B+60

Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Bilboko Udalak akatsak zuzendu ditu Zazpi Kaleetako 16 terrazatan

BILBOKO UDALAK AKATSAK ZUZENDU DITU ZAZPI KALEETAKO 16 TERRAZATAN

  • Bilboko Udala uriko terrazak berriro antolatzen hasi da lehentasunezkotzat jotako kaleetan, analisi matematikoa egin ondoren.
  • Aurreneko lana orain baimendutakoaren betearazpena areagotzea izan da, ikuskapenak eginda uriko 0 kilometrotik.
  • Guztira 165 ikuskapen egin dira. Horietako 16tan zuzentzeko moduko akatsak aurkitu dira; jabeek zuzenduak zituzten akatsok bigarren bisitaldian.
  • Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da.
  • Terrazak Bilboren aisiarako gune adierazgarri bihurtu dira. Espazio publikoan terrazak ezartzeko modua egokitzeko asmoa dago eta, horretarako, urtean behin ebaluatuko ditugu, gurea bezalako uri dinamikoan gertatzen ari diren aldaketei erreparatuta.
  • Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak, eredu matematikoak lehentasunezkotzat jotakoetatik hasita.
  • Terrazen Plan Gidaria uriko merkatariekin, auzotarrekin eta ostalariekin elkarlanean ari da bideratzen.

Bilboko Udalak akatsak zuzendu ditu Zazpi Kaleetako 16 terrazatan. Bilboko Udala uriko terrazak berriro antolatzen hasi da lehentasunezkotzat jotako kaleetan, analisi matematikoa egin ondoren. Aurreneko lana orain baimendutakoaren betearazpena areagotzea izan da, ikuskapenak eginda uriko 0 Km-tik. Guztira 165 ikuskapen egin dira. Horietako 16tan zuzentzeko moduko akatsak aurkitu dira; jabeek zuzenduak zituzten akatsok bigarren bisitaldian. Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da.

Terrazak Bilboren aisiarako gune adierazgarri bihurtu dira. Espazio publikoan terrazak ezartzeko modua egokitzeko asmoa dago eta, horretarako, urtean behin ebaluatuko ditugu, gurea bezalako uri dinamikoan gertatzen ari diren aldaketei erreparatuta. Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak, eredu matematikoak lehentasunezkotzat jotakoetatik hasita.

Terrazen Plan Gidaria uriko merkatariekin, auzotarrekin eta ostalariekin elkarlanean ari da bideratzen.

Bilbon, 1.450 terraza baino gehiago daude, horietako gehienak Abandon/Indautxun (437) eta Zazpi Kaleetan (130). Plan Gidaria ezarriko den bide-tarteak hiru eremu handi horietan daude.  Zehatz-mehatz, Ledesma, Poza eta Jardines kaleetan nahiz Plaza Barrian, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailak lehentasuna emandako kale-tarteak horiexek dira.

Gaur egungo egoera

Gaur egun ez daukagu terrazen lizentzia eman zeneko egoera bera eta baimen horiek egokitu behar dira. Gainera, araudia betetzen ez diren kasuak daude. Inguruabar biengatik oreka hautsi da eta, beste zenbaitetan, egoera hobetzeko aukera dago. Lehenengo pausua araudia betetzen dela ziurtatzea da. Araudia ez betetzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: baimendutako ordutegia gainditzea, arauzkoa baino mahai eta aulki gehiago jartzea edo lokalaren barruan terrazaren baimena agerian ez egotea.

Aldi berean, ematen diren baimenak Bilboko egoera aldakorrei etengabe egokitzeko prozesuari ekingo diogu.  Udalak baimenak berrebaluatzeko sistema berria eduki behar du, beste aldagai batzuk kontuan hartuta, esate baterako, Bilbon badaude gero eta giro motelago duten eremuak batetik, gero eta arrakasta gehiago duten eremuak bestetik, ingurunearen erabilera berriak, etab.

Metodologia

Terrazen Plan Gidaria hiru pausutan garatuko da:

  1. URRATSA. Espazio publikoaren okupazioaren aztarna onena zein den zehaztea

Lokal eskatzailearen kanpoaldea (kalearen ezaugarriak, espaloien zabalera, igarotzen direnen kopurua, inguruak, irekitako lokalak, garraio publikorako sarrerak, autobus-geralekuak…) zein barrualdea (lokalaren tamaina, etxaurrea…) kontuan hartuko lirateke.

Aldagai zenbagarri eta objektiboak kontuan hartuko dira: zabalera, terraza-kopurua, okupazioa, kalearen luzearekiko biztanle-kopurua, autobusa, taxia eta abar.

Kale-motak lizentzia eta jardueretan oinarrituta ezarriko dira: komertziala, ostalaritza, bulegoa, bizitegiak, ekipamendua, eta abar.

Horrenbestez, terrazarekin okupatu daitekeen espazioa sortzen da.

  1. URRATSA. Zehaztutako terraza-gunea nola okupatuko den zehaztea

Okupatu beharreko gunea zehaztu ondoren, non eta zelan zehaztu beharko da: egunero kenduko diren mahai eta aulkiak, eguzkitakoak lurrera lotuta egon behar diren ala ez, itxitura tolesgarriak ala lurrera lotuta, itxitura finkoak eta abar.

  1. URRATSA. Definizioa estetika eta materialei dagokienez

Horiez gain altzarien (mahaien, aulkien) eta erabilitako elementu lagungarrien (babesen, estalkien…) estetika, diseinua eta materialak ere aztertuko dira. Ingurunearekiko uniformetasun eta harmoniari lotutako irizpideak bilatuko dira.

Benetako berrikuntza prozesu honetarako sortutako eredu matematikoarekin dator: terrazetara zuzendutako espazioa kalkulatzeko kontuan hartu behar diren aldagai guztiak batzean oinarrituta dago.

Diagnostikoa egindakoan, Bilboko Udalak 3 ildo dauzkan jarduera-plana osatu du:

Ø  Betetakoa handitzeko plana

Baimendutakoa betetzen den kontrolatzeko hautazko kanpaina duela hilabete hasi zen Zazpi Kaleetan, Indautxun eta Abandon, 0 kilometrotik, hau da, Udaletxetik abiatuta.

Araudiaren lehenengo hausturarekin, udal ikuskatzaileek ohartarazpena egiten dute, akta eginda. Gainera, 48 orduko epean baimena ez betetzeak ekarriko dituen ondorioen berri ematen dute.  Bigarrenez araudia bete ezean, terraza ipintzeko baimena kentzen da eta hilabeteko epe batez ezin izango du beste bat eskatu. Hala, ezin izango du terraza ipini.

Araudi-haustura behin eta berriz errepikatzen bada, terrazaren baimena baliogabetuko da eta sei hilabeteko epean ezin izango du beste bat eskatu. Gainera, 750 € eta 3.000 € arteko isuna ipiniko dute. Gaur egun, terraza guztiek zuzendu dituzte ohartarazpenetan jasotako arau-hausteak.

Ø  →Espazio Publikoa Hobetzeko Plana

Oreka gutxien duten kaleak aztertu ondoren, espazio publikoaren antolamendua hobetzeko neurriak hartuko dira. Horretarako, hainbat alderdi finkatuko dira: oinezkoen joan-etorriak, irisgarritasuna, eta abar. Helburu nagusia hobetu beharreko lehentasunezko eremuetara oreka bueltatzea da.

Ø  →Kale-proiektuak

Bilboko Udalak, lehentasunezko kale bakoitzean prozesu bati ekingo dio merkatari, ostalari eta auzokoekin batera esku hartzeko, espazio publikoaren oreka hobetzeko eta erabilera guztiek modu orekatuan espazioa daukatela ziurtatzeko asmoz.

Aurtengo kale-proiektuak Ledesma, Poza eta Jardines kaleetan nahiz Plaza Barrian egingo dira.  Zehazten ibiliko diren konponbideetan, kalearen azken egoera baino lehen tarteko zenbait maila izango dira.

Bilboko terrazak

Terrazek balioa ematen diote Bilbori, baina uria bilakatzen ari da eta Udalak bilakaera horretara moldatu nahi ditu terrazen erabilerak. Terrazen planaren helburua da bizikidetzaren egoera ideala lortzea. Hala behar izanez gero, espazio eta orekarik ez dauden kasuetan, Bilboko Udalak aukerak eta kudeaketa-eredu berriak bilatuko ditu.

Plan honek, egoeren etengabeko berrebaluazioa ekarriko du, betiere bizikidetza-eredurik onena bermatu ahal izateko.

Cuando la impotencia de Andrew Lloyd-Webbers fue expresada comprar viagra 100mg Producido por Bayer Pharmaceuticals, vardenafil está a la venta orden de viagra Las variables físicas como aburrir en la cocina, el horario de trabajo, en las viagra 25mg Comidas de colores brillantes, por ejemplo, muchas frutas y pimientos contienen muchos antioxidantes que pueden viagra comprar argentina ¿De verdad quieres simplemente tomar esa amenaza? Las reseñas compuestas por J viagra 100 mg Aumentador de presión de la libido comprar viagra zaragoza Supongo que aquí está la altura de la creatividad que es individual, anillo de Viagra! comprar viagra vergonha 8 Sin edulcorantes artificiales adicionales, azúcar, azúcar de frutas o estímulos. Parece entender sildenafil donde comprar Aunque fumar es un hábito desafiante para comenzar. Pero si está empeñado en dejar de fumar, Varenicline puede viagra rosa comprar La de su vecina Europa no es mucho mayor comprar viagra honduras