Hasiera

            

EMILIA PÉREZ MUGA


Albistea irakurri

Zein zerbitzu eta laguntza eskaintzen ditu Udalak?

SARTU

Zer da “Bilbo Hiri Adiskidetsu adinekoekin” proiektua?

SARTU

Adinekoen Elkarteak eta hauek eskaintzen dituzten Jarduerak.

SARTU

Aisialdia emateko zein jarduera dut Bilbon?

SARTU

Zinegotziaren aurkezpena. Juan Ibarretxe Karetxe. Gizarte Ekintza Saileko zinegotzi ordezkaria.

Zinegotziaren aurkezpena

Bilboko Udalak agintaldi berri bat estreinatu du gobernuko talde berri batekin, Juan Mari Aburto Alkatea buru delarik. Agintaldi honetan pertsonak dira eta izango dira gobernuaren ekintzaren muina. Gure zeregina kalitateko gizarte zerbitzuak eskaintzea da, bilbotar guztiek bizimodu normala, duina eta osoa izan dezaten. Ildo horretatik, helburu hori lortzeko, jarrera irekia izan behar dugu lanean, arazoak detektatzeko eta konpontzeko, mekanismo eta proiektu guztiak abian jartzeko eta adineko pertsonekin adeitsua den Bilbo sendotu ahal izateko.

Nire ibilbide profesionala gizarte zerbitzuen arloari lotuta egon da, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan, Bizkaiko Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan. Nire ustez, politika zerbitzu publikoa da eta gizarte politiken alorrean ahaleginak bildu behar dira pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzeko, pertsona ahulenengan eta zailtasun espezifikoak dituzten pertsonengan arreta berezia jarriz. Horixe da Bilborekin eta bilbotarrekin hartu dudan konpromisoa. Webgune honek ematen didan aukera aprobetxatu nahi dut kolektibo ahulekin daukadan konpromisoa azpimarratzeko.

Gizarte Ekintza Saileko taldeak aukera ezin hobea dauka eta “BILBAO, ADINEKOEKIN HIRI ADISKIDETSUA” bigarren planari ekin beharko dio. Lehen planaren bost urteen ebaluazioa aztertzen hasi gara, eta horko esperientziaren bidez lehen planean lortutakoak aprobetxatuko ditugu eta hobetu beharreko hutsune posibleak identifikatzeko desafioa daukagu aurrean.

Hori egia bihurtzeko, zuen inplikazioa behar dugu: adineko pertsonen inplikazioa proiektu honetako protagonistak direlako, eta uri hau osatzen duten eragile guztien inplikazioa. Eta inplikazio hori webgune honetan bertan has daiteke, hementxe jar baititzakezue zuen iradokizunak, kezkak, oharrak eta abarrak. Gizarte kohesionatu bat egiteko beharrezkoa da herritarren laguntza eta gure uriko bizitza sozial eta instituzionalean parte hartzea.

Horrela, bada, Bilbo uri adiskidetsua izatea lortuko dugu, adineko pertsonentzat eta herritar guztientzat. Bukatzeko, Juan Mari Aburto Alkatearen esaldi bat erabiliko dut: “Pertsonentzako munduko uririk onena egin nahi dugu Bilbo”.

Hiriko adineko pertsonen alde egin dugu beti Bilboko Udaletik. Bilboko Udalak agintaldi berri bat estreinatu du gobernuko talde berri batekin, Juan Mari Aburto Alkatea buru delarik. Agintaldi honetan pertsonak dira eta izango dira gobernuaren ekintzaren muina. Gure zeregina… AURKEZPEN GUZTIA IKUSI