B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak kontuz ibiltzeko gomendioa egiten die adinekoei egunotako muturreko tenperatura beroak direla eta

BILBOKO UDALAK KONTUZ IBILTZEKO GOMENDIOA EGITEN DIE ADINEKOEI EGUNOTAKO MUTURREKO TENPERATURA BEROAK DIRELA ETA

  • Osasun-arriskuak murrizteko, beharrezkoa da, besteak beste, eguzkitik babestea, likido ugari hartzea eta berorik handieneko orduetan esfortzu fisikorik ez egitea.
  • Bero handia egiten duen lekuetan luzaroan egoteak arazo larriak eragin diezazkieke, batez ere arriskurik handiena duten pertsonei, adinekoei eta umeei, esaterako.
  • Udalak behin-behineko zazpi iturri jarriko ditu urian zehar, 419 iturri publikoen sarea indartzeko.
  • Euskalmetek iragarri duenez, tenperaturarik handienak 30-35 gradu ingurukoak izango dira.

Muturreko tenperatura beroak direla-eta, Bilboko Udalak herritar guztiei, batik bat umeei, adinekoei eta osasun arazoak dituzten pertsonei, eguzkitan ez paratzeko, likidoak edateko eta berorik handieneko orduetan esfortzu fisikorik ez egiteko gomendatzen die.

Hortaz, adi ibiltzeko aholkua ematen die. Bero handia egiten duen lekuetan luzaroan egoteak arazo larriak eragin ditzake.

Egun batzuetan berealdiko aire-masa beroak bete-betean harrapatuko gaitu eta muturreko tenperaturek eguaztenera arte iraungo dute. Badirudi tenperaturak 30 gradu inguruan ibiliko direla, baina baliteke 35 gradura iristea itsasaldean.

Hauek dira arriskurik handiena izan dezaketen pertsonak:

  • 1. arrisku-taldea: talde horretan sartzen dira oro har osasun ona duten 65 urtetik gorako adindunak, alergiengatik tratamenduan dauden pertsonak, diuretikoekin eta antidepresiboekin tratamenduan dauden pertsonak, alkohol asko edaten duten edo oso gizenak dauden pertsonak eta gaixotasun kronikoak dituztenak.
  • 2. arrisku-taldea: talde horretan daude gaixotasun hauek dituzten pertsonak: giltzurruneko patologia kronikoa, bihotz-hodietako gaixotasunak, patologia psikiatriko larria, arnasa-gaixotasun kronikoak, gaizki kontrolatutako diabetesa eta etilismo kronikoa.
  • 3. arrisku-taldea: hor sartzen dira adindun ahulak, inmobilizatutako gaixoak eta gaixo terminalak.

Horregatik, Bilboko Udalak gertuko adinekoak bisitatzeko eta zaintzeko eskatu die herritarrei, guzti-guztioi dagozkigun gomendio hauek betetzen dituztela egiaztatuz:

AHOLKU PRAKTIKOAK

  • Ohi baino likido gehiago edan, batik bat ura, egarria nabaritzea itxaron gabe. Ez edan kafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.
  • Jaki arinak jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak…).
  • Eguzkiak ematen dien leihoak itxi eta pertsianak jaitsi, bero gutxien egiten duenean etxea aireztatuz eta freskatuz.
  • Arropa lasaia, arina eta kolore argikoa eta oinetako eroso eta freskoak jantzi.
  • Etxeko tenperatura 35º C baino handiagoa bada, ez da nahikoa haizegailua erabiltzea beroak eragin ditzakeen osasun-arazoei aurre egiteko, eta ondorioz, dutxa edo bainu hotzak hartzea edota aire egokitua (20-21º C) duen lekuren batean gutxienez bi orduz egotea gomendatzen da.
  • Bero gehien egiten duen orduetan, ez irten kalera guztiz premiazkoa ez bada. Kalera irten behar izanez gero, burua estali eta eguzkitako betaurrekoak erabili eta, ahal dela, beti gerizpetan egon.
  • Ariketa fisikoa eginez gero, bero gutxien egiten duen orduetan egin.
  • Ez geratu aparkatuta eta itxita dauden ibilgailuen barruan, gerizpetan egon arren.
  • Bakarrik bizi diren senitartekoen etxeetara joan, egoera onean daudela eta gomendio hauek betetzen dituztela ziurtatzeko.

BERO KOLPEA JASANEZ GERO HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Hona hemen bero handiaren eragin negatibo batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea eta goragalea edota konortea galtzea. Intsolazioa ere bero handiari lotuta dago, eta azal gorritua, beroa eta lehorra, pultsu azkarra eta buruko min handia dira sintomak. Halakorik izanez gero, deitu 112 telefonora, jarri toki fresko batean, burua estalita eta jarri konpresa bustiak eta hotzak besapeetan.

BEHIN BEHINEKO ZAZPI ITURRI URIAN ZEHAR

Bilboko Udalak jende gehien ibili ohi den uriko kaleetan behin-behineko zazpi iturri jartzeari ekin dio, egunotarako iragarrita dauden tenperatura bero-beroei aurre egiteko.

Egoera honen aurrean, Bilboko Udalak uriko 419 iturri publikoen sarea indartuko du, hanhemengo ur-harguneetan behin-behineko zazpi iturri jarriz. Iturriotako ura ona da edateko.

Behin behineko zazpi iturriak hurrengo puntu hauetan kokatuko dira:

  • Agirre Lehendakariaren etorb. 162an
  • Blas de Otero k. 36an
  • Kale Nagusiko 63an
  • Kale Nagusiko, 25ean
  • Areiltza Doktorearen kaleko 32. zenbakiaren aurrean
  • Etxaniz Suhiltzailearen plazako 4an.
  • San Jose plazan
Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras