B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalaz Zazpilanda Etxaldeko irisgarritasuna hobetu du

BILBOKO UDALAK ZAZPILANDA ETXALDEKO IRISGARRITASUNA HOBETU DU

  • Etxebizitza-multzoen ingurua berriro urbanizatu eta atarietako sarbideak hobetu dira.
  • Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak milioi bi euroko inbertsioa egin du inguru horretako auzotarren bizimoduaren kalitatea hobetzeko.
  • Udalak lehen ere hobetu zuen Zazpilandaren eta Zorrotzaren arteko konexioa, igogailu bi eginda.

Bilboko Udalak lanean dihardu Zazpilanda etxaldeko bizi-kalitatea hobetze aldera. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Asier Abaunza Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi ordezkaria Zorrotzara joan dira gaur etxebizitzen inguruan berriro urbanizatzeko lanak eta atarietako sarbideak hobetzeko lanak inauguratzera. Hobekuntza horiek lortzeko lehendik zeuden arrapalak egokitu eta arrapala eta eskailera berriak egin dira.

Horrez gainera, oinezkoen pasabide berriak eta irtenguneak egin dira, irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko. Auzo horretako atarietako sarbideak hobetzeko lanetan ia milioi bi euro inbertitu dira.

Jarduketa horiei esker, inguruan bizi diren pertsonen eguneroko bizitzak hobekuntza handia izango duSurbisa ere lanean ari da alde horretako etxebizitzak hobetzen. Udal sozietatea eraikinetako egituraren eraginkortasuna hobetzeko proiektuak egiten ari da eta etxebizitzetan kanpoko igogailuak jartzeko plana abian jarri du. Hori gogoan hartuta, Udalak atari guztietarako oinezko ibilbideak diseinatu ditu.

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak azpimarratu du: “Gaur inauguratzen dugun jarduketa beste urrats bat da Zorrotza auzoa eta zehazki Zazpilanda etxaldea hobetzeko egin direnenetan. Hau goiko auzoa da eta irisgarritasunaren arloko hobekuntzak behar ditu, bizi-kalitatea handiagoa izan dadin. Lan txikiok urrats handia dira Zazpilandako auzokoen eguneroko bizimodurako”.

Azken urteotan, Udalak igogailu bi egin ditu (bat Usandizaga musikariaren kalean eta bestea Bidegain kalean), Zazpilanda eta Zorrotzako auzoko bihotza lotzeko. 1,4 milioi euroko inbertsioa eragin zuten igogailuak hobekuntza handia izan dira auzotarrentzat; orain, berriz, Udalak proiektu hau jarri du abian irisgarritasuna modu integralean hobetzeko, atari guztietara iritsita. Gainera, Surbisaren laguntzarekin eraikinen kanpoko aldean igogailuak jartzea aurreikusten da; hirugarren urratsa horrek etxebizitza bakoitzera sartzea erraztuko du.

16 JARDUKETA ZAZPILANDA IRISGARRIA EGITEKO

Hauek dira egin diren 16 jarduketak, zerbitzua emango dioten atariaren arabera

  1. 1. jarduketa. 5. atariko arrapala egokitzea: Zazpilandako etxaldeko bosgarren zenbakiko atarira daraman arrapala egokitu da.
  2. 2. jarduketa. 8. eta 9. zenbakiko atarietara iristeko arrapalak egin dira: arrapala berriak egin dira 8. zenbakira iristeko. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egingo da.
  3. 3. jarduketa. 10. zenbakiko atarira iristeko arrapalak eta espaloia egin dira: arrapala berria egin da 10. zenbakira iristeko.
  4. 4. jarduketa. 14. zenbakira daraman bidea egitea: bi metro zabaleko bidea egin da 14. zenbakiko atarira heltzeko.
  5. 5. jarduketa. 21., 22. eta 23. atarietarako arrapalak eta eskailerak egitea: alde bitatik egin dira arrapalak eta eskailerak etxaldeko 21., 22. eta 23. Atarietara igotzeko.
  6. 6. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea 24., 25. eta 26. zenbakiko atarietara iristeko, etxaldea zeharkatzen duen bidetik eta Zazpilandako erdialdeko egonlekutik. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egin da arrapalen behealdeko sarbidearen ondoan.
  7. 7. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea 27., 28. eta 29. atarietara iristeko. Horrez gain, oinezkoen pasabide berria egin da 5. atarira jaisten diren eskaileren aurrealdean.
  8. 8. jarduketa. 30. eta 31. atarietarako sarbideak egitea eskaileren eta arrapalen bidez.
  9. 9. jarduketa. 32., 33., 34., 35. eta 36. atarietarako sarbideak egitea eskaileren eta arrapalen bidez.
  10. 10. jarduketa. 37., 38. eta 39. atarietarako sarbideak egitea. Arrapalak eta eskailerak egin dira Zazpilanda etxaldeko atari horietara iristeko.
  11. 11. jarduketa. 40. eta 41. atarietarako sarbidea egitea. Arrapala egin da, gaur egun dauden maila biak kenduta, atari bi horietara iristeko dauden eskailerekin konektatuta.
  12. 12. jarduketa. Sarbide berriak egitea 42., 43. eta 44. atarietara. Arrapala eta eskailera berriak egin dira aipatutako atarietara iristeko.
  13. 13. jarduketa. Arrapalak eta eskailerak egitea zenbait aldetatik 45., 46. eta 47. atarietara iristeko.
  14. 114. jarduketa. Eskailerak egitea Zazpilanda etxaldeko 32. atarira iristeko Aldapeta etxaldetik.
  15. 115. jarduketa. Espaloiak zabaltzea eta irtenguneak egitea Aldapeta etxaldeko biribilgunean.
  16. 16. Jarduketa. Etxaldeko zenbait fatxadatako hezedurak kentzea.

SURBISA ZAZPILANDAN

2015eko azaroan, udal sozietateak auzoko bulego bat zabaldu zuen Zazpilandako eraikinen erdian, auzoko pertsonekin zuzenean hitz egiteko. Haiek eskatuta, eraikinetako arazoen diagnostiko teknikoa egin zen (kondentsazioak, fatxaden eta estalkien egoera txarra, EIT egiteko beharra) eta horiek konpontzeko proposamenak eman dira: Surbisaren laguntza tekniko-juridikoa eta soziala jabe ahulen komunitateei laguntzeko, eta laguntza ekonomikoak.

Gaur egun, eskatzen duten pertsonen etxeetara eta eraikinetara joaten dira, eta SURBISAren bulegoetan ere eman dira aholkuak. Guztira, informazioa eraikinen % 77ra heldu da. Gainera, EITen % 94 egin dira; horietatik erdiak konponduta dago eta gainerakoetan zenbait konponketa egin behar dira.

Eraikin horietako bizigarritasuna hobetzeko Surbisak sustatzen eta laguntzen dituen birgaitze-lanei dagokienez, hauek dira datuak:

  • Zortzi eraikinetan birgaitze urbano eta energetikorako lanak bukatu dira, Surbisaren laguntzekin eta babesarekin.
  • Zazpi eraikinetan lanak hasteko adostasuna eta proiektua dago.
  • Bederatzi eraikinetan lanak egiteko izapideak aurreratuta daude.

AUZOKIDE PLANA

Zazpilandako atarien ingurua eta irisgarritasuna hobetzeko proiektua Auzokide Planaren barruan dago. Herritarren parte-hartze bidezko Bilboko Udalaren tresnarik garrantzitsuenetakoa da Auzokide Plana, ezinbestekoa Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailaren jardueraren barruan.

Aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko. Plan honen ondorioz, 48 milioi euro inbertitzen dira lau urtean eta obrak eta hobekuntza jarduerak egin ohi dira; horiei denei Bilboko herritarrek eurek, eragile politikoek eta sozialek ematen diete lehentasuna, barrutietako kontseiluen bidez.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras