Uso de cookies


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR

Nora joan
Udalak eskaintzen dituen gizarte-zerbitzuetara.
Oinarrizko 11 gizarte-zentroen mapa

SARTU

Bilboko Udalak oinarrizko gizarte-zerbitzuak ditu barruti eta auzoetan, guztira 11 dira. Gizarte-zerbitzu bakoitzaren eraginpeko eremuko pertsonentzat erreferentea izanik, zerbitzuen katalogoan jasotako prestazioak eta zerbitzuak izatea ahalbidetzen dute.

Zerbitzuak eta Laguntzak
Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak eta laguntzak ere ikus ditzakezu.
Zerbitzuen eta Laguntzen zerrenda

SARTU

Udalaren Gizarte Zerbitzuak Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemara sartzeko atea dira. Autonomia, gizarteratze eta larrialdietako egoeren arloko beharrei erantzuten diete. Gizarte-langileak diagnostikoa egin ondoren, pertsonak egoki iritzitako baliabideak erabili edo laguntzak izan ditzake.

Larrialdietan
Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzura jo.
GLUZ - SMUS

SARTU

Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzuak arreta iraunkorra ematen du. Bilboko udalerrian gizarte-larrialdia duten pertsonei berehalako arreta ematea da xede nagusia.

Ehun Urtetik Gorako Pertsonen Omenaldiko Programa
Gurekin harremanetan jartzeko telefonoa:
94 420 48 04 (Marian)

94 420 48 04

Programa honen bitartez, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Saileko ordezkari bat 100 urteko pertsonaren etxera edo bizi den egoitzara doa eta "La Farola" izeneko oroigarria ematen dio. Bilboko hiriaren adierazgarria den eskultura horrek, omendutako pertsonaren jaiotze-data grabatuta ageri den plaka dauka.