarriak. Plaza Barrian eta Artxandan betiko erromeria dibertigarriak antolatuko dira.

BASQUE FEST ZIFRA HANDIETAN

basque FESTeko aurtengo edizioari inoiz baino ostalaritza- eta merkataritza-establezimendu baino gehiago atxiki zaizkioGuztira, 342 izango dira jaialdian buru-belarri arituko direnak, jatetxeak, tabernak, gozotegiak eta denda berezituak denak. Iaz 234 izan ziren, hau da, % 46ko hazkundea egon da.

Programazio ugariari esker, kultura eta aisialdiko erreferentzia izango da Bilbo Aste Santuan, eta honako hauek parte hartuko dute: 285 artista, ekitaldi, zerbitzu eta ekoizpen teknikoaren sektoreko 53 enpresa, 235 enplegatu jarduerak ekoizten eta gauzatzen, 25.000 informazio-liburuxka, herri kirolen eta euskal pilotaren 31 erakustaldi eta tailer eta musika, dantza zein antzerkiko 51 emanaldi.

METRO BILBAOK ZERBITZUA LUZATUKO DU

Jaialdiaren gaueko jarduerez gozatu ahal izateko, Metro Bilbaok goizaldeko ordu biak arte luzatuko du zerbitzua Ostegun Santuan, Ostiral Santuan eta larunbatean, hilak 31. Horri esker, garraio publikoa egongo da jendeak gehien gogoko dituen ekitaldi batzuk amaitzerakoan, Plaza Barriko eta Azkuna Zentroko kontzertuak, adibidez.

BASQUE FEST, TURISMO-MARKEN DATUEN LAGUN

basque FESTek modu erabakigarrian laguntzen du Aste Santuan Bilbora turismoa erakartzen. Horri dagokionez, nabarmendu behar da iaz jaialdian antolatutako proposamen guztietan, guztira, 91.813 pertsonak hartu zutela parte, eta ordura arte erregistratu zen kopururik handiena izan zen.

Datu horiei turismo bulegoetan erregistratutako datuak gehitu behar zaizkie, guztira, 10.719 laguni eman baitzitzaien arreta Plaza Biribileko eta Guggenheim Bilbao Museoko informazio-zentroetan. Hau da, kopurua % 5,48 hazi zen 2016. urtearekin alderatuta. Datu horiek agerian uzten dute Bizkaiko hiriburuko turismoak bizi duen une historikoa; izan ere, iaz beste marka bat hautsi zuen 913.006 bisitarirekin, 513.975 estatukoak ziren eta 399.031 atzerritarrak.

Informazio gehiagowww.basquefest.com

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras